Sustatu.com > jaiak

Zuberoako Maskarada (1993-2007), argazki erakusketa

© cc-by-sa  Jonmikel Intsausti  ¦  2012-01-21 ¦ 09:13 ¦  jaiak

Martxan da aurreko ostiraletik eta datorren igandera arte, Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean ikusgai dagoen ZUBEROAKO MASKARADA (1993-2007) izeneko argazki erakusketa, Maskaradaren 50 argazkiz osaturik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

San Nikolas Arrasaten: "nola heldu dira guraso batzuk umeak zapaltzera?"

© cc-by-sa  Goio Arana  ¦  2011-12-15 ¦ 08:19 ¦  jaiak

San Nikolas jaia dela-eta, artikulu adierazgarria publikatu du Goienak egunak emandakoaren berri emateko, eta salatzeko Arrasateko guraso batzuek hartu duten tokiz kanpoko jarrera udalak antolatutako bolo-boloan. Hemen dago artikulua: San Nikolasko boloan ikusitako jarrerekin kezkatuta: gurasoak hezi egin behar ditugu. Testuaren arabera, umeak ez ezik, zenbait guraso ere sartu da gozokien harrapaketaren borrokan...

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gabon mezuak euskaraz zabaltzeko lehiaketa

© cc-by-sa  AZKUE Fundazioa  ¦  2011-12-01 ¦ 07:57 ¦  jaiak

Gabon mezuak euskaraz zabaltzeko helburuarekin Azkue Fundazioak eta Bizkaia Irratiak lehiaketa eratu dute. Gabonetan elkarri zorionak eman edota urteberri on bat opatuz bidaltzen diren mezuak, euskaraz sortu eta zabaltzeko helburua dauka Txioka Sarean lehiaketak. Euskararen erabilera sustatzez, euskaraz zoriontzeko bitartekoak eskaintzea ere badu xedetzat lehiaketak.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bizitza, gaurko hitza

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez | Transistoria.com  ¦  2011-11-02 ¦ 07:35 ¦  jaiak

2008ko azaroaren 3an argitaratu zuen lehenengo hitza: "Anker". Ordutik, 1.000 hitz baino gehiago ezagutarazi ditu egunero Maite Goñik Gaurko Hitza egitasmoaren baitan. Hiru urte igaro dira eta urteurrena ospatzeko festa antolatu du gaur asteazkena Donostiako Doka Antzokian. Transistoria ekoiztetxean oparitxo bat egin nahi izan diogu bideo bidez geure hitz kuttunena proposatuz.

Erref.: Bizitza, gaurko hitza (sustatu.com)
# ¦ Komentatu

Urriaren 25aren aurrean, Euskal Herriko egutegia eraiki dezagun!

© cc-by-sa  BAI EUSKAL HERRIARI  ¦  2011-10-21 ¦ 08:57 ¦  jaiak

Egun Euskal Herriak bizi duen ukazioa indartzen dute egutegi inposatuek, zentzu horretan aurten lehenengoz ospatuko dute urriaren 25a.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Ibiltxo, 2012ko Ibilaldiko maskota Itxaropena Ikastolara iritsi da

© cc-by-sa  Ibipuntuzero, Ibilaldia 2012  ¦  2011-10-08 ¦ 16:33 ¦  jaiak

2012ko Ibilaldia dagoeneko errealitate bat da Itxaropena Ikastolako familiarentzat. Iazko Ibilaldian lekukoa hartu zuten lehendakari eta zuzendariak, eta dagoeneko gaur sorpresa txiki bat izan dute ikastolako ikasle, guraso eta irakasleek.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Kilometroak: Klikmetroak eta Wally

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-23 ¦ 09:04 ¦  jaiak

Ate joka ditugu Kilometroak. 15 egun barru izango dira Azpeitian, urriaren 2an. Bitartean, Ikastolen jaiaren inguruan Klikmetroak izeneko ekimena jarri zuten abian duela hilabete batzuk, eta orain, Klikmetro horiek aprobetxatuta, Non dago Wally jolasa ere proposatu digute.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Erregearen berbaldia Altsasun

© cc-by-sa  Triku  ¦  2011-09-15 ¦ 10:54 ¦  jaiak

Eguneraketa, irailak 15 Irakurle batek joan den astean kargatu zuen hau atzo Espainian albiste bilakatzen joan zen... Ikusi erantzunetan.

