SENTSIBILIZAZIOA

     Sentsibilizazio lana izan da AEDren oinarria, etengabe bere jardun guztietan kontuan hartzen dena. Hala ere, batzuetan helburu konkretuak lortu asmoz, proiektu edo egitasmo bereziak antolatzen ditu. Besteak beste: Euskal irakaskuntzaren aldeko jarduera, Irakurzaletasun kanpainak, Justizia euskalduntzeko kanpainak, Lehenengo hitza euskaraz, “Eta hau zergatik ez kanpaina euskaraz?”, etab.
 
 
 
       Fagor-ekin elkarlanean “Geurean” berripapera kaleratzen dugu bertako langileei euskarazko produktu xume bat eskainiz.
       Debaguneko beste elkarteekin batera sentsibilizazio lan ezberdinak aurrera eramaten dira bailara mailan, hain zuzen: egutegiak
.
 
ZAHAR BERRI
 
 
 
 
       AED, AEK eta Udal euskaltegiak bultzatuta, euskara ikasleentzat euskaltegi eta kalearen arteko zubia izan gura du egitasmo honek, euskaldun zaharren konplizidadea bilatuz. Horretarako bide ezberdinak lantzen dira:
    Berba laguna
Bikote edo hirukotetan bilduta, edozein aitzakia da ona euskaraz berba egiteko.

    Berba taldea
Euskaldun zahar eta euskara ikasleek osatutako taldea aisialdian euskaraz bizitzeko daukaten bete asmoz sortua

 
 
 
 
    Euskaltegietako ekintzak
Hilabetean behin bi euskaltegietako ikasleak elkartzeko antolatzen diren ekintzak: ipuin kontaketak, ikastaroak, diapositiba emanaldiak,...

    Berbetan hilabetekaria
Egitasmoaren berri emanez taldekideek sortutako hilabetekaria.

 
 
 
 
    Jarrerak aldatuz proiektua
Prentsa, telebista zein internetez euskara ikasleekiko jarrera egokiak indartu eta desegokiak zuzentzeko kanpaina.

 
GAZTEAK
 
 
 
 
    Gazteen arteko harremanak, edozein tokitan, euskaraz izan daitezen bultzada bat ematen du. Horretarako kirol mailako ekintzak, irteerak, jaialdiak, ikastaroak, etab. Antolatzen ditugu, beti ere, herriko beste taldeekin elkarlana bultzatuz.

    Euskararen kale erabilera neurketa lana egiten dute herriko zenbait gaztek otsaila eta martxoa bitartean. Neurketa auzoka egiten da: erdialdea, San Andres, Uribarri, Musakola eta Santa Marina.

 
 
 
 
  


    Arrasate-Oñati Lasterketa antolatzen da maiatzeko bigarren zapatuan Laixan eta AED elkartearen eskutik

    Herri Urrats-era laguntzaile talde bat joaten da, bertan gure laguntzatxoa eskaintzera, eta bide batez, hangoekin harremanak egitera.

    Dragoi Jana antolatzen du sail honek ekainaren 24ean herriko beste hainbat talderekin batera. Afari erraldoi honetan sail guztiok daukagu zeresena, sentsibilizazio lanetik hasi eta kultur ekitaldietarainoko tarte zabal guztia hartzen duelako bere baitan.

 
 
 
 
    Euskal Herria Zuzenean jaialdira joaten dira gazteak laguntzera urtero iparraldera. Orain artean, gazte dexente joan da bertara laguntza eskaintzera.

    “Dakixenak einddaixela” hilabetekaria kaleratzen da hilabetero gazteentzat. Beraien intereseko albisteez gain, lehiaketa bat ere izaten du hilabetekari honek. “Dakixenak einddaixela” Arrasateko ikastetxe gehienetan banatzen da.

 
 
 
 
    Hiru Haundixek Hiru Egunetan. Hiru egunetan zehar ondorengo hiru mendiak igotzen dira: Aizkorri, Anboto eta Gorbeia. Ekintza honetan oso giro egokia egoten da herriko gazteak ezagutzeko eta gure kulturaren berri gehiago jasotzeko.

    San Juan jaietarako zenbait ekintza antolatzen dira, eta horietako bat euskal musikaren aldeko ekimena da. Ekimen honekin tabernari eta txosnariei euskal musika jartzea eskatzen zaie.

 
 
 
 
    Arrasateko Gazte Kontseiluko partaide da AEDko Gazte Saila, eta bertan herriko talde ezberdinek parte hartzen dugu. Kontseilu honen helburuetariko bat Arrasateko gazteen bilgune izatea da, eta komunikazioa erraztea.

    Motibazio saioen inguruko lanketa bat egin dugu, horrela gazteak elkartegintzara sentsibilizatzeko.

    Topagunearen Gazte Saileko partaidea ere bada AEDko Gazte Saila.
 
KULTURA

   Batzorde honen helburu nagusia euskaldunari kalitatezko kultur eskaintza iraunkorra eskaintzea da eta bide batez euskal kulturgintza aberastea.

JARDUERA

    Jokin Zaitegi itzulpen sariketa:
1987an sortu zen hiru helburu nagusirekin: euskaren normalizazio bidean itzulpengintza bultzatzea, AEDren irudia indartzea eta Jokin Zaitegi omentzea. Helburu honekin dibulgazio testuen itzulpena saritzen zen.
2002an hausnarketa baten ondoren sariketa modua aldatzea erabaki zen, Elkar argitaletxearekin elkarlanean azken nobel sarituaren lan bat itzultzeko beka emanez.

 
 
 
 
    Arrasate literatur lehiaketak
Literatur sorkuntza sustatzeko asmoz, adin guztietara zabaldutako lehiaketa da. Sail ezberdinak jorratzen dira: ipuina, poesia, bertso-papera, komikia, euskalki grabazioak eta irrati erreportajeak. Irabazleen lanak argitaratu egiten dira.

 
 
 
 
    Kultur errota
Arrasateko Udalarekin elkarlanean, Topaguneak kudeatzen duen formatu txikiko ekitaldiak herriratzen ditugu: kantaldiak, antzerkia, majia, eta abar.

    Mugarriz Mugarri Arrasate ezagutzen:
Herriko ondare naturala eta kulturala ezagutzeko antolatutako irteerak dira. Deialdi zabalak egiteaz gain, Arrasate Kirol Proiektuarekin batera ere antolatzen dira ibilaldiak. Herritar askok ezagutzen ez dituen istorio eta txokoak ezagutarazteko oso egokia da Mugarriz Mugarri ibiltzea.

 
    Sendabelarrak
Sendabelarrak ezagutzeko eta euskal kulturan izan duten eragina eta erabilera jakinarazteko ikastaroak eta erakusketak antolatzen ditu elkartean jarduten duen Sendabelar taldeak.