Galdera erraza; erantzunak baditu bere zailtasunak. Ekonomia fikzioa dakar Joseba Barandiaran ekonomialariak bere analisian.
Oharra: Analisia GAINDEGIAk urtero kaleratzen duen Gaindegia Txosteneko edukien parte da aztergai diren beste gai batzurekin batera.
Orain arte euskaldunon artean oihartzun asko izan ez badu ere, munduko gero eta txoko gehiagotara heltzen ari den haserre-olatua gurera heldu da. Larunbat honetarako, Urriak 15, manifestazio eta antzeko ekitaldien deialdi mundiala dago eta Euskal Herriko sei hirietatik gertuen duzunera joateko aukera duzu.
Estatu Batuetan Occupy mugimendua zabaltzen dihoa politiki-politiki. Igandean, 700 lagun atxilotu zituzten New Yorken. Washington, Boston, Chicagon eta beste hainbat lekutan hasi da kapitalismoaren aurkako borroka aktibatzen. Hona hemen zenbait web-orri bertokoa segitzeko: Occupy Wall St.,Adbusters,We are the 99 per cent.
Joan Antoni Melé Triodos Bank finantza-entitate europarreko zuzendariordearen hitzak dira. Pasa den asteartean eskaini zuen hitzaldia Eibarko Hezkuntza Esparruko ekitaldi aretoan eta 130 lagun inguru elkartu ziren bertan.
Irailaren 30etik urriaren 2ra Usurbilen eginen diren Auzolan Topaketak aurkeztu nahi dizkizuegu. Aldaketa posiblea delako, garaia delako, eta eraldaketa gure esku dagoelako, herritarrok gure bizimodua, gure ingurua eta etorkizuna ber-eratzeari ekiteko deia egiten dugu. Auzolana beharrezkoa da!
Enpresa batzuk, lanpostu eta aberastasuna sortzeaz gain, badira zerbait gehiago, herri baten DNA bihurtzeraino heldu daitezke-eta. Enpresa horiek elementu bultzatzaileak dira eta herrialde baten bizkarrezurra direla esan genezake. Adibidez, Nabarran Volkswagen dugu, Araban Mercedes eta Michelin, Gipuzkoan Mondragon Taldea eta CAF eta Bizkaian Iberdrola, Euskaltel eta Petronor.
Gaur egun, egoera zaila igarotzen ari gara krisian gaudelako. Alde batetik, egunero krisiak enpresa txiki eta ertainak beraien ateak ixtera derrigortzen ditu, izan ere, lanik gabe geratzen ari dira eta langileak kalera bota behar izaten dituzte kasu gehiegitan.
Bizimodu ekologiko eta naturalaren aldekoek Zerainen dute hitzordua datorren irailaren 18an, igandean. Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XVII. azoka egingo da urteroko legean. Mota askotako produktu ekologikoen salmenta-postuez gain, lanbide zaharren erakusketak, jendeak parte hartzeko tailerrak eta bestelako ikuskizunak egongo dira goizean zehar. Arratsaldean, berriz, herri-kirolak eta erromeria izango dira.
Kutxen bat-egitea izango dute hizpide bihar ostegunez, irailak 15, Martin Ugalde Foroan. Xabier Iturbe Kutxako lehendakariak, Adrian Zelaia EKAI Center-eko kideak eta Joxean Urkiola Kutxako kontseilari ohiak parte hartuko dute mahai-inguruan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusian. BERRIA.INFOk hitzaldia zuzenean emango du. Ekitaldi irekia da. Animatu!!!
Defizita dala eta ez dala, han hemenka irakurten ibili naiz gaiaren inguruan. Ofizialki, eurogunea osatzen duten herrialdeei beraien defizita barne-produktu gordinaren (BPG) %3tik beherakoa izatea eskatu izan zaie, Maastrichteko Itunaren arabera. Baina zergatik %3, eta ez %2, 4 edo 14? Hona hemen azalpena, erabakia hartu zuenaren eskutik. Sinestezina benetan.
ELA sindikatuko ingurumen saileko arduradun Ainhara Plazaolak idatzitako artikulu honetarako esteka daukazue hemen. Artikuluan zenbait sektore ekonomikok eta hauekin eskuz esku doan "establishment"ak errausketaren defendatzaile sutsu izateko dituen arrazoiak azaltzen ditu.
Gaindegiak Iparraldeko ekonomia eta gizarte alorrean mugaz gaindiko lankidetzan engaiatutako 6 eragile elkartu ditu mahai inguru batean Iparralde eta Hegoalderen arteko lankidetzaren inguruan eztabaidatzeko. Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin? Galdera hori abiapuntu izanda, Jean Michel Larrasquet (ESTIA), Peio Olhagaray (Baionako Merkataritza Ganbara), Mixel Berhokoirigoin (EHLG), Amaia Fontan (LAB), Mitchel Etchebest (Artzainak Taldea eta Mauleko Auzapeza) eta Jose Luis Aizpuruk (Euskal Irratiak) hitza hartuko dute Eguzki Urteagaren (EHU) gidaritzapean.
Gaindegia Txostena 2010 argitalpen berriak Juan José Ibarretxek eginiko hitzaurrea jasotzen du eta aldi berean aktualitatea osatzen duten gai desberdinen analisiak biltzen ditu. Modu honetan Behategiak urtez urteko konpromisoari jarraiki ekonomia eta gizarte alorreko eragileei Euskal Herriaren argazki eguneratua eskaintzen die jakintza honek erraztu ditzan egunerokoan erabaki hartzeak.
Hego Euskal Herriko Udal guztien zorrak udalerri bakoitzaren biztanle kopuruarekin alderatu ditugu taula batean. Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministeriotik hartu ditugu zor eta biztanle kopuruaren datuak, eta Spreadsheet (OpenOffice-ren excel-a) orri batean datuak konparatu ditugu. Herriz herri, biztanleko zorraren arabera zerrendatuta ekarri ditugu hona.
Batek baino gehiagori deitu dio arreta bideo honek. Josu Azpillagak esan du: "Bikaina bideoa, bai estetikoki eta bai mezu aldetik." Eta Naroa Elortzaren blog ekonomikoan ere ikusi dugunez itsatsita, haraxe zuzendu dugu esteka. Aleix Salo da bideoaren egilea.
Kutxa Gizarte Ekintzaren ekimenez Kutxa Gizarte Guneak jarri dira abian. Martxoan izan zen lehenengoa, adimen urritasuna duten pertsonen integrazio sozialaren inguruan, eta datorren astean izango da bigarren foroa: langabeziaren eta gizarte-bazterketaren aurrean elkartasuna. Ken Loachen Raining Stones filmaren proiekzioarekin hasiko da ekitaldia (bertsio orijinala euskarazko azpitituluekin), eta Maite Artolak aurkeztutako mahai-ingurua izango da jarraian, maiatzaren 10ean, asteartearekin.
Cosima Dannoritzer zuzendari alemaniarra Donostian izango da asteartean (martxoak 15, 19.00etan), Cristina Enea Fundazioak antolatutako hitzaldi batean, Comprar, tirar, comprar bere azken dokumentala aurkezteko.
Josu San Martin ekonomia ikasle eibartarrak espainiar Estatuko etxebizitzen prezioen inguruko hausnarketa egin du bere blogean (gaztelaniaz), eta hausnarketa egiteko 1986tik orain arteko prezioak grafika batean jarri ditu: