Itxaropena Ikastolak lehiaketa jarri zuen martxan aurtengo Ibilaldiko abesti izango dena aukeratzeko. Lehiaketa azken txanpara heldu da eta bost dira finalean sartu diren taldeak: Larregi, Nabil, Boys os Birle, Basaki eta Ion Barrokal eta The Uskis taldeak. Azken irabazlea Internautek aukeratuko dute: gaur hasi eta urtarrilaren 30a bitartean bozkatu ahal izango da www.ibilaldia.net webgunean.
Aramaioko 17 urteko neska da Maria Izaga. Aurtengo gabonetan institutuan kantatu du Adele-ren Someone like you. Maria gure elkarteko partaide da, Debagoieneko Izaskun Murgia elkarte lirikokoa :) Gozatu.
Tolosako Laskorain Ikastolako neska-mutilek abesbatza jardueraren barnean disko eta bideoklip bat grabatu dute. Egitasmoa ez da halere, musikaren alorrera bakarrik mugatu, baizik eta ikasleek beraiek arduratu dira (irakasleen laguntzaz) diskoaren diseinuaz eta CD-DVDa erabat amaitzeko egin behar izan diren beste hainbat lanez.
Mentopoliris goitizena duen euskaldun batek (ez dakigu bere benetako izena) bi hilabete praktika batzuetan egin ditu Galesko Llanfairpwll herriko eskolan, eta nolabait, euskaraz kantu bat irakatsi behar ziela pentsatu zuen. Ken Zazpiren Ilargia aukeratu zuen, eta horra emaitza. Kantariak 9 eta 11 urte artekoak dira, pianoan irakasle bat dago, baterian 9 urteko haurra, eta gitarran Mentopoliris bera.
Morau, Lisabö eta Kashbadekin hasi zen grabaketen eta kontzertuen zaporea dastatzen. Anarirekin ikasi du taulatu gainean disfrutatzen. Bakarlari gisa Bat (2009) eta Bi (2010) diskoak kaleratu ditu. Bere hegaldi hipnotikoekin, hainbat instrumentu aldi berean dantzan jarriz eta proposamen ezberdin bat eginez, gero eta publiko zabalagoa konbentzitu duen banpiroa da Mursego. Bere txeloa bizkarrean duela hamaika saltsatan sartzen den artista da Maite Arroitajauregi.
2012ko Ibilaldia errealitate bat da dagoeneko Itxaropena Ikastolako kideentzat. Maiatza urrun dagoela dirudien arren, egitekoak errepasatzean data gero eta gertuago ikusten da.
Ez da abestirik gabeko Ibilaldirik, ezin ahaztu Abusuk egin zuen "Bilbon badabil, bada Bilbon zer dabil..." hura, 1996.urtean Trapagako lehen Ibilaldiaren abestiak "barne barnetik euskara, barne barnetik mea, barne barnetik hizkuntza gure Ibilaldian" esaten zuen, eta nola ez iaz Ondarrun guztiok Bogan jarri gintuen "Boga Boga Ibilaldia itsasoko haize berria bezala...".
2012.urteko Ibipuntuzero Ibilaldiko abestia sortzeko lehiaketa jarri dugu abian Itxaropena Ikastola eta Ibilaldia Elkartea osatzen dugunok.
Maluta argitaletxeak Durangoko Azokan hiru argitalpen berri aurkeztuko ditu aurten: batetik, Xabi Strubell musikariaren Lur gorrian barrena disko-liburua, eta bestetik, Eneko Haritzak idatzitako Mari, haitzuloetako dama eta Tartalo begibakarra liburuxkak. Guztiak 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat dira, ipuinak entzun, irakurri, marraztu eta abestu dezaten.
Aste honetan martxan jarri da Banden Lehiaren hirugarren edizioa. Txapelketa honek euskeraz kantatzen duten banda amateur onenak saritzen ditu. Talde finalistak aukeratzeko internet bidez bozkatzeko sistema ezarri da eta finala zuzeneko emanaldia izango da, lau taldeen arteko lehia.
Lehiaketa hau Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara
Zuzendaritzak antolatzen du eta lehiaketaren finala Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzeko antolatzen diren ekitaldien barne dago. Aurtengo edizioko sariak askoz interesgarriagoak dira: BBKLive jaialdian jotzeko aukera, 2.000 eurotako diru-txekea eta iPod Touch-ak.
Larunbatez, azaroaren 12an, ospatuko da munduko musiken gaineko Sustraiez Blai Jaialdiaren hamaikagarren edizioa Ordizian. Oraingoan ere, iaz bezalaxe, musika-emanaldiak bi leku ezberdinetan izango dira: alde batetik, Garagartza plazan eta bestetik, merkatuko plaza estalian. Aipatu beharreko aurtengo berrikuntza da egun osoan zehar, goizetik hasita, artisautza-azoka izango dela herriko alde zaharrean, egun-pasa egin nahi duenari aukera ederra eskainiz.
Euskal pop taldeen urritasuna gatazka politikoarekin edo erresistentziarekin lotzea argudio sinplea iruditu zait beti, edo, sinplea baino gehiago, resultoia. Argudio sendoagoak iruditzen zaizkit tradizio falta edo gure jendartean popak izan duen irudi eskasa.(...)
Badakit gatazka ez dela bukatu, baina sasoi profetikootan, nik ere egin gura dut aldarri: «euskal poparen aro loriatsua iritsiko da!». Euskal Rock Erradikalaren jardueraren behin betiko amaitzea bezainbeste desiratzen dut.
Bateragune epaiketaren auzia gaitzesteko eta Arnaldori herritarron bultzada emateko Elgoibarko Arnaldo Askatu Herri Ekimenak Kontzertu Akustikoa antolatu du Urriak 27an ostegunean arratsaldeko 19:30tan Elgoibarko Herriko Antzokian. Kartel izugarri bikaina osatu da lehen mailako 11 euskal musikariren partehartzeaz: Oreka TX, Napoka Iria, Asier Serrano, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Ion Gurrutxaga, Kerobia, Zea Mays, Ken 7, Esne Beltza eta Gose!
Larunbat goiza zen eta MTVn ikusi nuen bideo batek seko harritu ninduen, irudiak eta musikaren indarrak ere bai, justo eguerdian kalera irten aurretik. Albertorekin topo egin nuen Katukale izeneko tabernan, Eibarren, eta bideoa aipatu nion. Hitz batekin erantzun zidan: "Nirvana!" Asteburu honetan (irailaren 24an) bete dira 20 urte Nevermind kaleratu zutela, klip honetako kantuarekin hasten den diskoa.
Gasteizko lokal okupatu batean ezagutu zuen flamenkoa. Maletak hartu eta Andaluziara jo zuen gehiago ikasi nahian; hamar urte egin zituen bertan. Jaioterrira itzuli denean gaztetxeetan tailerrak ematen hasi da. Eta emanaldiak tabernetan, antzokietan, kalean... Sekulako sua eta joa dauzka taulatu gainean, eta pixkanaka flamenkoa ezagutarazi nahi luke inguru hauetan.
Maite Arroitajauregi Mursego musikari berritzailea izateaz gain, powerpoint-gile apartekoa gisa azaldu zen Pecha Kucha Donostia topaketaren azkenengoan, duela aste batzuk. Agerpen horren bideoa igo dute sarera. Pecha Kucha formatuan, aurkezpeneko diapoak denbora-tarte finkoetan igarotzen dira, eta hitzezko jarduna ondo pentsatua eta sinkronizatua behar duzu.
iPad ez da izango PCaren ordezko, baizik eta beste irtenbide erabat bestelakoa, eta definituko du informatikaren hurrengo belaunaldia. Horrela mintzo da Jonny Evans kazetaria Computerworld aldizkarian. Hori hobeto ulertzeko, ikusi bideo hau. Bertan 24 ikasle agertzen dira Britainia Handiko musika-eskola batean, iPad bana dutela eta goi mailako grabazio original bat egiten.
Spotify-ren ordainketa edo publizitate ereduarekin ez bazaude oso konforme, musika entzuteko beste plataforma batzuk ere badaude. Adibidez, Grooveshark.
Kristoren musika deskargatzeko blog bat da Punkrock77-vomito. Kortaturen diskografia, besteak beste. Ehundaka diskografia deskargatzeko aukera dago bertan.