© cc-by-sa
Sustatu
¦
2012-01-04 ¦ 08:45 ¦
copyleft
Auñamendi Entziklopediak iragarri du "Creative Commons lizentzia" erabiliko duela bere edukietan 2012tik aurrera. Creative Commons ez da lizentzia bat, baizik eta zenbait lizentzia diseinatu dituen erakunde bat, eta horietako bat da Auñamendik aukeratutakoa: Ez-Komertziala; zehazki, zeinak erabilpen librea eragozten duen (Wikipediarako, adibidez). Gipuzkoako Kutxak ere, duela gutxi bere argazki fondoak jarri ditu sarean, are lizentzia murriztaileagoarekin, Auñamendik bezala Creative Commons izena erabili arren.
Manolete eta beste toreatzaile batzuk Eibarren, Indalecio Ojangurenen argazki batean, Kutxatekaren baldintzak bete gabe argitaratua.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-12-29 ¦ 13:12 ¦
copyleft
Euskarazko Wikipedia 110.000 artikulutik 120.000ra hazi da bat-batean gaur, Lur Entziklopediako edukietatik hamar mila artikuluko trasbase bat egin baita, Eusko Jaurlaritzako HPSk bultzatuta. Elhuyar Fundazioak egin du lana azken hilabeteotan wikipedistekin koordinatuta.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-08-24 ¦ 09:13 ¦
copyleft
Nork esan zuen kode irekiko tipografia itsusia dela? Letratipo Mugikorren Ligak (jatorriz, The League of Moveable Type) erakusten du justu kontrakoa, badela munduan tipografia libre eta ederra aldi berean. Horren erakusgarri, ligaren webguneak ikusarazten
dituen kode irekiko letratipo-familiak.
Argazkiak.org | Doako tipografia © cc-by-sa: huhezi
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-08-07 ¦ 09:35 ¦
copyleft
Interneten bueltaka dabil aspalditik testu bat, paralelismoa egiten duena SGAE Espainiako Autore eta Editoreen Elkartearena eta antzeko fikziozko elkarte batena: Mahai Fabrikatzaileen Elkartea. Elkarte hori existituko balitz eta SGAEren jarrera izango balu gertatuko liratekeen egoera barregarriak kontatzeko egindako paralelismoa da. Gaztelaniaz ari da zirkulatzen testua; euskaratuta ekarri dugu hona.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-07-20 ¦ 09:19 ¦
copyleft
Duela aste batzuk David Slater argazkilari naturalistak argazki-kamera utzi zuen une batez Sulawesiko oihaneko bere kanpaleku ondoan, eta tximu batzuek kamera hartu, klik egitean soinu polita zuela erabaki, eta klik eta klik, zenbait argazki egin zituzten. Eta ez bereziki txarrak.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-04-04 ¦ 13:09 ¦
copyleft
Ikasleentzako Creative Commons lizentziak zer diren azaltzen duen portugesezko komiki bat euskaratu du Maite Goñi irakasleak. Oso ondo!
Jatorrizkoa: CC Aitortu © cc-by: Karlisson Bezerra, Nerdson / Itzulpena: Maite Goñi
© cc-by-sa
Gipuzkoako Foru Aldundia
¦
2011-03-22 ¦ 10:10 ¦
copyleft
Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du bere itzulpenen datu basea askatu eta eskumen publikoan jartzea. Guztira 28.000 dokumentu inguru dira, 520.000 bat itzulpen segmentu edo esaldi. Gehienak, gaztelaniaren eta euskararen arteko itzulpenak dira. Datuak Creative Commons (Aitortu) baimen batez ipintzen ditugu.
© cc-by-sa
Joxe Aranzabal
¦
2011-03-14 ¦ 10:21 ¦
copyleft
Martxoaren 23an Komunikaldiak egingo dira Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Jardunaldiaren 6. aldia izango da, eta oraingoan egile eskubideak izango dira aztergai.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2011-02-14 ¦ 09:46 ¦
copyleft
Zenbait erakunde publikok Copyright lizentzia itxiak eta ohar legal zurrunak jartzen dizkiote bere webguneei. Obamaren Gobernua, Eusko Jaurlaritza edo Gipuzkoako Foru Aldundia Creative Commons lizentziaren aldeko apustua egiten ari diren garaiotan, desobedientzia praktikatu behar dugu guztiona dena libre eta doan erabiliz.
