Codeyear ekimenarekin, etxetik konektatuta programatzaile bihur zaitez aurten

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-07 ¦ 10:07 ¦  informatika

Codeacademy Kaliforniako ekimen berri bat da, sare bidezko programazio ikastaroak antolatzen hasi dena. Aurreko formakuntza informatikorik gabe, CodeYear ekimenaren bidez, programatzaile bihur omen gaitezke. Zenbait teknofilo euskaldunek erabaki dute jada, teknofilo izatetik tekniko izatera igarotzea, programatzen ikasiz.

Erref.: Codeyear ekimenarekin, etxetik konektatuta programatzaile bihur zaitez aurten (codeyear.com)
# ¦ Komentatu

Publizitatea

Beste euskal hedabide baten heriotza: Euskonews Gaztea

© cc-by-sa  Euskonews Gaztea  ¦  2012-01-06 ¦ 11:16 ¦  hedabideak

Albiste triste batekin hasi dugu 2012a. Izan ere, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez 2007ko urtarrilaren 12an aurrenekoz argia ikusi zuen gazteei zuzendutako euskarazko astekari honek, Euskonews Gazteak, arrazoi ekonomikoak tarteko, argitaratzeari utzi behar dio.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Azken txanpa Matxin itzultzailea eta Euskal Wikipedia hobetzeko

© cc-by-sa  Kepa Sarasola (Ixa taldea)  ¦  2012-01-05 ¦ 10:39 ¦  informatika

Udan hasi ginen itzulpen automatikoaren bidez Euskal Wikipedian hainbat artikulu gehitzeko esperimentu batekin, Ixa Taldeko OpenMT-2 proiektuko esperimentua da Matxin itzultzaile automatikoa hobetzeko. Wikiproiektu bat definitu da horretarako. Kontua da 10 egun bakarrik geratzen direla bukatzeko, interesik baduzu... erne ibili!

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Deskarga behar dugu, eta ez bakarrik Antzuola eta Zumarraga konektatzeko

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2012-01-05 ¦ 08:37 ¦  internet

Duela aste pare bat mahainguru batean izan nintzen EHUn (Leioan), eta antolatzaileek parte-hartzaileak gonbidatu gintuzten bazkaltzera. Kontu desberdinak aipatu genituen, baina nik gauzatxo bat atera nahi nuke han esandakoetatik: premia dugula euskarazko ikus-entzunezko deskargetarako. Gabonetan ikusi ahal izan ditudan dokumental interesgarri batzuek premia hori berretsi didate.


Errotulazio elebiduna, Bermeon, 1962an, Gotzon Elortzaren Elburua Gernika dokumentalean.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Auñamendi Entziklopedia eta Kutxateka, eduki librerik gabeko ondare zabalkundeak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-04 ¦ 08:45 ¦  copyleft

Auñamendi Entziklopediak iragarri du "Creative Commons lizentzia" erabiliko duela bere edukietan 2012tik aurrera. Creative Commons ez da lizentzia bat, baizik eta zenbait lizentzia diseinatu dituen erakunde bat, eta horietako bat da Auñamendik aukeratutakoa: Ez-Komertziala; zehazki, zeinak erabilpen librea eragozten duen (Wikipediarako, adibidez). Gipuzkoako Kutxak ere, duela gutxi bere argazki fondoak jarri ditu sarean, are lizentzia murriztaileagoarekin, Auñamendik bezala Creative Commons izena erabili arren.


Manolete eta beste toreatzaile batzuk Eibarren, Indalecio Ojangurenen argazki batean, Kutxatekaren baldintzak bete gabe argitaratua.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Mursego: "Kontserbatorioak trauma utzi zidan, baina listo, gaindituta daukat"

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2012-01-03 ¦ 11:56 ¦  musika

Morau, Lisabö eta Kashbadekin hasi zen grabaketen eta kontzertuen zaporea dastatzen. Anarirekin ikasi du taulatu gainean disfrutatzen. Bakarlari gisa Bat (2009) eta Bi (2010) diskoak kaleratu ditu. Bere hegaldi hipnotikoekin, hainbat instrumentu aldi berean dantzan jarriz eta proposamen ezberdin bat eginez, gero eta publiko zabalagoa konbentzitu duen banpiroa da Mursego. Bere txeloa bizkarrean duela hamaika saltsatan sartzen den artista da Maite Arroitajauregi.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ilustratzaileek zientziaren komunikazioari egindako ekarpena, Elhuyar aldizkariko urtarrileko zenbakian

© cc-by-sa  Elhuyar Fundazioa  ¦  2012-01-03 ¦ 09:20 ¦  zientzia

Gizakiak irudi-premia du, esparru guztietan gainera. Zientziaren dibulgazioa ez da salbuespena. Hain zuzen ere, zenbait artista argazki-kamera iristen ez den tokira heltzen espezializatu dira, eta ikusi ezin diren objektuak eta egoerak ikusgai bihurtzen dituzte. Ikusezinaren ilustratzaileak dira, hain zuzen ere. Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkariko urtarrileko zenbakian artista horietako birekin hitz egin dugu: Luis Calçada portugaldarra eta Manu Ortega bilbotarra.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Metaposta (edo nola ahaztu papera)

© cc-by-sa  Mikel Larreategi  ¦  2012-01-02 ¦ 09:19 ¦  internet

Metaposta Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearen (EJIE) eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberen ekimena da. Eta zertarako den? Postontzian jasotzen duzun paper guztia ezabatzeko.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Dantzan.com itxi beharrean gaude

© cc-by-sa  Dantzan.com  ¦  2011-12-31 ¦ 11:14 ¦  dantza

Diru-laguntzen beherakada eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, dantzan.com itxi beharrean aurkitu gara, ezin baitugu orain hamar urte abiatu genuen gune hau ekonomikoki mantentzen jarraitu. Ez dugu amore eman nahi, eta saiatuko gara finantzabidea eskuratzen lehenbaitlehen berriz martxan egoteko, baina bitartean, eta urtarrilaren 1etik aurrera webgunea ezingo dugu elikatzen jarraitu.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Kolore guztietako San Silvestre lasterketak, aukeratu zurea!!

© cc-by-sa  lasterketak.com taldea  ¦  2011-12-30 ¦ 11:33 ¦  kirola

Urte amaierarekin batera San Silvestre lasterketak www.lasterketak.com web gunera iristen dira. Urteko azken eguna ospatzeko primerakoa. Kolore guztietakoak daude: popularrak, konpetitiboak, urte askotakoak, berri-berriak, ... Aurten www.lasterketak.com web guneko egutegian 38 San Silvestre lasterketa zenbatu ditugu: 1 Araban, 9 Bizkaian, 19 Gipuzkoan eta 9 Nafarroan.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Debagoieneko Tobera arrakastatsua

© cc-by-sa  Bagara  ¦  2011-12-30 ¦ 10:05 ¦  antzerkia

Bergarak Arrasateri egindako salaketengatik antzeztutako epaiketan, "lehen garbigailuak Bergaran egin zirelako eta ez Arrasaten" bezalako argudio barregarrien artean, giza balioak albo batera utzita kooperatibismoa ekonomiaren nondik-norako soiletara makurtu izana bezalako autokritikak utzi zituen ikuskizunak.

Argazkiak, bideo-albiste laburra, jendearen iritziak... goiena.net-eko albistean.

Erref.: Debagoieneko Tobera arrakastatsua (goiena.net)
# ¦ 2 erantzun

Lur Entziklopediako 10.000 artikulu Wikipediaren parte dira gaurdanik

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-29 ¦ 13:12 ¦  copyleft

Euskarazko Wikipedia 110.000 artikulutik 120.000ra hazi da bat-batean gaur, Lur Entziklopediako edukietatik hamar mila artikuluko trasbase bat egin baita, Eusko Jaurlaritzako HPSk bultzatuta. Elhuyar Fundazioak egin du lana azken hilabeteotan wikipedistekin koordinatuta.

