1865-12-30 / 1936-01-18
Rudyard Kipling
hil zen duela 76 urte
Kipling, Rudyard. Britainiar idazlea (Bombay, 1865 - Londres, 1936). Bizitzako lehen urteak Indian eman zituen, baina 1871an Ingalaterrara bidali zuten. 1882an Indiara itzuli zen kazetari gisa. Garai hartakoa da Kiplingen gai eta giro ezagunenekiko ardura: zurien eta haien mendeko indiarren arteko harremanak, Britainia Handiaren xede zibilizatzailea, eta Indiako zibilizazio zaharraren eta azturen oroitzapena. Ordukoak dira Kiplingen kontakizunezko lehen saioak: Soldiers three (1888, Hiru gudari), eta Plains tales from the hills (1888, Mendiko ipuin lauak). Hala ere, benetako arrakasta Barrack-room balads (1892, Kasernako baladak) izeneko poema bildumarekin etorri zitzaion. Hitz lauz urtebete lehenago The ligth that failed (Argi itzalia) idatzia zuen, eta hiru maisu lan: The jungle book (1894, Oihaneko liburua); The second jungle book (1895), kontakizun laburren bildumak, eta Kim (1901, Koro Navarrok euskaratuta) eleberria. Bestalde, lan handia egin zuen abentura eleberriak idazten, nahiz eta bere ekoizpenean bigarren mailakotzat joak izan diren: Captains courageous (1897, Kapitain bulartsuak); Erdi Aroko giroarekin lotuak: Puck of Pook's hill (1906, Pook mendiko Puck); haurtzaroarekin, Just so stories (1902, Ixtorioak baizik ez). n Literaturako Nobel saria jaso zuen 1907an.
Karrazka-marrazka
itzul.: Carmen Elvira
Mensajero, 1992
Kimutxo 8
Horrelaxe
itzul.: M. Eli Ituarte
Mensajero, 1990
Kimu 49
Oihanaren liburua
itzul.: Jexus Mari Haranburu
Elkar, 1981
Itzul saila 19
1911-01-18 / 1969-11-28
Jose Maria Arguedas
jaio zen duela 101 urte
Arguedas, José María. Peruko idazlea (Andahuaylas, 1911 - Lima, 1969). Arrazaz zuria izan arren, haurtzaroan Andeetan bizi izan zen. 1937an urtebete eman zuen kartzelan ikasle erakunde bateko kide zelakoan. Etnologia ikasketak burutu ondoren kitxua irakaslea izan zen. Gero, Ikasketa Etnologikoen Institutua (1951), Kultur Etxea (1963) eta Historia Museoa (1964) zuzendu zituen. Arguedasen literaturak Andeetako errealitatea islatzea du helburu, elkarrengandik erabat bereizirik ageri diren bi mundu plazaratuz: zuriena eta indiarrena. Obra nagusiak: Yawar Fiesta (1940), Los ríos profundos (1958), El sexto (1961), Todas las sangres (1964). Bere eleberri eta kontakizunetan kitxua gaztelaniarekin batean erabili du. Idealismo oparoaren eta ezkortasun gero eta argiagoaren artean banatua, bere buruaz beste egin zuen.
1893-01-18 / 1984-02-06
Jorge Guillen
jaio zen duela 119 urte
Guillén, Jorge. 27. belaunaldiko espainiar olerkaria (Valladolid, 1893 - Malaga, 1984). Irakasle izan zen Espainian, Frantzian, Ingalaterran eta EEBBetan, batez ere 1938an atzerriratu zenez geroztik. Garaiko olerkarien artean, Guillén da klasikoena. Bere belaunaldi kideek ez bezala, ez zuen surrealismoaren eraginik izan. Bere poema bildumek osotasun guztizkoa dute, eta simetriarenganako zaletasun handia. 1968 arteko poemagintza Aire nuestro izeneko bilduman jaso zuen. Hiru liburuz osatua dago bilduma hori: Cántico, Clamor eta Homenaje. Lehenengoan poesia hutsarengandik hurbil dago, eta 27. belaunaldikoekin lotura argia erakusten du bizitzarenganako jarreran. Clamor-en garaiko bizikizun historikoekin lotura estuagoa zuen; eta Homenaje-n, idazleei, idazlanei, eta pertsonaiei buruzko olerkiak bildu zituen batez ere. 1968az geroztik beste liburu batzuk erantsi zizkion Aire nuestro bildumaren argitalpen berriei, besteak beste: Y otros poemas (1973), «Res poética», Sátiras, Epigramas eta Final (1982). Bere lanetan eragin nabarmena izan zuen Paul Valéry-ren Le cimitière marin itzuli zuen.
El son entero poemak
itzul.: Luis Mari Mujika
Egan-1, 1994
1867-01-18 / 1916-02-06
Ruben Dario
jaio zen duela 145 urte
Darío, Rubén. (Félix Rubén García Sarmiento, Rubén Darío deitua) Nikaraguako poeta (Metapa, egun Ciudad-Dario, 1867 - Leon, Nikaragua, 1916). Gaztetandik hasi zen poesia lanak idazten. Hamalau urte besterik ez zuela dei egin zioten politikari liberalek Managuara. Garai hartan eman zituen argitara Manuel Acuña eta Cada oveja dramak. 1882. urtean El Salvadorrera jo zuen eta bertan ezagutu zuen Victor Hugo frantsesaren poesia. 1886. urtean Txileko La Epoca egunkariko erredaktore postua lortu zuen. Hurrengo urtean eman zuen Abrojos obra argitara, Campoamor poeta espainiarraren tono poetikotik gertu oraindik. Urte berekoak dira halaber Emelina eleberri erromantikoa eta Canto épico a las glorias de Chile poema bilduma. 1888. urtean bere maisu lana izango zen Rimas y Azul poema guztiz orijinal eta modernoak eman zituen argitara Valparaison. 1890. urtean ezkondu zen San Salvadorren Rafaela Contrerasekin (bere poesietako Stella), baina ezkontzaren biharamunean Guatemalara erbesteratu behar izan zuen estatu kolpearen ondorioz. Bertan El correo de la tarde egunkaria zuzendu zuen urte betez. 1892. urtean Espainiara joan zen, Nikaraguako ordezkari gisa, Ameriketako aurkikuntzaren IV. mendea ospatzen zela eta. Bertan Campoamor, Castelar, etab. ezagutu zituen. Nikaraguara itzulitakoan emaztea hil zela jakin zuen. Berriro ere ezkondu zen, baina berehala bereizi zen bigarren emaztearengandik. New York, Buenos Aires eta Parisen barrena ibili ondoren, Espainiara itzuli zen (1898), eta Valle Inclán, Benavente, Machado eta abarrekin sendotu zituen harremanak. Espainian Nikaraguako enbaxadore izendatu zuten 1907. urtean. Beste obra garrantzizkoak Primeras notas: epístolas y poemas (1886), Los raros y Prosas profanas (1896), Cantos de vida y esperanza (1905), El canto errante (1907), Canto a la Argentina (1909), Poema de Otoño y otros poemas (1910) eta La vida de Rubén Darío escrita por él mismo (1916) dira, bere bizitzari buruzkoa azken hori.
1689-01-18 / 1755-02-10
Montesquieu
jaio zen duela 323 urte
Montesquieu. (Jaiotza izenez Charles-Louis de Secondat, Brèdeko eta Montesquieuko baroia). Frantses idazle eta filosofoa (La Brède, Bordele, 1689 - Paris, 1755). Zuzenbide ikasketak egin zituen. 1728-1731 bitarteko urteetan bidaiak egin zituen Austria, Italia, Alemania, Holanda eta Ingalaterrara. 1735ean Parisen hartu zuen bizilekua. 1721ean Lettres persanes (Pertsiar gutunak) izeneko gutun bidezko eleberria argitaratu zuen. Liburu haren arrakastaren ondoren, Considérations sur les causes de la grandeur des romains et de leur décadence (1734, Erromatarren handitasunaren eta gainbeheraren zergatiei buruzko gogoetak) idatzi zuen. Baina, Montesquieuren obrarik garrantzitsuena L'esprit des lois (1748, Legeen izpiritua) izan zen. Mende hartako libururik garrantzitsuenetakoa izan zen, eta eragin handia izan zuen hurrengo mendeetan, liberalismo modernoaren ardatz nagusia izan baitzen. Liburu horretan, Montesquieuk herri askotako legeak aztertu eta alderatu zituen. Haren iritziz, herrien bizitza ez da legeen mende jarri behar, legeak sortu behar dira herrien neurrira. Montesquieuk sortu zuen, besteak beste, aginpide banaketaren ideia. Bestalde, Frantziako Entziklopediarako ere lan egin zuen. Harako idatzi zuen Essai sur le goût (1757, Saiaera gustoaren gainean). Hil ondoren, argitaratu zioten Histoire véritable (1892) kontakizun filosofikoa.
Lasterka
Jean Echenoz
itzul.: Gerardo Markuleta
Iban Balerdi
Aitaren pitokeriak
Justin Halpern
itzul.: Uxue Alberdi
Javier Rojo
Ipar haizearen kontra
Daniel Glattauer
itzul.: Irati Elorrieta
Iker Zaldua
Vera Candidaz dakidana
Veronique Ovalde
itzul.: Alberto Barandiaran
Iratxe Esnaola
Bere aitaren alaba
Anne Berest
itzul.: Jon Muñoz
Gema Lasarte
Ipar haizearen kontra
Daniel Glattauer
itzul.: Irati Elorrieta
Mikel Garmendia
Villa Triste
Patrick Modiano
itzul.: Joseba Urteaga
Bixente Serrano Izko
Lasterka
Jean Echenoz
itzul.: Gerardo Markuleta
Juan Ramon Makuso
Marta maitea
Miquel Marti i Pol
itzul.: Joxemari Sestorain
Igor Estankona
Aitaren pitokeriak
Justin Halpern
itzul.: Uxue Alberdi
Iratxe Esnaola
2012 Urtarrila
Alphonse Daudet
Aita Gaucherren mistela
2011 Abendua
2011 Azaroa
2011 Urria
Tomas Tranströmer
Zeru amaitu gabea
2011 Iraila
Mikhail Lermontov
Gure garaiko heroia
Raymond Chandler
Hiltzailea euripean
2011 Abuztua
Theophile Gautier
Onofre, gizon amorrazia
Federico Garcia Lorca
Poeta New Yorken
Eugene Ionesco
Neskatila ezkongai
2011 Uztaila
Wilhelm Hauff
Abner judua eta Gizon-tximinoa
Benedetti - Galeano -
Monterroso - Cortazar
Istorio hiperlaburrak
Manuel de Pedrolo
Gizonak eta Ez
2011 Ekaina
J.W. Goethe
Hautapen-ahaidetasunak
James Baldwin
Zoaz mendira aldarrikatzera
2011 Maiatza