© cc-by-nc-sa, baimenarekin
Euskaltzale 2.0
¦
2010-11-23 ¦ 11:04 ¦
copyleft
Geure politikariak ezagutza askea edo librearen inguruan nahiko galdurik dabiltzala blogari eta wikilari askok jakin badakigu, baina hain galdurik zebiltzanik ez nuen espero. Apurka apurka joango naiz, neure burua (eta izan dezakedan irakurleren bat) ez nahastea arren. (gaia zera da, Lourdes Auzmendi Hizkuntza Politikorako sailburuordeak euskarazko entziklopedia digital baterako iragarritako 200.000 euroena)
© cc-by-sa
UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalaren erredakzio kideak
¦
2010-11-11 ¦ 12:26 ¦
copyleft
Herenegun, asteartean, gutun publikoa idatzi genion "Gara" egunkariari, gure argazkiak egile aitortzarik gabe erabiltzeagatik kritikatuz. Atzo, berriz, Josu Juaristi "Gara"ko zuzendariak deitu eta izandako bi akats "ez kontzienteengatik" barkamena eskatu zigun. Juaristik esan digunaren arabera, "Gara"ko erredaktoreei egunero hainbat eta hainbat argazki heltzen zaie herrietatik eta askotan bidaltzen dutenak ez dira argazki horien egileak. Hori dela eta, lizentzia eta egile eskubideak ez urratzeko zirkularra zabaldu zuten bere garaian baina beti ez dute izaten irudiak kontrastatzeko aukera eta denbora, eta noizbait hutsuneak izan dira.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2010-10-24 ¦ 10:39 ¦
copyleft
Enpresek eta profesionalek erositako erreproduzitzaile digitalei ezin zaie gainsaria ezarri, kopia pribaturako ez den helburu baterako erosten baldin badute. Gainsari edo kanon hori legez kanpokoa dela ebatzi du Europako Justizia Epaitegiak.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2010-07-26 ¦ 14:59 ¦
copyleft
Eusko Jaurlaritzak askatu eta eskuragarri jarri ditu IVAPen itzulpen memoriak, Open Data Euskadi zerbitzuaren bidez. HAEE-IVAPen Itzulpen Zerbitzu Ofizialaren (IZO) memoriak dira. Honela azaltzen da liberazioa:
Alde batetik, IZOren itzulpen-memoria duzu, IZOko eta Eusko Jaurlaritzako itzultzaileen lanaren emaitza, bertako zuzentzaileek gainbegiratuta. Ez du, haatik, arau-baliorik; lan-tresna baliagarria izan daitekeelakoan ematen dugu, soil-soilik.
Zure itzulpen-memoriak bidaltzen badizkiguzu, hemen jarriko ditugu, guztion mesederako
© cc-by-sa
AZKUE fundazioa
¦
2010-05-14 ¦ 07:53 ¦
copyleft
Azkue Fundazioak **“Jakintza librearen jardunaldiak” antolatuko ditu maiatzak 17tik 19ra bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegian.** Hiru egunetan zehar, eztabaidak, hitzaldiak eta hainbat jarduera garatuko dira,
© cc-by-sa
EW
¦
2010-02-21 ¦ 08:16 ¦
copyleft
Euskarazko Wikipedian 2010eko Kalitatearen Hamabostaldia ospatzen gabiltza, otsaileko bigarren hamabostaldi honetan. Ekimen honen ideia nagusia artikuluak egiteari utzi eta daudenak txukuntzea litzateke. Animatu eta parte hartu!!!
© cc-by-sa
Arrasateko gazte bulegoa
¦
2010-01-28 ¦ 13:06 ¦
copyleft
Arrasateko Gazte Bulegoak ekitaldi berezia prestatu du Euskarazko Wikipediaren inguruan. Izan ere, Wikipediak euskarazko 50.000 artikulu dituela eta, hitzaldia eta ospakizuna uztartuko ditu. Azalpenak, merezimenduko berbak eta solasaldia.
© cc-by-sa
Mondragon Unibertsitatea
¦
2009-12-04 ¦ 16:47 ¦
copyleft
Aste honetan Mikel Iturbe izan dugu hizlari "Mondragon Unibertsitatearen euskararen astean Euskal Wikipediaren sorreraz eta egungo egoeraz. Mikel Iturbe Euskal Wikipediako administratzailea da eta Goi Eskola politeknikoan ingeniaritza informatikoa ikasten ari da.
© cc-by-sa
Sustatu
¦
2009-09-17 ¦ 10:51 ¦
copyleft
UEUk ikastaroa antolatu du azaroko hiru larunbatetan gai honen inguruan: Jabetza intelektuala eta teknologia berriak. Ikastaroan obra mota ezberdinetako egileen eskubideak azalduko dira (ezarritako babesaren nondik-norakoa eta bere mugak). Bestetik, obren inguruko ekintza artistiko, ekonomiko edota teknikoen gaineko eskubide konexoak aurkeztuko dira. Baina, batez ere teknologia berrien agerpenak eskubide guzi hauengan eduki duen eraginean arreta berezia jarriko da: Internetek obrak ustiatzeko bide berriak zabaldu ditu eta horrek eztabaida sortu du jabetza intelektuala kontzeptuaren barnean.
© cc-by-sa
UEU
¦
2009-06-17 ¦ 07:32 ¦
copyleft
Euskarazko Wikipedia gure hizkuntzan dugun entziklopedia askerik handiena da, 35.000 artikulutik gora dituelarik. Entziklopedia hau euskaraz dakigun guztiok elikatu eta hobetzeko aukera dugu, baita ondoren bertako edukiez profitatzeko aukera ere. Hori guztia, tresna honek oinarri duen wiki filosofiari buruz. Wikipediari buruzko ikastaroa antolatu du UEUk aurten hain zuzen.
Artikulu zaharragoak »»
|