Itzuli orri nagusira Bidali hau

"Izei txikia"

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-01-26 ¦ 08:40 ¦ liburuak

Batzuetan nahikoa dira imajinazioa eta pazientzia pixkat, haurrekin horrelako gauzak egiteko. "Amak lana duen igande arratsalde euritsuetan, Araitzek etxean aitarekin egiten dituen gauzak..." txiokatu zuen atzo Gari Berasaluze Kalaportuk. Joxan Ormazabalen ipuin bat hartu eta hona hemen arratsalde euritsu horretan egindako "eskulana":


Publizitatea

  • Ipuina: IZEI TXIKIA
  • Idazlea: Joxan Ormazabal. Irudiak: Elena Odriozola.
  • Urtxintxa, 3 urte, 2. lauhilabeteko ipuinak.
  • Narratzailea: Araitz Illarramendi.
  • Musika: Mozart, 21. piano kontzertua, 2. mugimendua.

Zarautzen, Azken Portun, 2012ko urtarrilaren 22an, igande arratsalde euritsu batean.

Erantzunak

#1. Re: "Izei txikia"

Mikel Elorza ¦ 2012-01-26 ¦ 09:20

Oso ederra. Gure zaharrenak makina bat aldiz entzundakoa, baina nik jada ahaztua neukana, berritzeko balioko didana. Hori bai dela igande arratsalde bat aprobetxatzea!
duda bakarra da amaieran datorren eskubide "guztiak" horrekin, ea ikusteko eta seme-alabei erakusteko eta lagunei gomendatzeko aukerarik ba ote dudan Elkarlaneani eta Ikastolen Elkarteari baimenik eskatu behar izan gabe)

mkl

#2. Re: "Izei txikia"

Bihar ¦ 2012-01-27 ¦ 22:42

Mila esker. Izei semeak asko eskertzen dizue.Flipatu du, ipuina ezagutzen baitzuen!

Mila esker benetan

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz