Sustatu.com > letrak-sare-kantoitik

Gora Aditz Trinkoak!

© cc-by-sa  Asier Sarasua  ¦  2011-12-29 ¦ 09:46 ¦  letrak-sare-kantoitik

Adizki trinkoen inguruan sarean dugun alberdaniak poz handia damait. Etorkizuna sendo eta trinko dakusat.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Gaurko Hitzaren 3. urteurrena: azaroaren 2an, DOKAn dugu hitzordua!

© cc-by-sa  Maite Goñi  ¦  2011-10-27 ¦ 07:05 ¦  letrak-sare-kantoitik

Egunek abiadura bizian egiten dute aurrera, eta ia-ia ohartu gabe iritsi zaigu Gaurko Hitzaren 3. urteurrena ospatzeko ordua. Iaz laguntza eskatu nuen ekimenaren 2. urteurrena ospatzeko: nork bere gustuko hitza aukeratu, bideo bat atondu eta youtube-ra igo. Zalantzarik gabe, arrakastatsua eta emankorra izan zen eskea; izan ere, denon artean 84 bideo/hitz grabatzea lortu baikenituen. Gaurko hitzaren kanalean dituzue denak ikusgai.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

twitteraturia, #literaturia eta sare sozialak

© cc-by-sa  @iPtx ekultura.net  ¦  2011-06-02 ¦ 11:10 ¦  letrak-sare-kantoitik

Asteburu honetan, Literaturia euskal letren asteburua izango da Larrabetzun. Literatura, liburuak, idazleak, irakurleak, argitaletxeak eta kultur eskaintza oparoa 2000 biztanle ere ez dituen herrian. Hamaika gehiago batzea da helburua.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Utzi penak Ane, piztu!": Euskal Herriko palindromorik onena

© cc-by-sa  Melina Lopez  ¦  2011-02-24 ¦ 08:26 ¦  letrak-sare-kantoitik

Euskal Herriko Palindromo lehiaketak badu irabazlea: Utzi penak Ane, piztu! esaldiarekin. Arrasateko palindromorik onena, berriz, beste esaldi hau izan da: Atzo, arotza, zeruak erreka urez aztora ozta.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hitzapasa tematikoak sortzen lagundu nahi?

© cc-by-sa  Maite Goñi  ¦  2010-12-30 ¦ 10:36 ¦  letrak-sare-kantoitik

Opor hauetan hartu dut tartetxo bat Hitzapasa jokoaren gunea berritzeko. Hitzapasan bertan azaldu dudan bezala, bere garaian, politagoa-edo zelako, txantiloi berezi samarra hautatu nuen eta, maiz, erabiltzaileek zailtasunak izaten zituzten edukietara heltzeko. Kontua da, atzo goizean horretan ari nintzela, Xabier Mendiguren Elizegik Hitzapasak sotzen laguntzeko eskaini zuela bere burua eta...

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Gaurko Hitzaren 2. urteurrena: 30 hitz, 30 bideo, 30 definizio pertsonal eta goxo

© cc-by-sa  Maite Goñi  ¦  2010-11-04 ¦ 08:38 ¦  letrak-sare-kantoitik

Ziurrenik ados egongo zarete nirekin esaten badizuet egunero-egunero edozer egiten denean, urteak joan eta urteak etorri, edozer hori mantentzea ez dela batere erraza izaten. Horregatik, aste honetan, Gaurko Hitza ekimenaren 2. urteurrena dela dela eta, urteurren hori behar bezala ospatzea ondo legokeela bururatu zait. Ospakizun honetan ez dira pintxoak eta edariak egongo; hitzak, ordea, bai.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

#Hitzokei: Bota lasai

© cc-by-sa  Markos Gimeno  ¦  2010-03-08 ¦ 12:20 ¦  letrak-sare-kantoitik

Txorrada bat idatzi dut. Eta gogoa lotu zait aspaldiko tontakeria ahaztu bati. Eta berritu egin zait tontakeria hura idatzi nueneko unearen gozamena. Baina idatzitako hura desagertu zen, lotsak ala beldurrak bultzatuta. Ideia bikain bat zenaren bozetoa, urratu batez estalia. Eta horrela hainbat eta hainbat. Orain, idatzi eta marraztutako denak gordetzen ditut, ia maniatikoki, gazteagoko ezkortasun haren kalteaz jakitun. Inoiz baliatuko ditudalakoan. Hitzokei egitasmoak balio bat badu, halako erokeriei bidea ematearena.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Tangak eta gangak: lagun faltsuak

© cc-by-sa  Maite Goñi  ¦  2010-02-17 ¦ 10:27 ¦  letrak-sare-kantoitik

Izenburuko lehen hitz horiek irakurrita, zein hizkuntzatan ari garela esango zenukete? Ziur nago guztiok gaztelaniaren aldeko apustua egingo genukeela lehenik. Bigarren aukera emanda, euskaraz ere badirela pentsatuko al genuke? Bada...

  • TANGA: iz. 1. Bereziki metalezkoa izan ohi den ontzi txikia, hainbat zereginetarako erabiltzen dena. 2. Tanta. Euri-tanga. 3. Unea, bereziki laburra. (4) iz. Slip txiki baten itxurako bainujantzia, ipur-masailak agerian uzten dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

 

Guztia irakurri ¦ 15 erantzun

Txotxolo eta txilibituez

© cc-by-sa  Maite Goñi  ¦  2009-11-12 ¦ 08:04 ¦  letrak-sare-kantoitik

Egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, Xabier Mendiguren Elizegik egin zidan erronka, Gaurko Hitzan irainak ipintzekoa. Nik baietz esan, eta hark paperezko mahai-zapi batean hamar irain idatzi zizkidan: zokor-mazo, basakristau, txatxu, txepel, txilibitu, matxarda, marimaistra, pepelerdo, zikinbrillo eta lerde-jario. Pixkanaka-pixkanaka argitaratzen joango nintzela esan ez nion, ba!


© baimenarekin: Pernan Goñi

Guztia irakurri ¦ 20 erantzun

#Hitzokei: Bachoki, Haute, Bruzipriztin...

© cc-by-sa  Markos Gimeno  ¦  2009-11-04 ¦ 08:50 ¦  letrak-sare-kantoitik

Julen Ruiz Aizpuru software aske garatzaileak (Librezale, Xuxen, Euskalbar), Hitzokei hiztegiaren gordailu automatikoa martxan jarri du, twitter bidez sareratzen diren hitzokeiak jasotzeko. Dagoeneko, 10 autore ezberdinek sortutako 118 termino biltzen du, alfabetoaren letra guztiek sarreraren bat dutelarik. "TERMINOA: definizioa #hitzokei" egituradun twitak dira automatikoki gordetzen direnak, hurrengo hitzokei musikal hauek bezalakoak, adibidez:

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

#Hitzokei: Haginlarira, Kantabria, Tripi-tixa, ...

© cc-by-sa  Markos Gimeno  ¦  2009-10-29 ¦ 07:52 ¦  letrak-sare-kantoitik

Hitzokei ekimena, ekimen kolektibo izateko xedez sareratua izan zen. Twitter bidez, gero eta gehiago dira berbak sareratzen dituztenak, eta hitzokei@sustatu.com postontzian ere trafikoa hasi da. Twitter-en bilatzailearen memoria arazoak konpontzen badituzte, egunen baten, #hitzokei etiketa bilatuz hiztegi kolektibo osoa bistaratuko genuke. Momentuz ezin da hori lortu. Hutsune hori betetzeko asmoz, Mikel Iturbe blogariak wiki bat sortu du Hitzokei hiztegia biltzeko, wiki txukuna, hitzokeiak alfabetikoki ordenatuta dituena, autoreen aipamenekin, eta ekarpenei irekia. Txalogarria. *Al turrón!* Gaurko selekzioa kantari dator, horra hor:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hustu ezin zen ganbara

© cc-by-sa  Anjel Lertxundi Esnal  ¦  2009-10-21 ¦ 08:16 ¦  letrak-sare-kantoitik

Korta eta ukulu, ganbara eta sabai... Maite Goñiren iruzkinak hitz askoren soka luzea ekarri du. Hitzetako bat ganbara da. Idazten ari naizen saio llabur eta glosen liburuan —Lasterbideak deituko diot seguru asko— bada ganbararen eta memoriaren arteko loturatik abaiatzen den pasarte bat, memoriari buruzko hainbat esapiderekin osatua.

Hona, segidan, primiziatxoaren adibide laburbildu bat.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Kortak ukuilutik datoz? edo kortak eta mandioak

© cc-by-sa  Maite Goñi  ¦  2009-10-05 ¦ 10:24 ¦  letrak-sare-kantoitik

Azken egunotan, baserriari lotutako hitzekin bueltaka ibili gara Gaurko Hitzan. Horietako bi ekarri nahi izan ditut hona, biak ala biak baserrietako "piezak": mandio eta korta.

mandio
Creative Commons Aitortu © cc-by: Mikel Garcia

Guztia irakurri ¦ 25 erantzun

#Hitzokei: Vectratik Vectrara, Audi Ferenteak, Kar-kar-kar

© cc-by-sa  Markos Gimeno  ¦  2009-10-02 ¦ 13:45 ¦  letrak-sare-kantoitik

Hitzokei hiztegi ero hau zabaldu eta automobilen inguruko berbak agertu zaizkigu gaurkoan. Lehendabiziko lokuzioa Oier Gorosabel Larrañagarena da, hitzokei@sustatu.com postontzian jasoa.

VECTRATIK VECTRARA: euskal lokuziñua. Automobil aldaketa asko egitten daben pertsonen jarkeria; batez be Opel markakuak aukeratzen dittuanian.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Aprobetxategiak eta beste

© cc-by-sa  Anjel Lertxundi Esnal  ¦  2009-09-28 ¦ 17:41 ¦  letrak-sare-kantoitik

"Noiz bukatuko dugu, noiz, aprobetxategi guztiekaz?" kantatzen zuen Laudioko Danba taldeak. Urte honen hasieran UGT sindikatuak manifestu elebidun bat kaleratu zuen. 'En defensa del empleo estable con derechos', zioen gaztelaniazko izenburuak. Euskarazko bertsio txit libreak, aldiz: 'Aprobetxategiak kanpora!'

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

Mozolo uluak

© cc-by-sa  Anjel Lertxundi  ¦  2009-09-18 ¦ 07:27 ¦  letrak-sare-kantoitik

1. Azken urteotan mozolo bat ibili zaigu —edo bi ziren?— ia gauero etxe inguruko arbola batetik bestera. Uuuu!, uuuu! sentitzen genuen, hurbil-hurbil, gauaren lehen ordutxikitan. Gauak aurrera egin ahala, gero eta urrutirago entzuten genuen, egunsenti aurreikusiren ihes bailebil bezala.

Guztia irakurri ¦ 7 erantzun

Alberjinia eta txitxirioak

© cc-by-sa  Maite Goñi  ¦  2009-09-18 ¦ 05:44 ¦  letrak-sare-kantoitik

Belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza txirotzen ari dela pentsatzen duten horietakoa al zara? Inguratzen gaituzten errealitate ezberdinak izendatzeko hitz mugatuak ditugu eta zaila da horietatik ateratzea, ezta? Bada, hori guztia saihesteko aukera polita izan daiteke eguneko hitza jarraitzea, bai Gaurko Hitzak blogean bertan, eta orain baita Sustatun ere. Horretaz gain, noizbehinka hitz-jokoak ere topatu ahal izango dituzu argitaratzen joango garen hitz horiek errazago ikas ditzazun. Abian jartzeko, hementxe azken egunetan azaldutako barazki pare bat...


Alberjiniak. Creative Commons Aitortu © cc-by: Stephanie Watson

Guztia irakurri ¦ 9 erantzun

Beherapenak, Orgasmo, Ertxantxa, Zatia

© cc-by-sa  Markos Gimeno  ¦  2009-09-18 ¦ 05:12 ¦  letrak-sare-kantoitik

Jokoa da Hitzokei: asma ditzagun berbak denon artean. Ekarpenak egiteko, Twiterren #hitzokei etiketa jarrita adibidez. Azken egunetan jasotako batzuk jarraian.

BEHERAPENAK: Eta gora bihotzak! Denok merkatalguneetara

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Twitter bidezko hiztegi eroa

Markos Gimeno  ¦  2009-04-23 ¦ 09:21 ¦  letrak-sare-kantoitik

Hiztegi ero bat abian da Twitter-en . Irekia, euskaraduna, eta eroa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Letrak sare kantoitik

Anjel Lertxundi - Berria.info  ¦  2009-02-06 ¦ 07:31 ¦  letrak-sare-kantoitik

Anjel Lertxundi Letrak sare kantoitik izeneko artikulu sorta hasi da idazten bere blogean, Berriako bere zutabeekin tartekatuta. 1996an argitaratutako Letrak kale kantoitik liburuaren jarraipen digitala... Bere asmoez galdetu diogu Lertxundiri, eta berak erantzun.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Letrak Sare Kantoitik

Letrak Sare Kantoitik Anjel Lertxundiren ideia bat da, 1996an idatzi zuen Letrak kale kantoitik liburuaren jarraipen digitala, jendearen ekarpenekin osatu nahi duena. Bere blogean ekin dio lan horri, eta hemen ere osatuko du. Baina sare kantoi honetan beste osagarri batzuk ere badira, Maite Goñi eta Markos Gimenorenak.

Gaurko Hitza: Maite Goñi irakaslearen blog-ideia, egunero euskarazko hitz bat aipagai. Ekarpenak: gaurkohitza@sustatu.com

#Hitzokei: Markos Gimenoren jokoa, asma ditzagun berbak denon artean. Ekarpenak: Twiterren #hitzokei etiketa jarrita edo hona idatzita: hitzokei@sustatu.com