Itzuli orri nagusira Bidali hau

Erreferendumeko galdera hau izango da: Ados zaude Eskoziak herri independentea izan behar lukeela?

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-01-25 ¦ 15:51 ¦ politika

Edinburgoko Eskoziako Parlamentuan, Alex Salmond bertako gobernuburuak antolatu nahi duen erreferendumeko galdera jakinarazi du:

Do you agree that Scotland should be an independent country?

Alegia, Ados zaude Eskoziak herri independentea izan behar lukeela? Galdera argia eta zuzena da, eta erantzuteko aukerak ere bai.

Erref.: Erreferendumeko galdera hau izango da: Ados zaude Eskoziak herri independentea izan behar lukeela? (www.scotland.gov.uk)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Erreferendumeko galdera

Luistxo ¦ 2012-01-25 ¦ 16:04

Uste dut Ibarretxek planteatu zuen galdeketako galdera bikoitza baino zuzenagoa dela Salmond-ena. Galdeketa hura ez zen egin, ea Eskoziakoa egiten den.

#2. Re: Erreferendumeko galdera hau izango da: Ados zaude Eskoziak herri independentea izan behar lukeela?

Sustatu ¦ 2012-01-25 ¦ 16:15

Erreferendumaren proposamen testua detailez betea dago. Egutegi bat planteatzen da (1.24 puntua), urratsez urrats, eta azken data jarrita dago: 2014. urteko urrian, erreferenduma.

Emaitza erabakitzeko prozedura ere zehazten da: gehiengo sinplea, ez parte-hartzean ez baiezko/ezezkoetan ez dago gutxieneko portzentaiarik (1.21 eta 1.22 puntuak). Dokumentuak zehazten du Europako legedietan parte-hartze minimoen eskakizunik ez dela ageri erreferendumetarako.

Beste zenbait puntu, eskumenei dagozkio: erreferendumaren baldintza eta prozeduren gaineko eskumenak Eskoziako Parlamentuak osorik gordetzen dituela adierazi nahi dute puntu horiek. Badirudi hor desadostasunak igartzen direla Westminsterrekin.

Dokumentuaren azken puntuan, bigarren galdera bat sartu nahi lukeela dio Gobernuak. Hori aurrerago erabakitzeko edo eztabaidatzekotan gelditzen dela ematen du. Bigarren galdera horrek adieraziko luke, baldin eta independentzia ez bada onartzen, ea autonomia handiagoa behar lukeen Eskoziak.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz