Itzuli orri nagusira

Zer da Sustatu?

Interneteko albistegi bat da Sustatu. 2001eko azaroan sortu zen: euskarazko lehen blogetakoa izan zen, eta orain ere webloga izaten jarraitzen du nagusiki. Weblog kolektiboa, non artikulu nagusiak idazteko aukera irakurleen esku ere badagoen.

Sustatu.com Goiena Komunikazio Zerbitzuek eta CodeSyntax Interneteko zerbitzu-enpresak sortutako ekimena da.

Harremanetarako, erabili kontaktu-orria. Publizitate kontuetarako, hemendik.

Funtzionamendua

Albistegi nagusiko oharrak moderatuak dira. Hemendik kargatzen ahal duzu zure mezua, baina onarpena eta argitalpena edizio-taldearen esku geratzen da, eta mezuak argitasunaren mesedetan editatzeko aukera gordetzen dugu. Era berean, mezua kargatzean e-posta helbidea sartu beharko duzu, eta haren postontzian baieztapen mezua jasoko duzu, benetako e-posta helbidearekin diharduzula ziurtatzeko.

Erantzunak, berriz, libreak dira; ez dira moderatuak. Hori bai, erantzuna kargatu ondoren ere e-posta helbidea baieztatu behar da, zure postontzian jasoko duzun mezuaren bitartez. Espero dugu irakurleek zentzunarekin erabiliko dutela aukera hau, errespetuzko iritzi trukea eta benetako adierazpen askatasuna posible izan dadin.

Goiena Komunikazio Zerbitzuek eta CodeSyntax-ek ez dute beren gain hartzen albistegi honetan partikularrek adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Mezuen onarpena edo balizko mezu batzuen ezabaketa edizio-taldearen esku geratzen da. Goiena eta CodeSyntax ez daude behartuta erabaki hauen inguruan bidaltzaileei esplikaziorik ematera.

Babesleak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak
diruz lagundutako hedabidea.

 Nabigatu euskaraz