Captcha-k Luis Von Ahn informatikari guatemalarrak asmatu zituen, eta baita ReCaptcha enpresa sortu eta hura Googleri saldu ere bai. TED hitzaldi honetan (gaztelaniaz), kaptxez gain, bere oraingo ekimen eta enpresaz ere badihardu: Duolingo. Internet osoa itzultzeko asmoa duen sistema bat.
Dirudienez, gaur egun duela 10 urte baino askoz azkarrago hitz egiten dugu. Teknologiak azkarrago hitz egitera bultzaten omen gaitu. Kansas-eko Wichita State University delakoaren Ray Hull irakasleak egindako neurketen arabera duela 10 urte bataz beste minutuero 145 hitzeko erritmoa mantentzen zen (ingelesez), baina gaur egun nahiko arrunta da 160 eta 180 hitzeko erritmoak aurkitzea. Azkarregi esandakoa ondo ulertzeko. Azkarregi gure burmuinentzat.
Nintendo DS edo PSP batzuekin zebiltzan neska-mutilak aurkitu zituen Anjel Lertxundik jatetxe bateko bazkarian, eta irudi tristea iruditu zitzaion:
Helduak gisa onean —helduen gisan— hasi dira solasean. Hamar-hamabi urteko gaztetxoek, txintik ere ez. Pentsa liteke mahai hartan ez dagoela umemokorik. Baina guk geure buruak plateretatik jasotzen ditugun aldiro, gaztetxoak han daude. Laurek makinatxo bana dute eskuetan. Tak-tak-tak.
Anduk blogean lortu duen lehen erantzuna ere irakurtzekoa da. Nagusiak ere egoten dira batzuetan, toki publikoetan, makinaren pantailari begira...
Gaur egun teknologia berrien hedapena dela-eta, gero eta gutxiago erreparatzen diogu gure pribatutasunari: ordenagailua, telefono mugikorra, bankuak, sare sozialak... batzuetan ez daukagu oso argi nola egin behar ditugun gauzak, seguru egoteko norbaiten laguntza behar dugu. Horixe da ikastaro honen helburua: Teknologia berriak eta intimitatea.
Robot askok egin dezakete hegan, baina bat ere ezin izan da hegaldatu txori baten gisa, harik eta Markus Fischer eta Festo enpresako taldeak SmartBird sortu duten arte, berau robot handi baina arina, kaio baten moldean egina, zeinak hegan egiten baitu hegoei eraginez. Robot hegalariaren erakustaldiak mundu guztia jarri zuen zutik TEDGlobal 2011 konferentzian. Ikusgarria.
Suntsiketa handiak egin nahi dituenarentzat, edozer gauza apurtzeko gai den makina birrintzailea erakutsi zigun atzo boingboingek. Papera suntsitzeko makinen moduko bat, baina orotariko tamaina eta materialentzat ere balio duena. Hartu bost minutu eta ikusi bideoa:
Beste bi leherketa gertatu dira Fukushima Dai-Ichi zentralean, larunbatekoaren eta atzokoaren ondoren. 4. erreaktorean sutea piztu da, eta IAEA agentziaren arabera, bertatik material erradiaktiboa airera askatzen ari da zuzenean, orduko 400 milisievert. Gainera, 800 langiletatik, bakarrik 50 utzi dituzte zentralean; beste guztien ebakuazioa agindu dute. Material nuklearra urtu egingo dela ematen du, eta horren ondoren, ea altzairuzko edukiontziek eusten dioten.
Fukushima Dai-Ichi zentraleko beste kuboetako batek eztanda egin du duela pare bat ordu. Informazio batzuen arabera, ez dakite 3. erreaktorea izan den ala ondoko zentral termikoa, baina irudiengatik badirudi 3. kubo hori izan dela, erreaktorearen inguruko kutxa, 1. eztandan bezala.
Eguneraketa: 09.40. Leherketa zuzenean ikusi izan da telebista batean. Horra bideoa.
Eguneraketa: 09.10. BBCn esan dute leherketa bat izan dela Dai-Ichi zentralean. Langileak zaurituta.
Fukushima konplexuko bi zentraletako bat da Dai-Ichi, eta berako 6 erreaktoreetan zaharrena dago egoera kritikoan. Erreaktore hau, Dai-Ichi 1 delakoa, 1970. urtean ireki zen. General Electric etxe estatubatuarrak eraiki zuen.
"Garoñako zentral nuklearra":http://es.wikipedia.org/wiki/Central_nuclear_Santa_Mar%C3%ADa_de_Garo%C3%B1a ere 1970an ireki zen, eta eraikitzaile berdina du: General Electric. Erreaktore mota berdina da gainera, potentzia elektriko bereikoa.
Informatikak eskaintzen dituen baliabideak gero eta gehiago erabiltzen dituzte itzulzaileek beren eguneroko lanean. Itzulpen-memoriak eta itzultzaile automatikoak dira horietako baliabide batzuk.
Arrasateko Arizmendi Ikastolako taldeak irabazi du pasa den larunbatean jokatutako First Logo League Euskadi txapelketa. EAEko 27 taldetan bildutako 10 eta 16 urte bitarteko 270 ikaslek hartu zuten esku Zamudioko parke teknologikoan izandako jardunaldian. Lego piezekin egindako robotak programatzen duten abilezia erakustetik aparte, gazteek aurkeztu behar izan dute biomedikuntza gaiaren bueltan egindako ikerketak.
Ezaguna den bezala iPadaren gabezietako bat ataza ezberdinak aldi berean ezin burutzea da. Edo zen! Izan ere, Josu Sierrak mezu bat utzi zidan esanez, posible zela iPada multifuntzio bihurtzea urrats erraz batzuk jarraituta. Bere blogean eta nirean hainbat mezu gurutzatu ondoren, hitz egindakoa txukuntzea ondo legokeela iruditu zaigu. Beraz, hementxe doa bion artean atondutakoa.
Lehengo batean Euskadi Irratiko Mezularian hitz egin zuten Miguel Boseren kontzertuetako eszenategiaren inguruan. Gehien harritu ninduena LED teknologiako pantailen erabilera izan zen, eta orain ikusi ahal izan dut. Begira ongi eszenategiari:
Wazemank-eko parodia honetan, Ander V. Gorosabel Apple Debagoienako sailburuak iPad-aren trukoak erakusten dizkio Maider Eguesi Teknopolis programan. Bada, hara, Euskal Herriko lehen iPad publikoa, Debagoienean estreinatuko da, larunbat honetan Euskovision topaketan. Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak erosi du iPad hori, eta bertako wifi sarearen bidez bezeroek nabigatzeko erabiliko da aurrerantzean antzoki horretan.
New York Times-en erreportaia interesgarria:
PowerPoint aurkezpenek zer nolako pisua hartu duten AEBetako Armadaren barruan. Gauzak argitu barik, eginbeharrak difuminatzeko eta nahasteko balio dutelakoan daude asko. Eta, hala ere, dozenaka ofizial halakoak egitera dedikatzen dira: PowerPoint Rangers esaten omen diete.
Augmented Reality. Azkenaldian oso modan dagoen teknologia da. Geokokapenean oinarrituz, mundu fisikoari informazio erantsia gaineratzen dio gailu eramangarri baten bitartez. Begien aurrean agertzen zaigunaren gainean Interneterako estekak agertuko balira bezala. Hobeto ulertzeko, Teknopolis saiorako grabatu genuen Vlog ataleko kapitulu hau ikus dezakezue (2 minutu).