Hemen zaude: Hasiera Blogak e-gorblog Artxiboa 2011 Martxoa 21 Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
Dokumentu Akzioak

e-gorblog

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz

Euskal Encodings-en, orain DVD kalitatean

"Atar Wars" jatorrizko trilogiaren posterra
Irudia: Lucasfilm Limited

Edozein haurrek, behar bezalako hezkuntza izan dezan, derrigorrezkoa du Star Wars filmen jatorrizko trilogia ikustea. Semeek 7 eta 8 urte dituztela-eta, ordua iritsi zaie bizitzan hain garrantzitsua izango duten pausoa emateko (nik 6 urterekin zineman ikusi nuen lehen pelikula izan zen Star Wars IV, jatorrizko trilogiako lehenengoa, 1977an estreinatu zenean), eta duela denbora dezente nituen Internetetik jaitsita filmok, gaztelaniaz eta ingelesez.

Eta halako batean aurkitu nuen Euskal Encodings webgunean, euskarazko ehunka serie, film nahiz komiki partekatuz euskararen alde hain lan eskerga bezain beharrezkoa egiten duen webgune zoragarri horretan, Star Wars-en jatorrizko trilogia hori euskaraz! Dirudienez, ETBk 1992an eman zituen hiru filmok euskaraz, eta Taichisan nekaezinak igo zituen Euskal Encodings-era, VHS zahar batzuetatik ripeatuta.

Star Wars euskaraz edukitzea kristorena izanda ere, egia esan irudiaren eta soinuaren kalitatea ez dira beste munduko ezer (VHS zaharretatik ezin miraririk egin), eta telebista edo pantaila on samar baten nabaritzen da. Horregatik nik ere apur bat laguntzea pentsatu nuen, DVD kalitateko irudia jarriz bideooi.

Horretarako, jatorrizko trilogiako ingelesezko DVD-Ripak jaitsi nituen, baina jatorrizko bertsiokoak, euskarazko audioekin bat etor zitezen (1997an eta 2004an George Lucas zuzendariak eszena batzuk hobetu eta berri batzuk gehitu zizkion). Euskarazko filmei audioa erauzi nien MEncoder programa erabilita, baina hala ere luzerak ez zetozen bat, 5 minutu inguruko diferentzia zegoen, batzuek 25 fps (irudi segundoko) zituztelako eta besteek 24. Audacity programaren bidez editatu nituen euskarazko audioak, iragarkiak moztuz eta ingelesezko DVDekin bat etortzeko luzatuz. Amaitzeko, DVDko bideoak eta euskarazko audioak sinkronizatzeko eta azken montajea egiteko KDEnlive erabili nuen. Horrez gain, ingelesezko bertsioan azpititulatuta zeuden zatientzat ere (lurretik kanpoko hizkuntzetan esaten dena, Jabba eta sari bilatzailea nagusiki) euskarazko azpitituluak sortu ditut Subtitle Editor softwarea erabiliz. Prozesu guztia, beraz, Linux eta software librea erabiliz egin dut.

Euskal Encodings-en bidez partekatu dut guztia, beraz nahi duenak han ditu eskuragarri Star Warsen jatorrizko hiru filmok DVD kalitateko irudiarekin eta euskaraz, eta euskarazko azpitituluak euskaraz ez dauden zatientzat. Hala ere, ez dut esperientzia ez pazientzia handirik bideo edizioan, eta sinkronizazioa ez da guztiz perfektua ere, baina tira... Norbaitek hobetu nahi badu, ongietorria izango da!

On egin, eta izan bedi zuekin barne-indarra!

Hau lana!

Exprai — 2011/03/22 08:14
Jodo, Igor...
A ze lana hartu duzun! Badakit nik batek baino gehiagok eskertuko duela. Ni, lehenengoa.

Ongi izan!

zelako ondo!

asier — 2011/03/22 09:42
Hori dok hori lana! Eskerrik asko! Neuk be, horixe izan zan zinian ikusi neban lehenengo pelikulia 7-8 urte eskasekin. Ez behin; 3 aldiz ikusi najuan astebetian. Seme-alabak oindiok txiki samarrak dittuk (5-7 urte), baina esango neukek urtebete barru ikusiko dogula. Eskerrik asko!

Izugarria!

Willy Roa — 2011/03/22 11:02
Jo, Igor!!
Ez zait beste hitzik bururatzen... izugarria!

Ez horregatik, baina...

e-gor — 2011/03/22 12:24
nik lanaren zati bat egin dut soilik. Star Wars-en kasu konkretu honetan, nik DVD kalitateko irudiak jarri dizkiot soilik, Taichisan-ek egin zuen euskarazko audioarena. Eta Euskal Encodings-en orokorrean, nik serieren batzuk igo izan ditut, baina askoz jende gehiago ari da askoz lan gehiago egiten. Eskerrak beraientzat!

Yodaren hizkuntza

Luistxo — 2011/04/02 20:20
Galdera bitxia Reddit-en ea Yodak nola hitz egiten duen hizkuntza bakoitzean, zeren eta ingeles orijinalean, zeina SVO hizkuntza bat den (subjektu-aditz-objektu) Yodak OSV-eraz hitz egiten du. Gaztelaniaz, berdin da. Eta euskaraz?

Re: Yodaren hizkuntza

e-gor — 2011/04/03 23:22

Euskarazkoan, arraroa da, Yodak batzuetan hitz egiten du bitxi, baina beste batzuetan ez. Edo agian jatorrizkoan ere hala da?


Bitxi egiten duenetan, gehienetan dagoena aditz falta (laguntzailea batez ere, baina nagusia ere bai zenbaitetan) edo ordena ohikoaren aldaketa (aditz laguntzailea nagusiaren aurretik, posesiboa izenaren ondotik...) da.


Norbaitek azterketa sakonago bat egin nahiko balu, hemen dauka Yodak esaten dituenen transkripzio osoa:


Star Wars 5 (Inperioaren kontraerasoa)


Zer duzu sentitzen?


Kendu arma hortik, ez dizut minik eman nahi.


Harritua nago. Zertara zara hona etorri?


Norbaiten bila? Ba aurkitu duzu norbait.


Nere laguntza duzu behar.


O, gerragizon handi bat! Gerrak ez du inor handi egiten.


Nola zara horrenbeste hazi zikinkeri hauek janda?


O, ezin untzirik berreskuratu zuek.


Bestela ez dizut lagunduko.


Iztinga zikina? Hauxe duzu etxea nerea.


Lagunduko dizut nik bilatzen laguna.


Jedi maisua? Yoda! Yodaren bila zu hortaz.


Nik eramango harenganaino.


Baina aurretik, jan dezagun.


Pazientzia, Jedientzat ere hauxe da jateko ordua.


Oso urruti ez dago. Pazientzia, berehala izango zu berarekin.


Hostoak, prestatuko nik hostoak.


Zergatik izan nahi zu Jedia?


Zure aita Jedi indartsua izan zen, bai.


Nik ezin ezer erakutsi pazientziarik ez duen mutilari.


Sua darie begi horiei, aitari bezala.


Zertarako ordea? 800 urtetan zehar naiz ibili Jediei erakusten eta bakarra aholkua eman izan diet beti, lan egitea.


Jedi batek inork baino zorrotzago behar ditu hartu bere eginbeharrak, seriotasun osoz!


Izan nuen zu bezalako ikasle bat. Urrutira begira bizi zen beti hura, geroari begira, ortzimugari begira, nahiz hemen egon nahiz han egon.


Zer nahi zuen hark? Abentura! Ta emozioa! Baina Jedi batek horrelakorik behar ez. Ausartegia zara zu.


Zaharregia da. Bai, adintsuegia zu ikasten hasteko.


Amaituko al du behin hasitakoa?


Ez, ez orain, baina bai hemendik gutxira.


Jediak barne-indarretik hartu behar du bere indarra, baina beti kontuz iluntasunarekin, gorroto, beldur eta oldarkeriarekin, horiek baitira barne-indarraren alde ilunak, eta ahal dutenean zure aurka ekingo baitiote.


Indar beltzak behin bazaitu hartzen, betiko hartuko zaitu eta barrutik jango zaitu, Obi Wan-en ikasleari gertatu zitzaion bezala.


Ez, azkarragoa, eta errazagoa ere bai.


Ikasiko duzu, baina egon lasai, baketsu, ezer egin gabe.


Jedi batek bere barne-indarra defentsarako dauka, inoiz ez erasorako.


Galderarik ez, gaur ez dizut besterik irakatsiko.


Baztertu adimenetik galderak.


Leku horrek handia du indarra, izugarria. Alde iluna da hor nagusi. Deabruaren jabegoa da.


Zuk hortik joan behar.


Sartu eta ikusi.


Arma hoiek! Hoien beharrik ez.


Erabili barne-indarra. Hori da.


Eta orain harria.


Senti zazu harri hori.


Kontzentratu!


