Itzuli orri nagusira Bidali hau

Sareko Argia Saria 2012: EITB Nahieran

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-01-27 ¦ 16:49 ¦ internet

EITB-ren nahieran proiektuak jaso du Sareko 2012 Argia Saria. EITBren eduki guztien biltegia da, erabiltzaileak nahi duen unean ikusteko aukera ematen duena. 2011ko ekainean argitaratu zen, Sustatun lehenago izan genuen gertutik ezagutzeko aukera eta albiste honetan jaso genuen gure iritzia. Iñako Gurrutxagak jaso du saria Nahieran ekimena hasi besterik ez dela egin esanaz.

Publizitatea

Ordenagailu, sakeleko edota tablet bidez EITBren eduki guztiak ikusteko aukera eskaintzen du Nahieran-ek . Biltegi historikoa zein zuzeneko emisioak.


Argazkiak.org | EITB Nahieran © cc-by-sa: sustatu

Publizitate Saria

Argia Publizitate Saria, bestalde, Klikmetroak ekimen eta webguneak jaso du. Azpeitiko Ikastolak 2011ko Kilometroak jaialdirako egindako publizitate kanpaina izan zen.

Klikmetroak.com webgunearekin Kilometroetako hasierako ideia berrasmatzeko nahia izan dute, Interneten. Helburua, bisitari bakoitzak metro bat egitea zen. Eta, bakoitzak metro bana eginda, ibilbide birtualari ahalik eta itzuli gehiena ematea. Bisitariek egindako metro bakoitzeko, babesleek dirua jarri zuten Kilometroak festaren alde.

Diseinua Ikonografik enpresarena izan da eta garapen teknologikoa Codesyntaxena.

Gainontzeko 2012 Argia Sariak

  • Prentsa idatzia: Karlos Zurutuza, Berrian Libiatik eginiko kronikengatik.
  • Irratia: Euskal Irratiak-eko Gure bazterrak saioarentzat, Luzien Etxezaharretak eta Jakes Casaubonek gidatua.
  • Telebista: Kanaldude herri telebistarentzat.
  • Merezimenduzko saria: Jose Luis Alvarez Enparantzari, Txillardegiri.

Argiak bideo hau prestatu du irabazleekin.

Aurreko urteetako Sareko Argia sariak:

Erantzunak

#1. Re: Sareko Argia Saria 2012: EITB Nahieran

Sustatu ¦ 2012-01-28 ¦ 10:47

Argia Sarien kronika osoa, Argian bertan, noski.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz