Itzuli orri nagusira Bidali hau

Zuberoako Maskarada (1993-2007), argazki erakusketa

© cc-by-sa  Jonmikel Intsausti ¦ 2012-01-21 ¦ 09:13 ¦ jaiak

Martxan da aurreko ostiraletik eta datorren igandera arte, Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean ikusgai dagoen ZUBEROAKO MASKARADA (1993-2007) izeneko argazki erakusketa, Maskaradaren 50 argazkiz osaturik.

Publizitatea

Erakusketa gela astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 21:00etara eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30etara irekita izango da.

Argazki guztiak 1993-2007 urteen artean atereak dira. Eusko Ikaskuntzako Euskomedia Fundazioari esker, 2009ko Maskarada bideo bat ere ikusi ahal da Kultur Etxean.

maskarada_528x360.jpg 38KB (39058 byte)

Erantzunak

#1. Argazki erakusketa atzo amaitu zen.

Jonmikel Intsausti ¦ 2012-01-23 ¦ 23:06

Kaixo Juan Luis,

Baliteke izenburuaren testuinguruan Maskaradak deitzea hobe, Maskarada baino. Niretzako dena dela, bat dira guztiak, obra beraren antzezpen desberdinak hain zuzen.

Maskarada singularrean erabiltzeaz edo ez, ondorengo estekan http://ttiki.com/33800 zuberotarrek berek idatzitako testua duzu Maskarada zer den azalduz eta singularrean ere idatzita dago zenbait kasutan. Zuk esandakoa galdetuko diet hala ere lagun zuberotarrei, ea zer irizten dioten.

Eta azkenik, erakusketaren berri hau orain dela 8 egun (urtarrilaren 15ean) bidali nuen Sustatura. Pena handia, baina beranduegi argitaratu da, atzo bukatu baitzen erakusketa Zumarragako Kultur Etxean. Beste herriren batean aurkezten badut -horretarako harremanetan ari naiz- jakinarazten saiatuko naiz.

Izan untsa eta eskerrik hanitx!

Jonmikel Intsausti

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz