Behin baino gehiagotan esan zuen Manuel Fraga Iribarnek euskara hizkuntza hila dela, teknika modernorako gai ez dena. Azkenean, bera hil da (atzo), eta gu euskaraz ari gara Interneten, ematen duenez. Pare bat bideo itsatsi ditugu hemen.
Ramon Etxezarretak artikulu gogor eta mamitsua argitaratu du Berrian gaur. Euskal Idazleen Elkartearen buru izandako bati epelak botatzen dizkio (izenik eman gabe), indarkeriarekin izandako jarrerak ditu gogoan, Fernando Aranbururen hitzekin nola asaldatu den jendea, eta Kolosala manifestazioaren inguruan euskaraz aditu omen den adostasun uniforme eta ez kritikoa. Hainbat urtez bizkartzainarekin bizi izan den PSE-EEko kideak hala amaitzen du artikulua:
Badugu etxean lotsa aitor ezin bat, beldur urtetan pilatua. Paseadarakoan, geure bizkarretan gazte talderen bat sumatzen genuenean hauei euskara entzutean beldurra areagotu egiten zitzaigun. Nahi nuke keinu hau, lotsa hau, iraupen luzekoa ez izatea. Euskarari beldur izatearen lotsa zer den jakitea oso zaila dela badakit, arrazoitzea eta aitortzea bezain zaila edo zailagoa agian, baina hala da eta zilegi behar luke.
Haurra nintzela Olentzero gezurra zela jakitean sentitu nuenaren antzeko zerbait sentitu nuen Gabonetako oporretatik Iparraldetik itzultzean… Garai berberean hasi nintzen gure herrialde maite honetako geografia ikasten. Mendiak, ibaiak, probintziak, hiriburuak (Maule... hau beste baterako utziko dut). Zazpi probintziaz osaturiko herrialdea, horixe dugu gurea Euskal Herria. Horrela ikasi genuen eta horrela sentitzen dut oraindik gainera...
Ipar Koreako buruzagia, Kim Jong-Il, hil egin da 69 urte zituela. Haren osasuna beti izan da misterio bat, baina aurten, duela ez asko, Errusiara ere bidaia egin zuen eta ez zirudien hain oker zegoenik. Baieztatu gabe dago nork ordezkatuko duen, baina KCNA agentzia ofizialak haren seme Kim Jong-Un-ioinordeko handia deitu izan diola irakurri dugu. Guk, dena den, holakorik ez dugu aurkitu KCNA-ren ingelesezko zerbitzuan.
Bai Euskal Herriari ekimenak azaroaren 26an batzar nazionala burutu zuen.
Batzarrean herri ekimenaren helburu eta funtzioak eguneratu eta Naziotasun eskubidearen inguruko gogoeta praktikan jartzeko helburuarekin, aurrera begirako lan ildoak zehaztu ditu.
Patxi Lopezen gobernua estu helduta dauka PPk lehen egunetik, eta ondo daki bigarren honek egoeraz baliatzen. Oraingoan 5 milioi euro exijitu dizkio PSEri, EAEko 2012ko aurrekontu orokorretan kontenplatuta egon daitezen Gasteizko Udalarentzat. Zertarako erabiliko dituen Gasteizko Udalak milioi horiek? Bost axola: "EAEko hiriburu" gisa EAEko herritarrok ordainduko duguna kanona besterik ez da.
Nafarrak ez garenontzat, bitxiak egiten zaizkigu ikustea herrialdearen maparen eskumako aldean agertzen diren bi tanta gorri horiek. Petilla Aragoi da lur eremu hori, eta Nafarroa da.
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak tresna bat estreinatu du sarean, atzoko hauteskunde orokorren emaitzak aurreko guztiekin alderatzen dituenak (EAEko datuak barne). Grafikoak Irekia izeneko webgune berri batean azaldu da tresna. Alderik interesgarriena du blokeak zure kasa aukeratu ditzakezula, eboluzioak konparatzeko.
Azaroaren 20ko hauteskundeetako emaitzak denbora errealean ezagutzeko, Hego Euskal Herriko udalerri guztietarako informazioa biltzen duen aplikazio txiki bat sortu dugu: sustatu.com/a20
Une honetan 2008ko hauteskunde emaitzak daude hor herriz herri, baina igande iluntzean benetako datuak irteten hasten direnena, posible izango da edozein herritako kontaketa zuzenean jarraitzea. Adibidez, sustatu.com/a20/bermeo eta sustatu.com/a20/bermeo/senatua estekak Bermeoko Kongresurako eta Senaturako emaitzak jakiteko.
Interneten argitaratzen den El Confidencial Digital egunkari ultraeskuindarrak Pirritx eta Porrotx pailazoei buruzko informazio bat
argitaratu du egunotan, pailazo horiek Arbizuko eskola publikoan egindako Palestinaren aldeko ekitaldi bateko irudiak erabilita. Informazioaren arabera euskal pailazoak Arbizuko haurrak doktrinatzen ibili ziren Euskadiko eta Palestinako ikurrinak erabilita.
Demokrazia eta partaidetzari buruzko jardunaldiak izango dira Donostian azaroaren 3tik 15era.
Jardunaldi hauek m15-eko mugimenduak eta Donostiako udaleko Lankidetza eta Giza Eskubideko atalek elkarlanean antolatu dituzte. Hitzaldiak izango dira hiru egunetan, eta egun osoko egitaraua ere bai azaroaren 5ean, larunbatarekin, Boulevardean.
Irakurri ditut mezuak, pilota "besteen teilatuan" dagoela orain. Baina hobea iruditu zait Karmelo Landak, ezker abertzaleko buruzagi espetxeratu izandakoak, Berrian idatzi duena. Izenburua du Orain datorrena. Nik Sustaturako ekarri dudan izenburua, "pilota batetik bestera gehiago ez mugitzeko deiarena", interpretazio bat besterik ez da, agian okerra, topiko txar horri oraindik ere etekin merkea ateratzeko besterik ez.
Pilota teilatuz aldatu den ala ez aritzen dira erdaraz, balio literario eskaseko metafora erabiliz. Hobe dugu guk kontuan hartzea iniziatiba dagoela orain gure esku, eta abantaila horretaz ondo baliatzen jakin behar dugula.(...)
Orain datorrena ez dago, beraz, Estatu espainiarraren esku. Garai berri hauetan, presiorako edota errepresiorako ahalmena ahuldu egin zaio Estatuari. Orain datorrena geure esku dago neurri handi batean, etxe barruan adostasun demokratikoa egiten asmatzen badugu.
Bake. iz. 1. Inolako ezinegonak, ondoezak edo grinak asaldatzen ez duen baretasunezko egoera. Bakean lo egin dezala. 2. Jendarteko baretasuna, borrokan ez dauden pertsonen arteko egoera. 3. Besteren batekin gerran ez dagoen nazio baten egoera; nazioarteko borrokarik eza. Bakezko harremanak zituzten erromatarrekin. • BAKEZKOAK, BAKEA(K) EGIN. Adiskidetu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Zer dugu euskaldunok esateko ETAren amaieraren inguruan euskaraz? Twitter da bat-bateko bitarteko behinena eta azkarrena, hedabide eta norbanakoentzat. Une honetan, euskaraz #AgurETA da gako nagusia, baina gakoetatik haratago, Twitterreko euskarazko mezu (ia) guztiak biltzen dituen Umap-en ez dago beste jardunik. Konektatu eta irakurri, eta bota zuek ere zuena.
Madrilgo ABC egunkariak mezu hau dakar gaurko bere portadan. Nazioarteko Konferentziako gonbidatu nagusietan bost irudian, eta mezu argi bat: "ETAren zerbitzura". Atzoko bilkurari Conferencia-trampa de paz deritzo ABCk, argazkiaren azpiko iruzkinetan. Euskal Herrian gehien saltzen diren El Correo eta Diario Vasco egunkarien talde berekoa da ABC, Vocento komunikazio taldearen hedabide bat.
Gaur Donostian Nazioarteko Konferentzia hori egiten den bitartean, Patxi Lopez lehendakaria Estatu Batuetan dago jakina den bezala. Baina handik igortzen dituen seinale eta mezuak begirada zorrotzarekin jarraitzen ditu jendeak. Eta agian espektazioa ere sortuko du bihar Harvard-en emango duen hitzaldiak, zeina honako kartel honekin iragarri duten antolatzaileek, zazpi probintzien mapa eta guzti.
Nazio Batuetako idazkari nagusi ohia, Kofi Annan, izango da asteleheneko Donostiako Nazioarteko Konferentzian. Harekin batera, Pierre Joxe Frantziako barne eta defentsa ministro sozialista izandakoa, Gro Harlem Brundtland Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro ohia, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro izandakoa, Gerry Adams Sinn Fein-eko liderra, eta Jonathan Powell, Blairren laguntzaile izandakoa etorriko dira, gaur Lokarrik eta Nazioarteko Harreman Taldeak iragarri dutenez. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministro ohia ez dator agenda arazoak omen dituelako.
Bakerako bidea. Guardia Zibila desagerrarazi Euskal Herrian. Espainiako Armada desarmatu Euskal Herrian. Legez kanpo utzi Espainiako konstituzio terrorista bultzatzen duten alderdiak. Nazioarteko batzorde batek ikuskatu dezala Espainiako konstituzioaren 8. artikuluaren ezabatzea, Espainiako armada lotsagabe deitzen duena (Euskal) herriaren aurka biolentzia erabiltzera, independentziaren alde egiten badugu. Hori ez al da terrorismoa? Terrorearen erabilera politikoa?
Datorren astelehenean, urriak 17, Nazioarteko Konferentzia izango da Donostian, "Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko." Gaur aurkezpena izan da, baina larunbatean jakinaraziko omen da programa eta partaideen zerrenda. Horien artean, Bertie Ahern eta Tony Blair Irlanda eta Erresuma Batuko lehen ministro izandakoak egon daitezkeela iradoki du egunkari batek. Ez dena egongo, ordea, Patxi Lopez lehendakaria izango da. Ez omen dute gonbidatu, eta gainera Estatu Batuetarako bidaia dauka programatuta.
Atzo Amaiur koalizioaren aurkezpena izan zen Iruñean. Asteartean koalizioaren oinarriak aurreratu zituzten arren, igandekoa ekitaldi formala izan da eta besteak beste erabiliko duten logoa erakutsi dute.
Azkenaldian gutako batzuk sortzen ari diren alderdi eta koalizio berrien logoak kritikatzeari afizioa hartu diogu, batzutan serio eta bestetan umorez (Sustatun bertan Sorturen logoaren inguruko eztabaida izan zen). Datozen lerroetan Amaiur-en logoa ikusi bezain pronto pentsatu dudana azaltzen saiatuko naiz.