Sustatu.com > umorea

Lehen Munduko 100 arazorik larrienak 3 minutuko bideo batean

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-02-25 ¦ 11:11 ¦  umorea

Scooter Magruderek sortutako 3 minutuko bideoa, non lehen munduan ditugun 100 arazorik "larrienak" zerrendatzen dituen, modu barregarri eta ironikoan. Asko eta asko teknologiarekin zerikusia dutenak. Gehienak ere, eguneroko bizimoduan sarri aipatzen ditugunak, jodé! ;-)

Erref.: Lehen Munduko 100 arazorik larrienak 3 minutuko bideo batean (www.youtube.com)
# ¦ Komentatu

Publizitatea

Javier Maroto Gasteizko alkateak dena egiten du

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-02-15 ¦ 09:45 ¦  umorea

Kim Jong-Il Koreako liderrak gauzei begiratzen zien bezala, Javier Maroto Gasiezko alkateak (PP) gauzak egin egiten ditu. Horrekin egiten dio barre Tumblr honek, Gasteiztik, euskaraz. "Gure alkatearen fan porrokatuak gara. Gure lider handiak dena egiten du gasteiztarron onerako. Maroto beti gu laguntzeko prest". Adibidez, irudian, hiria apatruilatzen du Marotok. Twitterren eta Facebook-en ere bizi da ekimen hau.

Erref.: Javier Maroto Gasteizko alkateak dena egiten du (marotokdenaegitendu.tumblr.com)
# ¦ Komentatu

Celebrity amerikarrak botere ekonomiko zapaltzailearen kontra?

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-13 ¦ 10:04 ¦  umorea

Kanpotik edo barrutik, matxinoren batek sabotajea egin du The Globe and Mail egunkari kanadiarraren webgunean, eta asteko celebrity argazkien sortan, oinak eraldatu dituzte Wall Street-en botere ekonomikoaren kontrako borrokoaren mezuak sartzeko. Ez-celebrity-en irudiak ere tartekatu dira. Ez du asko iraungo, baina une honetan hor dago.

Erref.: Celebrity amerikarrak botere ekonomiko zapaltzailearen kontra? (www.theglobeandmail.com)
# ¦ Komentatu

Gaillard umoregilearen bideoak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-17 ¦ 09:11 ¦  umorea

Rémi Gaillard Frantziako umoregile bat da, edo adarjotzaile bat (bigarren modu horretan deskribatzen du Wikipediak). Duela urte batzuk Interneten ezagun egin zen egindako txorakerien bideoekin. Egoera absurduak probokatzen ditu, polizia agenteei eta kaleko jendeari txantxak eginez. Hemen adibidez, igerileku batean eskiatzeko jantziekin:

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hitlerri ez zaizkio hauteskundeetako emaitzak gustatu

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-13 ¦ 11:23 ¦  umorea

Lagun batek bidali digu bideo hau: "Hitlerri maiatzaren 22ko hauteskundeetan Hego Euskal Herrian izandako emaitzen berri eman diote. Eta gertatu dena ez zaio gehiegi gustatu. Faxistei ez baitzaie demokrazia gustatzen." Uste dugu dela Hitlerren memearen inguruan euskaraz egindako bigarrena.

Erref.: Hitlerri ez zaizkio hauteskundeetako emaitzak gustatu (knowyourmeme.com)
# ¦ 4 erantzun

Aste Santuaren alde iluna

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-21 ¦ 08:35 ¦  umorea

Espainiako Aste Santuko prozesioak ikuspegi umoretsu batekin lantzen dituen bideo bat.

Eta beste honetan, pertsonaia ilun ezagunak, eliza kongregazio protestante batekin egin zuen bat Islandian!

Erref.: Aste Santuaren alde iluna (www.youtube.com)
# ¦ Komentatu

Nire ametsetako Euskal Herri independentea

© cc-by-sa  Josseba  ¦  2011-02-24 ¦ 09:58 ¦  umorea

Benga, izan gaitezen baikorrak. Argi dago independentziarantz goazela. Herri honek aprobetxatuko du Luistxoren window of opportunity famatu hura, eta lortu egingo dugu, baietz ba! Imajinatzen duzue Euskal Herria, oso-osoa, independentea, Frantzia eta Espainiako estatu tamalgarrietatik aske? Polita, ezta? Bueno, agian ez hain polita...


Argazkiak.org | Euskal Herria independientea © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ 9 erantzun

From the ondarroan creators of KKtzan: Glomuk, Zumuk & Berriya

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-12-08 ¦ 08:48 ¦  umorea

Iaz Ondarroan Montanbaik KKtzan ekitaldiaren komunikazioa antolatu zuenak enpresa sortu du, Glomuk. Eta Glomuk-ek egiten ditu Zumuk kamisetak. Eta Zumuk kamisetak promozionatzeko, Berriaren azala eraldatu du parodia batean.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Hitlerren memearen lehen ale euskalduna, Ondarroatik

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-07-08 ¦ 08:18 ¦  umorea

Agertu izan da Hitlerren memea lehenago Sustatun. Euskal bertsiorik ere bai, baina euskarazkorik ez. Uste dugu lehen ale historikoa dela hau, ekainean egin dutena Ondarroan, Zapato Azula jaiaren inguruan...

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Ostracacefa, Veleiako ostraka faltsu benetakoak egiteko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-12-27 ¦ 07:48 ¦  umorea

Olentzero ez bada aste honetan ondo portatu zurekin, Filoblogiaren proposamena Hereje Magoei zuzentzen ahal diozu. Ostracacefa, Veleiako ostraka faltsu benetakoak zuk zeuk etxean egiteko behar duzun kit osoa.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Umore grafikoa bulegorako, bulegoko grafikoekin egina

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-10-21 ¦ 10:02 ¦  umorea

Graphjam webgunean diagrama eta grafikoekin umorea egiten dute. Enpresa eta kudeaketaren munduarekin lotutako umore garratz bat nabari da han... Bagenuen gogoa Sustatun gune hori aurkezteko, baina uste genuen euskal adibide bat asmatu behar genuela zuzen ilustratzeko albistea. Euskal blogari batek eman digu ideia, Xa2er baretutako otsoak, ETAkoen atxiloketekin entzuten diren topikoez idatzi du gaur.

ETAren osakera:


Argazkiak.org | ETAren osaketa © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Patxi Lopez, satirarako motibo

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-09-09 ¦ 10:13 ¦  umorea

Patxi Lopez lehendakaria Vanity Fair aldizkarian agertu izanak kritikarako bide eman du. Horietako batzuk, Interneteko nahasketa edo mashup erakoak izan dira, irudien gainean ukituak eginez.

    

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Hitlerren memea, euskal kontestuan (baina euskaraz ez oraingoz)

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-08-13 ¦ 08:14 ¦  umorea

Interneteko meme ezagunenetako bat da. Der Untergang filmeko pasarte bat, non Hitler (Bruno Ganz aktorea) ingurukoekin haserretzen den alemanez: azpititulu barregarriak jartzea da koxka. Oraingoan, gaztelaniaz (ikuspuntu abertzalearekin edo), euskal gatazka garaipen batekin gainditzeko ezintasunak amorratzen du Hitler eta Euskaltuben azaldu da bideoa.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Izarretako xerra!

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-07-23 ¦ 18:09 ¦  umorea

Duela denboa asko asko asko asko a sako... Galaxia a sako urrun urrun urrun baten...

Adi 69th Cenutry Txort-en logoari!

Erref.: Izarretako xerra! (euskaltube.com)
# ¦ 2 erantzun

Azpeitiarrak eta poesia

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-07-20 ¦ 11:23 ¦  umorea

Bertso saioak agurrarekin hasi ohi dira, baina Iñigo Manzisidor Mantxik azpeitiarren inguruko txiste batekin ekin zion bertso afari bati duela egun batzuk.

Erref.: Azpeitiarrak eta poesia (bertsoplaza.tv)
# ¦ Komentatu

¿ǝɹǝ ɹnɐƃ sǝqǝɹplɐ ɐnpunɯ 'uounƃǝ

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-07-16 ¦ 10:55 ¦  umorea

ɐɹǝunƃqǝʍ /ʇǝu˙ʇxǝʇdılɟ˙uǝ˙ʍʍʍ oɾ oɹǝƃ zǝuɐzı ıɥɐu ɐǝʇzɐpı sǝqǝɹplɐ ɐʇǝ ɐʇoɾ zɐıɹǝʞıƃɐu 'uɐʇǝnɐɥ unƃǝ oʞɐpn.

Erref.: ¿ǝɹǝ ɹnɐƃ sǝqǝɹplɐ ɐnpunɯ 'uounƃǝ (www.en.fliptext.net)
# ¦ 2 erantzun

Bideoklip literalak

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-06-09 ¦ 09:14 ¦  umorea

Ingelesez irakurtzen badakizu, azpitituluak lagun, barrez lehertuko zara hauekin. Bideoklip klasiko batzuk berregin ditu Dustin McLean-ek, hitz literalak jarrita kantuei. Joko absurdoa da, baina grazia du: bideoan gertatzen dena da kantuan entzuten dena.

Tears for Fears bikotearen (Roland Orzabal eta Curt Smith) Head over heels bideoaren bertsioa da hau.

Erref.: Bideoklip literalak (www.dustfilms.com)
# ¦ Komentatu

18 metroko zakila teilatu gainean

Joxe Aranzabal  ¦  2009-04-05 ¦ 20:41 ¦  umorea

Ingalaterrako Berkshireko 18 urteko gazte batek 18 metroko zakila margotu du isilpean bere gurasoen etxeko teilatuan. Eraikina ez da nolanahikoa, etxandi dotorea baizik, eta balio du 1.090.193 euro. Dirudienez, urtebete igaro da gurasoak konturatu aurretik zer daukaten teilatuan, eta, adierazi dutenez, mutila itzultzen denean etxera, bidaiatzen baitabil, garbitu egin beharko du artelana.

Erref.: 18 metroko zakila teilatu gainean (tinyurl.com)
# ¦ Komentatu

The Guardian: paperari agur eta Twitterrera osorik?

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-04-01 ¦ 08:23 ¦  umorea

Horixe irakurri daiteke hemen, 118 urteren buruan, papera egiteari utziko diola egunkari ingelesak. Eta Twitterrera pasatuko dira alternatiba gisa. Lasai: apirilaren 1a da gaur, eta apirileko arraina da hori, Inuzente eguna hainbat tokitan (Ipar Euskal Herrian ere, kontu honetan espainol edo frantses jokatu ohi dugu euskaldunok).

Erref.: The Guardian: paperari agur eta Twitterrera osorik? (www.guardian.co.uk)
# ¦ Komentatu

Interneteko nabigatzaileak pertsonak balira

Zaloa Etxaniz  ¦  2009-03-13 ¦ 09:11 ¦  umorea

Iaz, txantxazale batek "pertsonifikatu" egin zituen Interneteko nabigatzaileak. Emakumezkoak balira nabigatzaileak, honako itxura luketela. Adibidez, Internet Explorer:

Orain erantzuna iritsi da. Nabigatzaileak gizonezkoak balira...

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»