Time-lapse: XIX. mendeko teknika modan jarri denean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-19 ¦ 11:15 ¦  argazkia

Time-lapse teknologia ez da bereziki berria, XIX. mende bukaeran erabili baitzen lehenengoz. Hala ere, azkenaldian, abantaila teknologikoak lagun, berpizkunde garaia izaten ari da. Zer den? Argazkiak ateratzen joatea, denbora erreala baino askoz mantsoago, eta ondoren bideo bat sortzea irudi horiei abiadura handiagoa emanez.

The Mountain from TSO Photography on Vimeo.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Aramaioko Maria Izaga, Adele-ren abestia kantatzen

© cc-by-sa  Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa  ¦  2012-01-19 ¦ 08:42 ¦  musika

Aramaioko 17 urteko neska da Maria Izaga. Aurtengo gabonetan institutuan kantatu du Adele-ren Someone like you. Maria gure elkarteko partaide da, Debagoieneko Izaskun Murgia elkarte lirikokoa :) Gozatu.

Erref.: Aramaioko Maria Izaga, Adele-ren abestia kantatzen (imurgiaelkartea.org)
# ¦ Erantzun bat

Euskaraz bizitzeko nahia: film laburren lehiaketa

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2012-01-18 ¦ 16:27 ¦  hizkuntza-eskubideak

Kontseiluak euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barruan film laburren lehiaketa antolatu du. Aurkezpena Donostian egindako prentsaurrekoan egin dute Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta zinema zuzendari Imanol Rayok. Rayo epaimahaikideetako bat izango da. Martxoaren 18ra bitartean aukera du nahi duen orok euskaraz bizitzeko nahia gai hartuta film laburra egin eta lehiaketan parte hartzeko.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Politikaz... ba al dakigu zer den politika?

© cc-by-sa  Ainhoa Letamendia  ¦  2012-01-18 ¦ 11:50 ¦  politika

Gure bizitzan zehar hamaika aldiz erabili eta entzun dugun terminoa dugu politika. Denok izan dugu inoiz ahotan, politikaz paso egiten dugula esateko bada ere. Baina ba al dakigu zer den politika? Ezezkoan nago. Sarean zertxobait arakatuz gero, lehenengo emaitzek hauteskunde eta joko parlamentarioarekin, alderdi politiko eta antzeko terminoekin erlazionaturik dagoela azalduko digute. Kaleko jende arruntoi galdetuta jasoko litzatekeen erantzun oso antzekoa seguraski. Zertxobait gehiago arakatuz gero, erantzun oso desberdinak jaso ditzakegu baina.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Flattr, mikro-ordainketen plataforma gardena

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-18 ¦ 08:38 ¦  ekonomia

Sareko ordainketa moduak aipatzen genituelarik lehengoan, horra Flattr, mikro-ordainketen plataforma bitxia. Izena eman eta esaten duzu, "hilean honenbeste gastatuko dut, adibidez, 3 euro"; eta gero, inon Flattr botoiak ikusiz gero, klik egiten duzu (Blog honetan adibidez)eta harentzat zentimo batzuk doaz. Zenbat? Segun zenbat klik egiten duzun hilabetean, zure zentimoak banatzen dira klikatu dituzun guztien artean. Flattr-ekoak suediarrak dira eta badirudi beraien zerbitzua Alemanian zabaldu dela bereziki. Detaile bitxienetakoa da kontabilitatea oso garden eta irekia duela gauza eta erabiltzaile bakoitzak!

Erref.: Flattr, mikro-ordainketen plataforma gardena (flattr.com)
# ¦ Komentatu

Karrikasolasa bihar Joxe Azurmendirekin: “Niretzat euskara euskaldunen komunitatea da”

© cc-by-sa  KARRIKIRI Elkartea. Iruñea  ¦  2012-01-17 ¦ 15:40 ¦  kultura

Abenduan atseden txikia hartu ondoren, heldu den urtarrilean berriro helduko diogu Karrisolasa ekimenaren beste saio bati eta urte berrian Joxe Azurmendiri egindako elkarrizketa bat hartuko dugu hizpide: Administrazioa Euskaraz, 74. aldizkaria, PDF. Har ezazu irakurtzeko parada eta, interesa baduzu, gogoratu Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula. Horrela bada, hitzordua urtarrilaren 18an (bihar, asteazkena) izanen da, betiko moduan, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4).

Erref.: Karrikasolasa bihar Joxe Azurmendirekin: “Niretzat euskara euskaldunen komunitatea da” (eu.wikipedia.org)
# ¦ Komentatu

Euskal Herrian bada zer entzun: Irratiak elkarlanean 1. jardunaldiak

© cc-by-sa  Arrosa Irrati Sarea  ¦  2012-01-17 ¦ 11:48 ¦  hedabideak

Arrosa Irrati Sareak Datorren otsailaren 25erako jardunaldi batzuk antolatu ditu Bergarako Gaztetxean. Bertan Sareak dituen hamar urteetan pilatutako esperientziak eta jakintzak elkartrukatuko ditugu.



Guztia irakurri ¦ Komentatu

Argazkien erabilera

© cc-by-sa  maria gonzález gorosarri  ¦  2012-01-17 ¦ 08:26 ¦  argazkia

Albistearen informazioa zer argazkirekin osatzen den ebazteko, irudiak zenbat W-galderari erantzuten dien kontuan hartzen da (nork, zer, noiz, non, zergatik, zelan eta nondik). Horren harira, honako egunkariek haien Interneteko bertsioan zer argazki hobetsi duten asmatuko zenukete?

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Urteko egunik tristeena da gaur (ala ez?)

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-16 ¦ 09:14 ¦  osasuna

Gaur goizean triste jaiki zara? Ez duzu ezertarako gogorik? Eguna noiz bukatuko zain zaude? Lasai, normala da. Gaur da eta Blue Monday, urteko egunik tristeena.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Manuel Fraga euskararen inguruan bideo pare batean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-16 ¦ 08:37 ¦  politika

Behin baino gehiagotan esan zuen Manuel Fraga Iribarnek euskara hizkuntza hila dela, teknika modernorako gai ez dena. Azkenean, bera hil da (atzo), eta gu euskaraz ari gara Interneten, ematen duenez. Pare bat bideo itsatsi ditugu hemen.

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Bizkaidatz saria, Bizkaiko Foru Liburutegiaren eskutik

© cc-by-sa  Bizkaiko Foru Liburutegia  ¦  2012-01-15 ¦ 17:37 ¦  kultura

Bizkaiko Foru Liburutegiko BizkaIdatz Sariaren laugarren deialdia irekita dago jadanik. Esta historia la escribes tú/ Jarraitzeko prest? orain zure txanda da sarian parte hartzeko informazioa eskura dago jadanik. Aurten euskarazko ipuinaren hasiera Katixa Agirrek egin du eta gaztelaniazkoa Alex Oviedok. Proposatzen diren istorioak ezagutzeko eta oinarrien buruzko informazioa jasotzeko Bizkaiko Foru Liburutegiko web orrira jo dezakezue.

Erref.: Bizkaidatz saria, Bizkaiko Foru Liburutegiaren eskutik (www.bizkaia.net)
# ¦ Komentatu

Txillardegi hil da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-14 ¦ 13:07 ¦  kultura

Berriak argitaratu du Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, hil egin dela gaur. Donostiako euskalari eta politikariak 20. mendeko euskal politika eta letretan itzal handia izan zuen. ETA eta Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen. 1948an, 19 urterekin, hasi zen euskara ikasten bere kasa, Donostian, Txillardegi. Urte gutxiren buruan, nobela bat ere idatzi zuen, Leturiaren egunkari ezkutua.

Erref.: Txillardegi hil da (eu.wikipedia.org)
# ¦ 5 erantzun

Tolosako Laskorain Ikastolako abesbatzaren CD-DVDa

© cc-by-sa  Laskorain Ikastolako abesbatza  ¦  2012-01-14 ¦ 12:13 ¦  musika

Tolosako Laskorain Ikastolako neska-mutilek abesbatza jardueraren barnean disko eta bideoklip bat grabatu dute. Egitasmoa ez da halere, musikaren alorrera bakarrik mugatu, baizik eta ikasleek beraiek arduratu dira (irakasleen laguntzaz) diskoaren diseinuaz eta CD-DVDa erabat amaitzeko egin behar izan diren beste hainbat lanez.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ramon Etxezarreta: Euskarari beldur izatearen lotsak zilegi behar lukeela

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-14 ¦ 09:42 ¦  politika

Ramon Etxezarretak artikulu gogor eta mamitsua argitaratu du Berrian gaur. Euskal Idazleen Elkartearen buru izandako bati epelak botatzen dizkio (izenik eman gabe), indarkeriarekin izandako jarrerak ditu gogoan, Fernando Aranbururen hitzekin nola asaldatu den jendea, eta Kolosala manifestazioaren inguruan euskaraz aditu omen den adostasun uniforme eta ez kritikoa. Hainbat urtez bizkartzainarekin bizi izan den PSE-EEko kideak hala amaitzen du artikulua:

Badugu etxean lotsa aitor ezin bat, beldur urtetan pilatua. Paseadarakoan, geure bizkarretan gazte talderen bat sumatzen genuenean hauei euskara entzutean beldurra areagotu egiten zitzaigun. Nahi nuke keinu hau, lotsa hau, iraupen luzekoa ez izatea. Euskarari beldur izatearen lotsa zer den jakitea oso zaila dela badakit, arrazoitzea eta aitortzea bezain zaila edo zailagoa agian, baina hala da eta zilegi behar luke.

Erref.: Ramon Etxezarreta: Euskarari beldur izatearen lotsak zilegi behar lukeela (paperekoa.berria.info)
# ¦ 3 erantzun

Elena Torres Nafarroako Parlamentuko presidentearen erretratua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-13 ¦ 10:59 ¦  artea

Abendu amaierako albistea da, baina nafar pare batek egindako irudiak aurkitu ditugu eta ekarri egingo ditugu hona. Nafarroako Parlamentuko Elena Torres presidenteari erretratua egiteko enkargua egin du Parlamentuak, ia 7.000 euroan. Horra Santi Leone idazleak egindako erretratuaren bertsioa (kontua lotzen da beste polemika batekin: Leonardoren Louvreko beste margo bat, ez Gioconda, berriztean izandako arazoak).

Era berean, Zaldieroak ere sortu du bere irudia.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Ordaintzeko modu berriak mundu digitalean

© cc-by-sa  Igor Leturia  ¦  2012-01-13 ¦ 08:50 ¦  ekonomia

Diru fisikoaren (txanponak, billeteak...) erabilera marjinala da aspaldi honetan, baldin eta dagoen diru edo transakzioen kopuru osoarekin konparatzen badugu. Diru gehiena eta ordainketa gehienak digitalak, birtualak izan dira azken urteotan: bankuko datu-baseetan gordetako zenbakiak, kreditu-txartelez egindako ordainketak, Internet bidezko transferentziak... Eta, orain, gailu digital berriekin eta gure on line bizitza berriekin, ordaintzeko modu berriak ere ari dira agertzen, telefono mugikorren bidezko ordainketak edo Bitcoin, esate baterako.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Iparraldea Euskal Herria dela entzuten baduzu, ez sinestu, gezurra da

© cc-by-nc-sa, baimenarekin;  Mikel Alvarez, The Indezents  ¦  2012-01-12 ¦ 10:40 ¦  politika

Haurra nintzela Olentzero gezurra zela jakitean sentitu nuenaren antzeko zerbait sentitu nuen Gabonetako oporretatik Iparraldetik itzultzean… Garai berberean hasi nintzen gure herrialde maite honetako geografia ikasten. Mendiak, ibaiak, probintziak, hiriburuak (Maule... hau beste baterako utziko dut). Zazpi probintziaz osaturiko herrialdea, horixe dugu gurea Euskal Herria. Horrela ikasi genuen eta horrela sentitzen dut oraindik gainera...

Guztia irakurri ¦ 19 erantzun

.eus domeinua eskatzeko epea ireki da; 185.000 dolar kostatzen da eskaera egitea

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-12 ¦ 08:36 ¦  internet

Webgune berria ireki du gaur ICANN erakundeak hiru hilabetean goi mailako domeinu orokor berriak (gTLD) eskatzeko prozedura bideratzeko. Orain arte .biz, .aero edo beste batzuk izan diren bezala, .eus izateko aukera egon daiteke 2013an, PuntuEus elkarteak iaz iragarri zuen bezala. Prozesua ez da merkea izango: 5.000 dolar da aurreinskripzioa, eta hiru hilabetean eskaera osatuta entregatzekotan, beste 180.000 dolar ordaindu behar dira (onarpena gertatu ala ez, hori da tarifa).

Erref.: .eus domeinua eskatzeko epea ireki da; 185.000 dolar kostatzen da eskaera egitea (newgtlds.icann.org)
# ¦ 2 erantzun

Artikulua 2tzuL-en: "Legeen izenez", Patxi Petrirena

© cc-by-sa  EIZIE  ¦  2012-01-12 ¦ 08:05 ¦  hizkuntza

EIZIEren ItzuL posta-zerrendan behin baino gehiagotan eztabaidatu/galdetu izan da legeak izendatzeko moduaz. Horren haritik, Patxi Petrirena itzultzaileak gainbegiratu bat eman nahi izan dio egungo batez besteko erabilerari, eta oharren bat edo beste tartekatu 2tzuL blogean argitaratu dugun Legeen izenez artikuluan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Goierriko Kasta eta Jazzpana: Literatura saioa Beasainen

© cc-by-sa  Joseba Zubizarreta (Goierriko Kastako Kidea)  ¦  2012-01-11 ¦ 10:17 ¦  kultura

Ostegunean, urtarrilak 12, iluntzeko 19.30etan Goierriko Kastako kideak Literatur Saio bat eskainiko dute Beasaingo Usurbe Antzokian.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz