Hemen zaude: Hasiera Baliabideak Pierre Escoz Diseinatzailea San Juan Capistrano Kalifornia Estatu Batuak (AEB)

Pierre Escoz Diseinatzailea San Juan Capistrano Kalifornia Estatu Batuak (AEB)

Dokumentu Akzioak
Herria
San Juan Capistrano
Estatua/Probintzia
Kalifornia
Country
Estatu Batuak (AEB)
Telefonoa
(602) 494-8088
E-posta
pierre.escoz@yahoo.com
Weba
http://www.escoz.com
Testua
Gazte-gaztetandik interesatu zen Pierre Escoz arteaz eta bere ideia sortzaileak diseinu alorrean gauzatzeaz. Jadanik mutil kozkorretan hasi zen bere arterako gaitasuna euskal komunitatearentzat lantzen. Nerabezaroko lehenengo urteetan Buffaloko Big Horn Basque Club-arentzako logotipoa diseinatu zuen. 1988an, Buffalon bertan ospatu zen NABO Biltzarreko artelan eta elastikoak. Urte hartantxe Pierrek heziketa ertaina bukatu eta Bozeman-eko Montana State University-n hasi zen ikasten, lau urteren buruan Diseinu Grafikoko lizentziatura lortu arte.

Lizentziaturaren ondoren diseinatzaile grafiko profesional gisa lanean hasi zen Sheridan-en (Wyoming) lehenbizi, gero Missoula-n (Montana) eta azkenik eta bost urtez Phoenix-en (Arizona). Arizonan lan egin zuen lehen enpresa, AEB Hegomendebaldeko turismoaren merkaturako kamisetak diseinatzeko enpresa handia izan zen. Urteetan, euskal ospakizun askorentzako kamisetak diseinatu izan ditu Pierre Escozek, azkenekoen artean Renoko Euskal Aste Nagusirako, Boise-Idahoko Jaialdirako eta hainbat Wyomingeko Buffalo bere herriko euskal taldearentzako. Diseinu eta irudi horietako batzuk bere web orrian ikus daitezke.

Kamisetak diseinatzen bi urte eman ondoren, Pierre AlliedSignal, Phoenix (Arizona) hirian kokatuta dagoen nazioarteko konpainia aeroespazialarentzat lan egiteko aukeraz baliatu zen. Ilustratzaile teknikari gisa hasi zen lanean bertan eta denbora gehiena teknologia aurreratutako produktu aeroespazialentzako marketing produktuak diseinatzen pasatu zuen. Handik pixka batera AlliedSignal, Honeywell International bihurtu zen, bi erraldoi aeroespazialek bat egin zutenean. Bere karrerak Web orrialdeen garapena eta diseinuaren alorrera jo zuen Honeywellen lanean ari zen bitartean.

Berehala Pierre "informatiko" bihurtu zen eta Honeywell Aerospaceko taldeentzako barneko web orrialdeak diseinatzen hasi zen, hala nola Internet munduaren behar gero eta handiagoei aurre egiteko berari lagunduko lioketen lankideak prestatzen ere. Web orrialde haren garapena zela eta sari ugari jaso zuen enpresan bertan eta gero Corporate Honeywell delakoan Web orrialdeen garatzaile/diseinatzaile gisa jarduera osoko lanpostua eskaini zioten. Honeywell Corporaten ez zuen luze iraun bera eta bere saila osorik lanik gabe geratu zelako 2001eko urtarrilean GE/Honeywellen erosketa zela eta.

San Juan Capistranoko WorkeWell izeneko Internet konpainia batek Honeywell Corporateko Pierreren Web saileko bost kideei lanpostua eskaini zieten, eta bertan ari da orain lanean Web orrialdeko garapenean Software ingeniari gisa. WorkWelleko bere eginkizunak Diseinu Grafikoa, ASP, Java, JavaScript, HTML eta abarreko programazioarekin zerikusia du. Ordenagailu teknologia berriekin lan egitea eta gaurregungo arte tresna eta baliabideak erabiltzea dauka gogoko.