Horren ziur al zaude, Luke? Ezinaren ezinean murgilduta beti. Noiz egingo neri kasu?


Ez, ezberdina ez, zuri hala iruditu arren! Ahaztu egin behar zuk ikasitakoak oro.


Ez! Ahalegindu ez. Egin ala ez egin, baina ez ahalegindu.


Neurria ez da dena. Begira neri, neurriaren arabera neurtu behar al nauzu?


Barne-indarra da egiazko neurria. Barne-indarra bakarrik.


Bera dut nik neure lagun min. Bizitzak sortua da, bizitzak goratua. Biltzen gaituen eta inguratzen gaituen energi mota bat da, izaki argitsuak gu, eta ez haragi ustela.


Zeure inguruan sentitu behar zuk barne-indarra, hementxe, zu eta nere artean. Zuhaitzean, arrokan, edonon! Eta lurrean, eta untzian ere, eta bion artean.


Bai, horregatik huts egin zuk.


Kontzentratu, ta sentitu zuk nola guztiari barne-indarra darion.


Ongi, lasai, hori da.


Barne-indarraz, lekuz aldatuta ikusiko zuk gauza guztiak. Iragana, geroa, aspaldi utzitako lagunak...


Kontrola, kontrola! Zure buruaren jabe izaten ikasi behar zuk.


Lagunak dituzu han.


Etorkizuna ikusi duzu.


Jakiten da zaila, geroa ez baita inoiz garbi egoten.


Erabaki zazu nola lagun diezaiekezun hobekien. Orain bazoaz zuk lagunduko bai, baina desegin ere desegin dezakezu haiek eraikitakoa.


Luke, buka itzazu ikasketak.


Zuk oraindik ez alde egin behar.


Bai, bai, entzuiozu Obi Wan-i. Haitzuloa, haitzuloko hanka-sartzea zuk oroitzen?


Zeure baitan dago haiek geldieraztea, Jedi zaldun batek soilik garai baititzake bere barne-indarraren bidez Vader eta haren enperadorea. Errazkeriak alde batera utzita gogor ekin beharko zuk zeure egiazko bideari, bestela arrisku huts baitzara bihurtuko.


Behar bezain jakintsua ez bazara, bai.


Hobeto ikasi behar zuk barne-indarraren legeak.


Esan nizun ausartegia zela. Orain okerrago gaude.


Ez, bada besterik.


Star Wars 6 (Jedi zaldunaren itzulera)


Zuk marraztutako aurpegi hori, hain zaharra ote naiz ba begi gazte batzuentzat?


Bai, Luke, eri nago, bai. Zahar eta ahul. Behin bederatzi ehun urte betez gero, itxura galduz goaz.


Atseden hartuko dut laster, bai. Eta betiko. Ongi merezia dut.


Barne-indarrak ni indartsu egin, baina ez hainbesteraino. Gainean dut ilunabarra, eta gaua berehala da iritsiko.


Halakoa da mundua, barne-indarraren mundua.


Ez gehiago ikasi beharrik zuk, ongi dakizu beharreko guztia.


Ez, oraindik ez. Gauza bat falta baitzaizu. Vader. Aurre egin behar zuk Vaderri. Eta orduan bakarrik zara izango Jedi zalduna. Hari aurre egin eta gero.


Nik atsedena behar, horixe. Atsedena.


Zure aita da, bai. Berak esan zuri?


Hauxe bai ustegabekoa. Ta zoritxarrekoa.


Ez, baina zeure aitari aurre egin beharra bai. Ta horretarako gai ez izatea ere bai. Zu ez oraindik prest zama hori garraiatzeko.


Jedi batek bat egingo du beti barne-indarrarekin. Baina kontuz, gorrotoa, beldurra eta oldarkeria ere hor daude eta. Barne-indarraren alde iluna alegia. Indar beltz hoiek harrapatzen bazaituzte zu, betiko harrapatuko zaituzte zure patuaz jabetuz.


Luke, ez gutxietsi... Inoiz ez gutxietsi zuk enperadorearen indarrak, edo zure aitaren etorkizuna izango zuk.


Luke, nik alde egitean, zeu zara izango azkenengo Jedi zalduna.


Luke, barne-indarra ederki errotu zen zure familian. Besteei irakatsi nigandik ikasitakoak.


Luke, bada beste Skywalker bat.


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Egunkaria.info
Sustatu - Egunkaria libre

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Honi buruz
Kontaktua
Lizentzia: Creative Commons License Attribution-ShareAlike
Artxiboa
Informatika atalaren aurkezpena
Komikien atalaren aurkezpena
Harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Azken erantzunak
Re: Gartxot e-gor, 2011/12/05
Gartxot darko, 2011/12/04
Indianoa Iban Zaldua, 2011/12/03
Aukeratzen patxi lurra, 2011/12/02
Eskerrik asko! e-gor, 2011/12/02
Erantzunen harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Etiketa lainoa
1512 Nafarroa - Amets urratua 300 30x30 3D 3D inprimagailuak 7K APIE-EIEP Adèle Blanc-Sec Agence barbare Aitor Arana Aitor I. Eraña Alan Moore Alfonso Azpiri Alfonso Zapico Alhóndiga Bilbao Aljebra Alokairuan American Splendor AnHitz Android Angoulême Anti- liburudenda Apple Arturo Erregea Asisko Asterix Astiberri Asus EEE PC Atiza Atzipen multimodala Avatar, azken aire maisua Azken garaipena Azken mohikanoak hemen gaude Barakaldoko lehiaketa Bartzelonako komiki-azoka Basaurikomik Batman Bego Montorio Bideo-jokoak Bilboko barrea Bill Watterson Blogs & beers Bordados Bruselako komikiaren museoa Bécassine CSS Café Budapest Calvin & Hobbes Clara-Tanit Arqué Cloud computing Crash comic DRM DTMLCalendar Dani Fano De rerum natura Disney Donostiako komiki-jardunaldiak Dublinés E-book ETB Egunkaria El País El invierno del dibujante El jueves Elhuyar aldizkaria Elkar Emakumeak Errealitate areagotua Escrivá de Balaguer Euskal Encodings Euskal rock Euskaltel Euskomik Facebook Fanxinoteka Firefox Fontanarrosa Francisco Ibáñez Frank Miller Franquin Fructuoso Gaizka Barandiaran Galtzakomik Ganorabako Gartxot Gaston Gauzen Internet Gazteak Geokokapena Getxoko komiki-azoka Giza eskubideak Giza eskubideen lehiaketa Goienkaria Gon Google Google Chrome Google TV Google Wave Gorka Velasco Guillermo Zubiaga HTML 5 Habeko Mik Harriet Hartos de arte Hergé Heroiak Hizkuntza-teknologiak Homosexualitatea IEB IP Ihes ederra In the shadow of no towers Inodoro Pereyra Interneteko bilatzaileak Ipurbeltz Irati Irungo komiki-azoka Iñaki G. Holgado Jacques Tardi Joanes Josep Domingo Nadar Josevisky Joyas literarias juveniles Juan Carlos Egillor Juan Luis Landa Justin Hiriart KKLRD Kinect Komik 10 Krea Kristalezko hiria La fiesta dibujada Le crochet à nuages Les Godillots Linux Literaktum Little Nemo Luis Durán Luis Gasca bilduma Mangamore Mantxi Marjane Satrapi Marko Marrazkirri Martín Romero Marvel María y yo Max Medikuntza alternatiboa Microsoft Miguel Gallardo Mikel Valverde Mikroformatuak Mis tebeos favoritos Moblogging Motsukora Mundu digitala Muraille MythTV Métal Hurlant Nabarra Nafarroako komiki azoka Napartheid Nick dut nik Numenak OLPC Okatxu Otsobeltz Ovni Paco Roca Patxi Gallego Patxi Lurra Paul Auster Pernan Goñi Persepolis Peyo Piztia otzanak Plaza elíptica Poker Face Pololoak Portugaleteko lehiaketa Pottokiak Preso nago RSS Ralf König Raquel Alzate Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketa Rober Garay Ruben Arozena Santiago Valenzuela Sare sozialak Sarearen neutraltasuna Sasizientziak Sauré Sautrela Scanlation Scott McCloud Sendabide ala iruzurbide Senez Sherlock Holmes Shin-Chan Sin City Snoopy Star Wars Steve Jobs Supergrupo Tabary Tablet Tanaka Thorgal Tintin Tokitan.tv Torrentocracy UEU Ubuntu Udaberririk ankerrena V for vendetta Watchmen Watson Web semantikoa Willy Roa X-Men XHTML XO Xabiroi ZX Spectrum Zaragozako komiki-azoka Ziberkomikiak Zope bestelakoak e-gorblog gogoetak informatika komikiak
Artikulu aipagarriak
"Pololoak" sorta 2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03
Monoblogoa 2005/01/11
"Watchmen" sorta 2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07
OLPC sorta 2007/12 - 2008/01
5 urte 5! 2009/12/15