Zoritzarrez ez nintzen enteratu Altsasura joango zela, bestela hara joango nintzateke bere berbaldi loretsua entzutera eta desfile hunkigarriak ikustera.Edonola era, hemen daukagu bideo bat une liluragarri hauek ikusi eta sentitu ahal izateko. Ah! Ze goxamena !!

Erref.: Erregearen berbaldia Altsasun (www.hitzondo.net)
# ¦ 9 erantzun

Lotsaren pasiloa: Bilboko konpartsek dituzten zailtasunen erakusketa Aste Nagusian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-06 ¦ 09:35 ¦  jaiak

Bilboko Konpartsek geldialdia egingo dute aurten ere Kaskagorri eta Txori Barroteri jarritako zigorren kontrako adierazpen gisa. Horrez gain Konpartseroen Harrotasunaren Desfilea ere egingo dute Bilboko kaleetan, Aste Nagusiko "orain arteko ereduari" sostengua eman nahi dion oro elastiko beltzez desfilatzera gonbidatu dute.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Jaietan ez galtzeko, jarri kalkamonia bat zure etxeko telefono zenbakiarekin

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-06 ¦ 09:04 ¦  jaiak

Kalkamonia pertsonalizatuak egiten dituen enpresa batek kanpaina berezia egin zuen Sanferminetarako (baina gainontzeko parranda handietarako baliagarria dena): Kukuxumusuren marrazkidun kalkamoniak, eskumuturrean etxeko telefonoa jartzeko.

Erref.: Jaietan ez galtzeko, jarri kalkamonia bat zure etxeko telefono zenbakiarekin (telttoo.com)
# ¦ Komentatu

Euskal Jaia Errioxan: datorren larunbatean Castañaresen

© cc-by-sa  Ustekabe fanfarrea  ¦  2011-07-25 ¦ 12:21 ¦  jaiak

Duela 6 urtetik hona urtero Euskal Jaia antolatzen dute Castañareseko kanpinean (Errioxa). Euskal Herritik kanpo badago ere, kanpinean dauden lagun gehienak euskaldunak dira, baita kanpinaren jabeak, eta 2005. urtean San Inazioekin batera Euskal Jaia antolatzeari ekin zioten. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da, datorren uztailaren 30ean, larunbata.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-03 ¦ 08:56 ¦  jaiak

Ekainaren amaierarekin herri askotan ospatu dituzte jaiak eta horiekin udako jai egutegi luze bati irekiera eman zaie. Iaz egindako egutegia eguneratzen saiatu gara eta hona ekarri dugu 2011ko Euskal Herriko udako jaien egutegia. Herri asko direnez, akatsen bat edo beste egingo dugu segurutik; iaz bezala, eskertuko ditugu zuzenketak erantzunetan. Honatx ba, datozen 3 hilabeteotarako jaien egutegia.

Guztia irakurri ¦ 19 erantzun

Igandean "Berdintasunaren aldeko kultur arteko jaialdia" Zumarragan

© cc-by-sa  Eraldatzen eta Irrintzi elkarteak  ¦  2011-07-02 ¦ 07:41 ¦  jaiak

Gizartea etengabe aldatzen doa eta garai berrietara egokitu beharra dago. Izan ere, gure herrian geroz eta nazionalitate desberdin gehiagok elkarbizi behar dugu, eta elkarbizitza prozesu honetan kultura ezberdinak elkar ezagutzeko bidea zaila eta luzea da askotan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Klikmetroak.com ekimen berria sarean, Kilometroak 2011ren harira

© cc-by-sa  Kilometroak 2011  ¦  2011-06-21 ¦ 07:42 ¦  jaiak

Kilometroak 2011 Azpeitian ospatzen dela-eta, ekimen berria abiatu dute Interneten: klikmetroak.com. Herritarrek metroak hartuko dituzte, eta enpresa, merkatari eta elkarteek metro horiek diruz babestuko dituzte. Horixe da klikmetroak.com-en funtsa.


Argazkiak.org | Klikmetroak.com © cc-by-sa: codesyntax

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Iparraldeko ihauteriak UNESCO-ren Gizateriaren Ondare izateko urratsa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-17 ¦ 08:34 ¦  jaiak

Bihar larunbatez, elkarte eta instituzio desberdinetako ordezkariak bilduko dira Uztaritzen, Ipar Euskal Herriko ihauterietako ohiturak UNESCO-ren kultur ondare immateriala zerrendan sartzeko proiektua dela eta. Herri Soinu, Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarra, Euskal kultur erakundea, Lapurtarrak taldea eta CMDTA Federazioa dira egun berezi horren antolatzaileak. Karia hortara Jean-Michel Guilcher ikerlari famatua ohoratuko dute ere.

Erref.: Iparraldeko ihauteriak UNESCO-ren Gizateriaren Ondare izateko urratsa (www.eke.org)
# ¦ Komentatu

Egun pasa antolatu dugu Tolosako I. alardeaz gozatzeko

© cc-by-sa  Zumalakarregi Museoa  ¦  2011-06-10 ¦ 14:42 ¦  jaiak

Zumalakarregi Museoak Tolosara egun pasa antolatu du 2011ko ekainak 12rako. Frantsesada garaian, 1813ko ekainak 25ean gertatutako batailaren oroituko duen Tolosako I. alardea ezagutu eta garai hartako Tolosaz gehiago jakiteko.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Baserri Eguna

© cc-by-sa  Kizkitza Ugarteburu  ¦  2011-05-27 ¦ 08:25 ¦  jaiak

Maiatzaren 29an ospatuko dugun festa honetan, baserritarrei omenaldia, bertsolariak, trikitilariak, haurrentzako pintura tailerra, idi dema erakustaldia, herri bazkaria eta kontzertua izango ditugu. Egun horretan Igartubeiti Baserri Museora hurbiltzen zareten guztiok 4 izarretako Iriarte Jauregi Hotelean gau bateko zozketan parte hartzeko aukera izango duzue.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskaltzaleok Senpereko betetzeko, maiatzaren 8an

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-05-07 ¦ 07:58 ¦  jaiak

Aurtengo Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia, bihar da, maiatzak 8. Aurtengoa aurkeztu zenean Hur Gorostiaga Seaska elkarteko presidenteak gogora ekarri zuen iazko Herri Urrats eta gero deiadarra egin zutela, euriak jaia zeharo zapuztu zuelako. Ekarpen asko jaso izana eskertu zuen Gorostiagak, baina aurrerantzean ere beharko dituztela nabarmendu du, esate baterako, irakasleak izateko.

Erref.: Euskaltzaleok Senpereko betetzeko, maiatzaren 8an (www.herriurrats.com)
# ¦ Komentatu

Matxinsalto: gazteen matxinada eta saltoa Soraluzen 22an

© cc-by-sa  OrdiziakoAhotsa.net  ¦  2011-04-21 ¦ 09:48 ¦  jaiak

Urtez urte garai honetan egiten den legez, aurtengoan ere egun berezia antolatu du gazte mugimenduak Aste Santuko oporren baitan. Aurtengoan Soraluzen ospatuko da Matxinsalto eguna , apirilaren 22an, autogestioaren lemapean gazte problematikari aurre egiteko, iraultzari buruz eztabaidatu eta gazteriaren kontzientzia kolektiboa berreskuratzea helburu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Korrika, jarraitu ibilbidea apirilaren 17a arte

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-07 ¦ 08:34 ¦  jaiak

Korrika.org webgunearen orri honetan daukazu Korrikaren aurtengo ibilbidea. Trebiñutik abiatuko da 17. Korrika gaur arratsaldean, eta apirilaren 17an amaituko da Donostian.


Argazkiak.org | Korrika 17 © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Artikulu zaharragoak »»