Itzuli orri nagusira Bidali hau

.eus domeinua eskatzeko epea ireki da; 185.000 dolar kostatzen da eskaera egitea

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-01-12 ¦ 08:36 ¦ internet

Webgune berria ireki du gaur ICANN erakundeak hiru hilabetean goi mailako domeinu orokor berriak (gTLD) eskatzeko prozedura bideratzeko. Orain arte .biz, .aero edo beste batzuk izan diren bezala, .eus izateko aukera egon daiteke 2013an, PuntuEus elkarteak iaz iragarri zuen bezala. Prozesua ez da merkea izango: 5.000 dolar da aurreinskripzioa, eta hiru hilabetean eskaera osatuta entregatzekotan, beste 180.000 dolar ordaindu behar dira (onarpena gertatu ala ez, hori da tarifa).

Erref.: .eus domeinua eskatzeko epea ireki da; 185.000 dolar kostatzen da eskaera egitea (newgtlds.icann.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: .eus domeinua eskatzeko epea ireki da; 185.000 dolar kostatzen da eskaera egitea

Erramun Turutarena ¦ 2012-01-12 ¦ 11:08

Argi da beraz, eskatu nahi bada, emango digutenaren ziurtapena izan behar dugula aurretik

#2. .eus domeinua eskatzeko 185.000 dolarrak Jaurlaritzak jarriko ditu

Sustatu ¦ 2012-01-12 ¦ 11:17

Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontuetan jasoa du inbertsio hau. Blanca Urgell Kultura sailburuak baieztatu digu tuit honetan.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz