Itzuli orri nagusira Bidali hau

Berbodromoa eta Sendijaia Getxon

© cc-by-sa  Egizu elkartea ¦ 2011-11-23 ¦ 08:02 ¦ hizkuntza

Getxoko euskaldunok elkar ezagutzeko hitzordu garrantzitsu bi ditugu: ostiralean Berbodromoa eta larunbatean Sendijaia egun osoan zehar. Berbodromoaren bidez euskararen erabilera aldarrikatu nahi dugu eta Sendijaia familia guztientzako topaleku izango da, euskararen bidez.

Publizitatea

Bariku honetan, azaroaren 25ean, Getxon Berbodromoa antolatuko dugu. Baina zer da Berbodromoa? Zer ari gara Getxoko hiru euskaltegiak eta "Bizarra Lepoan euskara-elkartea"http://bizarralepoan.org/ antolatzen euskararen egunaren harira?

Euskaldunok elkar ezagutzeko eta euskaraz berba egiteko guneak sortu eta sustatu behar ditugu, horregatik antolatzen ari gara Berbodromoa. Goizez saio bi eta arrastian saio bat egingo ditugu: 9:00etan, 10:30ean eta 19:00etan. Hirurak Algortako Biotz Alai plazan, bertan karpapean lotuko gara, ordubetez, “word cafe” metodologiaren bidez (laukoteetan ipinita) hiru gai hauen inguruan berba egiteko: - Getxoko lekurik/gauzarik ederrena eta zatarrena. - Azaroak 25 emakumearen kontrako bortizkeria salatzeko eguna. - Euskara Getxon, orain eta bihar.

Sendi proiektuak 5 urte egin ditu Getxoko familietan euskara sustatzen, eta egun osoko jaiaren bidez ospatuko dugu zuekin batera, goizeko 11:00etatik aurrera Algortan.

Noiz: azaroak 26, larunbata Non: Algortako Biotz Alai plazan 11:00-12:00: hamaiketakoa, hanka-paluen eta makillaje-tailerra guztiontzat. 12:00-13:15: Txan magoa “Txantxetan 13:15-14:30: euskal dantzen ikastaroa, kirol-jolasen tailerra, sokatira-txapelketa. 14:30: herri-bazkari musikatua, paella erraldoia, 8 € helduek eta 5 € umeek (aurretik erosi) 17:30: jinkana familientzat 18:45-20:00: haur berbena eta dantzaldia Kanpanoluerekin “11 salto gehiago” ikuskizun berria Egun osoan: puzgarriak, sormen-txokoa (eskulanak, margoak, plastilina, koloretako orriak, pegatinak, mural handia…), liburuen txokoa, informazio-gunea, musika…

Erantzunak

#1. Re: Berbodromoa eta Sendijaia Getxon

Josune Berrizbeitia ¦ 2011-11-27 ¦ 14:29

zelako ideia ona,benetan

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Pil-pilean!

 

 Nabigatu euskaraz