Gaur, hilak 21, asteartea, arratsaldeko 5:15ean, bertsolaritzari buruzko ekitaldia egingo da Stanford Unibertsitatean (California, AEB), Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariak gonbidatu dituela. Saioaren aurkezle lanetan, bertako euskal hizkuntza eta kulturako irakasle den J. Iñaki Lopez de Luzuriaga arituko da Edit Leni literaturako doktore-gaiaren kolaborazioaz.
Taldekako txapelketa berria abiatu da Nafarroan, Bardoak 2012. Apustua ez da nolanahikoa: 17 talde eta 99 parte-hartzaile, horietatik 51 bertsolari. Osotara, bi hilabete hauetan 24 saio eginen dira, Leitzan jokatuko den finala arte. Berez, otsailaren 3tik martxoaren 31ra luzatuko da Bardoak 2012, hala ere azken momentuan bertsolarien agenda arazoengatik lehen saioa urtarrilaren 27an egin zen, Etxarrin.
bertsomovieda! lehiaketa abian da dagoeneko. Bertsoa abiapuntutzat hartuz, formatu berri bati sorrera eman zaio, bertsomovieari alegia. Irudia (mugimenduan ala finkoak) eta bertsoak (offekoa ahotsean, pantaila aurrean, pantailan idatzita...) uztartuz gero, edonork parte hartu dezake.
*Duela astebete ETAk armak utzi zituela iragarri eta gutxira, bertso saio teknologiko bat gertatu zen Bilbon. Une berezi hori jaso du Joseba Erremundegik, eta hona ekarri dugu, bere baimenarekin.*
Gpuntua Telebista atala sortu berri du 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako antolakuntzak, eta txapelketaren harira sorturiko hainbat ikus-entzunezko eduki landuko ditu www.gpuntua.com webgunean. Sareko telebista formatuan jaio da Gpuntua TB berria, eta txapelketa bukatu bitarte Gipuzkoako bertsogintzaren eta txapelketaren inguruko ikus-entzunezko hainbat eskegiko dira astez aste.
Bertsolarien saio esperimentala gaur Bilboko Alhondigan, teknologia berriek lagunduta, edo teknologia berriak bertsoek lagunduta. Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Onintza Enbeita bertsolariek bertsoak inprobisatuko dituzten esperimentua, eta ikusleek aktiboki parte hartuko dute aldi berean teknologia berrien bitartez. 20.00etan Bastida aretoan, 8 euro.
Gipuzkoako bertsoaren sarea ehuntzera dator Gpuntua, geltokiz geltoki abenduaren 18an Illunbeko helmugara bitarte. Irailaren 17an berrekingo zaio Gpuntua:2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari, final-zortzirenekin.
Xenpelar Dokumentazio Zentroaren edukiak internet bidez gizarteratzeko eta maila guztietako ikerkuntza bultzatu asmoz Bertsolaritzaren Datu-Basea izeneko berrikuntza teknologikoa aurkeztu du gaur Bertsozale Elkarteak.
Nere Erkiagak, Xenpelar Dokumentazio Zentroko arduradunak, eta Iñaki Muruak, Bertsozale Elkarteko Lehendakariak, eman dituzte argibideak.
Zenbait bertso sariketatan (Bertxoko, Kataxulo...) bertsolari gazteek etxetik prestatutako bertsoak eramaten dituzte, doinu ezagunekin. Emaitza bitxiak gertatzen dira telebistan edo tabernetan entzutera ohituta gauden doinuekin bertsoak egitean.
Urretxu-Zumarragan jokatu diren bi saioekin bukatu da Gpuntuko Lehen Fasea. Hogeita hamabi bertsolari sailkatu dira irailean jokatuko diren final-zortzirenetarako. 20 saio jokatu dira denera maiatzaren 8an hasi eta ekainaren 5a bitarte, 10 herritan: Orion, Mutrikun, Alegian, Soraluzen, Lezon, Amezketan, Usurbilen, Gabirian, Aretxabaletan eta Urretxu-Zumarragan. 60 bertsolarik kantatu dute fase honetan, bi saiotan bakoitzak, eta puntuazio altuena lortu duten 32 bertsolari pasa dira irailean hasiko den final-zortzirenetara.
Maiatzaren 8an hasiko da Orion Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Lau urteko aroaren ostean Gipuzkoako bertsolaritzaren isla izateko aitzakian jarri da abian Txapelketa, Gpuntua markatzat hartuta. Orion hasiko eta Donostiako Illunben bukatuko da aurtengo edizioa, abenduaren 18ko finalarekin. Tartean, 26 herritan jokatuko dira saioak.
Gipuzkoako Bertso Eskolen VII. Eguna ospatuko da datorren igandean, apirilaren 10ean, Legazpin (Goierri). Bertso Eskolen Egunaren helburua izango da Gipuzkoako Bertso Eskolen arteko harremanak sendotzea eta elkar ezagutzea.
Arratsaldeko egitaraua hasteko, zezenak eta ponyak izango dira Legazpiko trikitilari gazteek alaituta, 14.30ean. 16.00etan ikuskizuna izango da Legazpiko frontoian eta 18.00etan emango zaio amaiera aurtengo edizioari.
Joan zen astelehenean banatu ziren "Aixe Getxo" sariak Fadurako polikiroldegian. Jende andana batu zen Getxon egiten den kulturari lotutako saridunei gorazarre egiteko. Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) Kultura Ondarea, Hautemangarri eta Hautemangaitza kategorian eskuratu zuen saria. ALBEko lehendakaria den Trino Azkoitiak gure herrian bereizten duen Aixerrota jaso zuen.
Urtero legez, badator bertsoaren festa nagusia. Aurtengo Bertso eguna hilaren 29an, larunbatean, ospatuko da Donostian. Goizetik hasiko da festa Donostiako Alde Zaharrean, arratsaldean bertso saioa izango da Kursaalean eta bukatzeko, afaria bertako NiNeu jatetxean.
Asparrengo gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin, bertso barnetegi bat antolatu da, 8-12 urte bitarteko umeentzat. Egonaldia Barriako aterpetxean izango da, 2011ko urtarrilaren 3, 4 eta 5ean.
Andoni Egañak zabaldu zuen herenegun Euskara ala ezkara hitzaldi-zikloa Elgoibarren. Uxue Alberdik egin zizkion galderak: **Egañak bertsotan izan duen eboluzioa; bere belaunalditik oraingora zer aldatu den; artearen, kirolaren eta herrigintzaren artean bertsogintza non kokatzen duen**, edo bertsolaritzari egin dion ekarpenik handiena, besteak beste.
Bertsolaritza bizitzeko modua da niretzat; munduaren aurrean jartzeko modua.
Plazan alkartuko gara. Horixe aurtongo Bizkaiko Bertsolari txapelketaren leloa. Domekan, urriaren 10ean, hasiko da txapelketea Mungian eta abenduaren 18an izango da finala Barakaldoko BEC erakustazokan.
Kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan euskararen ahozko gaiez eginiko gogoetak bildu eta esperientziak jasotzeko eta etorkizunera begirako gakoak zeintzuk izan daitezkeen ikusteko asmoz antolatu dira.