Topagunea euskara elkarteen federazioak Laburbira ikus-entzunezko zirkuituaren 9. edizioa antolatu du, eta, aurrekoetan bezala, bertan parte hartu nahi duten euskal etxeei eta Diasporako elkarteei gonbite berezia egin die. Topaguneak euskaraz eginiko zortzi ikus-entzunezko aukeratu ditu aurtengo ediziorako: lau film labur, animaziozko filme bi, dokumental bat eta musika bideo bat. Filmeetako bat galegoz egina da, Topaguneak edizio bakoitzean bestelako hizkuntza batean egindako lan bat txertatzea, euskarazko azpidatziekin, erabaki baitu. Zirkuituaren emanaldiak otsailaren 29tik apirilaren 4ra egingo dira, eta bertan parte hartu nahi duten elkarteek hil honen bukaera arte dute eskaera egiteko epea. Aurreko edizioetan Bartzelona, Parise, Londres, Erroma eta Shanghaiko euskal etxeek parte hartu dute Laburbiran.
2012/01/23

Gehiago Irakurri…

Olentzeroren 2011ko argazki albuma osatuz: Boiseko Ikastolan eta Washingtongo Euskal Etxean izan zen
Urte berria hasi dugu, baina euskal Diasporatik Olentzeroren bisitaren berri heltzen ari zaigu oraindik. Euskal tradizioan Eguberrien etorreraren berri ematen duen ikazkinak munduko euskal neska-mutil askoren ametsak bete ditu beste urte batez eta milaka kilometrotako bidaia egin du Gabonetan, euskal etxe eta komunitate asko eta asko bisitatzeko. Jarraian bildu ditugu bisita horietako batzuen argazkiak: Estatu Batuetan, adibidez, Washington DC-ko Euskal Etxean eta Boiseko Ikastolan izan zen, besteak beste.
2012/01/23

Gehiago Irakurri…

Barne lanetan ari gara; buletina urtarrilaren 23an hasiko da berriz ere plazaratzen... Urte Berri On!
Azken astebetean segitu dute heltzen gure erredakziora mundu osoko lagun eta irakurleen, euskal etxeen eta euskal gizataldeetako kideen zorion eta agiantza mezuek. Urtero bezala urte hasiera sasoin honetan, datozen egunetan, San Sebastian eguneraino --urtarrilaren 20an, jai-eguna egoitza kokatua dugun Donostian-- ez dugu buletina emitituko eta bulego eta barnera begirako lanetan ibiliko gara. Datozen lerroetan, bigarren artikulua azken astean jasoko ditugun lagunen mezuekin. Zorionak eta UIrte Berri On!
2011/12/30

Gehiago Irakurri… (2 Iruzkin)

Necocheako San Sebastian jaialdia urtarrilaren 27 eta 28an ospatuko da aurten, Euzko Etxea-ren eskutik
Argentinako euskal etxeetako ekintzen egitaraua murriztu egiten da udako hilabetetan. Necocheako Euzko Etxea-n, ordea, bertoko kideek gehien gozatzen duten jaiaren antolakuntzan dauden murgilduta urte hasieran. Urtarrilaren 27 eta 28an gauzatuko dira aurten kostaldeko hiri honetan San Sebastian jaiko ekintza nagusiak. Astebete lehenago, hau da, urtarrilaren 20an, euskal etxeak herriko Gizataldeen Azokan hartuko du parte stand batekin, dantzariekin eta bere danborrariekin.
2011/12/30

Gehiago Irakurri…

Shanghaiko Euskal Etxea 2012ari begira da jada: elkarteak urte berriko ekitaldi egutegia plazaratu du
Urtea joan da eta mundu osoko euskal etxe gehienak oporretan dira egunotan, urtarrilean indarberrituta bueltatzeko. Shanghaiko Euskal Etxean ere jende kopurua dezente jaitsiko da egunotan, hiri txinatarrean bizi diren euskaldun asko -langile gazteak gehienak-- etxean bueltan direlako, goxo-goxo jai egun hauek familiarekin egoteko probestuz. Hala ere, gertu direnak ere antolatu dute asteburuan hitzordurik, hala nola 31ean San Silvestre krossa, ondoren poteoa eta gero urtea amaitzeko afaria. Aldi berean, eta datorren urteari begira, 2012ko ekitaldi egutegia ere zabaldu du EEak. Ekitaldi tentagarriak eta orijinalak dira, has zaitezte prestatzen 2012ko agenda!
2011/12/30

Gehiago Irakurri…

Albiste gehiago…
azkenErantzunak
euakara Maider, 2012/01/11
zorionak 2012 irulegiko irratia, 2012/01/03
Urte berri on zueri ere donostiarra, 2012/01/02
Familia bat gara Pirritx eta Porrotx, 2011/12/25
Zorionak eta urte berri on Zorretan dagoen euskalduna, 2011/12/23
euskaletxeak.net
Kargatzen...
euskaletxeak.net
ArgazkiGaleria
Xabier Zubillaga eragilea eta Necocheako (Argentina) Ikastolako ikasle, irakasle eta guraso talde bat erakundearen inaugurazio ekitaldian, 2009 ikastaroan.
argazki gehiago
 

bisita