Erref.: Lur Entziklopediako 10.000 artikulu Wikipediaren parte dira gaurdanik (eu.wikipedia.org)
# ¦ Erantzun bat

#SesiSesi KDD. Kronika moduko bat

© cc-by-sa  Joxe Rojas  ¦  2011-12-29 ¦ 12:39 ¦  internet

Jarto koadrilla galanta batu ginen azkenean SESISESI sarien banaketa egiteko. Nire espektatiba guztiak aise gainditu zituen hitzorduak eta,  beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkizuet taula gainera zein azpira hurbildu zineten guztioi. (Eta hurbildu ez zineten beste askori ere bai!)

P1040606

 

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gora Aditz Trinkoak!

© cc-by-sa  Asier Sarasua  ¦  2011-12-29 ¦ 09:46 ¦  letrak-sare-kantoitik

Adizki trinkoen inguruan sarean dugun alberdaniak poz handia damait. Etorkizuna sendo eta trinko dakusat.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Urte bukaera honetan, 22. Lekeitioko Kale Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren memoriak berreskuratu ditugu

© cc-by-sa  XUT KULTUR ELKARTEA  ¦  2011-12-28 ¦ 10:10 ¦  antzerkia

Ez gaitu negu hurbilak izutzen, udako akorduek baitiraute bero. Urte bukaera honetan, 22. Lekeitioko Kale Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren memoriak berreskuratu ditugu.


Argazkiak.org | Lekeitioko Antzerki jaialdia © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Captchak asmatu zituen Luis Van Ahn-en hurrengo proiektua: Duolingo

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-12-27 ¦ 09:57 ¦  teknologia

Captcha-k Luis Von Ahn informatikari guatemalarrak asmatu zituen, eta baita ReCaptcha enpresa sortu eta hura Googleri saldu ere bai. TED hitzaldi honetan (gaztelaniaz), kaptxez gain, bere oraingo ekimen eta enpresaz ere badihardu: Duolingo. Internet osoa itzultzeko asmoa duen sistema bat.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

IKT 2012 dirulaguntza deialdia

© cc-by-sa  HPS  ¦  2011-12-26 ¦ 09:10 ¦  herri-administrazioak

Eusko Jaurlaritzako abenduaren 20ko Gobernu Batzordearen oniritzia jaso ondoren, abenduaren 30ean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2012ko IKT deialdia arautzen duen Agindua (2011ko abenduaren 21eko Agindua, Kulturako sailburuarena, 2012an Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena).

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskara gaixo dago Osakidetzan

© cc-by-sa  Joseba  ¦  2011-12-25 ¦ 11:20 ¦  hizkuntza-eskubideak

Bengoa sailburuak dio euskararekin azkarregi jokatu dela Osakidetzan. Gaur Bilboko bi anbulategi ezberdinetan gertatua horren adierazgarri bada, euskara bera gaixo dago Osakidetzan eta, hori ikusten ez badu, Bengoa bera ere hor nonbait.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Hizkuntza-kudeaketa enpresan "30+10" mintegiko balorazioa

© cc-by-sa  IMH  ¦  2011-12-24 ¦ 10:50 ¦  enpresa

Enpresen hizkuntza kudeaketari buruzko 30+10 Mintegia izena duen jardunaldia azaroaren 17an burutu zen Elgoibarko Makina-Erremintaren Institutuan. Jardunaldi hori IMHk berak antolatzen du, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzaren laguntzarekin. Aurtengoa seigarrena izan da Hona hemen mintegiko bideoa eta balorazioa. **(bideoak ikusteko hemen...)**

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza zuzena kendu dio UEUri

© cc-by-sa  Udako Euskal Unibertsitatea  ¦  2011-12-23 ¦ 11:10 ¦  hezkuntza

UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea) diru-laguntza nominala izan du Eusko Jaurlaritzan 1998. urteaz geroztik. Joan zen astean konfirmatu dio Jaurlaritzak UEUri diru-laguntza hori bertan behera geratuko dela, UEUren egitura eta hainbat proiektu egoera larrian utziz. Gaur goizean agerraldia egin du UEUk Bilbon egoera salatzeko. Bertan izan dira UEUko zuzendari izandako Lore Erriondo, Xabier Isasi, Mikel Aizpuru, Kepa Altonaga eta Martin Orbe.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz