Errenteria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Errenteria

 Gipuzkoa
Errenteria
Errenteriako udaletxea.
Izen ofiziala Errenteria
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Oiartzualdea
Alkatea Julen Mendoza (Bildu)
Herritarra errenteriar
Koordenatuak 43°18′45″N 1°53′59″W / 43.3125°N 1.89972°W / 43.3125; -1.89972Koordenatuak: 43°18′45″N 1°53′59″W / 43.3125°N 1.89972°W / 43.3125; -1.89972

Gipuzkoa municipalities Errenteria.JPG

Eremua 32,26 km2
Garaiera 7 m
Distantzia 7,5 km Donostiara
Posta kodea 20100
Biztanleria 39,217 bizt (2011)
Dentsitatea 1,22 bizt/km²
Sorrera 1320
http://www.errenteria.net

ErrenteriaOrereta izenaz ere ezaguna— Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Donostiatik 7 kilometrora. Udalerriak 31 km² dauzka. Oiartzualdeko eskualdean dago, Oiartzunekin, Pasaiarekin eta Lezorekin batera, eta eskualdeburua da.

Gaztelako Alfontso XI.ak herri karta eman zion 1320an, Villanueva de Oiarso izenarekin; herriaren lehen zantzu idatziak 1210. urte ingurukoak dira.

39.000 herritar inguru dauzka eta Gipuzkoako hirugarren herri jendetsuena da, Donostia eta Irunen atzetik. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, hamargarren herririk jendetsuena da; eta Euskal Herriko hamabigarrena.

Errenteriako elizaren kanpai dorrea

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Oiartzun ibaia eta, atzeko aldean, zumardia

Historian zehar Errenteriak izen ugari izan du.

Herria 1320. urtean sortu zen, Villanueva de Oiarso izenarekin, Orereta izeneko herrixka zegoen tokian. Orereta horren lehen aztarnak 1210. urtekoak dira. Oiarso, herria zegoen bailararen izena zen. Zehazki, 1214an Oiartzungo haranak forua jaso zuen, Oiarsoko Kontzejua izena hartuz. Kontzeju horretan Elizalde, Altzibar, Iturriotz (egungo Oiartzunen) eta Orereta auzoak zeuden (egungo Errenterian)[1].

Villanueva de Oiarso, bertan erregeari errenta ordaintzen zitzaionez, Renteria izenaz ere ezaguna zen. 1368an, badira Villanueva de Oiarso herriari Renteria deitzen zitzaiola adierazten duten dokumentuak.

Villanueva de Oiarsok, sortzetik beretik, legearen aldetik arazoak izan zituen bailarako beste herrixkekin, eta horren eraginez 1453an Oiarso bailarako beste zatia ere herri bihurtu zuen Joan II.ak (geroago Oiartzun izango zena). Lurrak banatzeko bi herrien arteko arazoak zirela kausa, Villanuevako herritarrek, Oiartzungoekin zerikusirik ez izateko eta bi herriak bereizteko, Renteria izen ofizialtzat hartzea erabaki zuten.

Herriaren euskal izen ofiziala Errenteria da. Errenteri edo Errenderi ere erabili dira maiz. Errenteria Renteriaren euskal aldaera da, euskarak 'r'-z hasitako hitzei bokal protetikoa (a- edo e-) lotzeko joera du-eta. Ohikoa izan da euskal formaren erabilera, nahiz eta duela urte batzuk arte izaera ofizialik ez duen eduki. Gaur egun herriaren izen ofiziala (baita gaztelaniaz ere) Errenteria da.

Azken hamarkadetan, Errenteriako zenbait alderdi sozial eta kulturalek herriaren euskal izenak Orereta izan beharko lukeela aldarrikatu dute, herria sortu zen lekuan zegoen herrixkaren izena, hain zuzen ere. Helburu horrekin, Orereta, izena eta izana izeneko azterketa aurkeztu zitzaion Euskaltzaindiari, Orereta izena onar zezan. Euskaltzaindiak, baina, Errenteria hobetsi zuen.

Gaur egun, hainbatetan Errenteria-Orereta forma bikoiztua erabiltzen da, herriko bi joera horiek biltzeko asmoz. Horrela egiten du, esaterako, eskualdeko euskarazko egunkari Oarso-Bidasoko Hitzak.

[aldatu] Geografia

[aldatu] Auzoak

Ugarritze auzoaren ikuspegia
Pasaiako badia, Trintxerpetik ikusia. Eskuinean, Errenteriako Kaputxinoak auzoko dorreak ikusten dira.

Errenteriak hainbat auzo du. Erdialdea eta alde zaharra izan ezik, auzo gehienak goiko aldeetan daude, erdigunetik malda handiek bananduta. Errenteriak mendi edo baserri giroko auzoak ere baditu, Zamalbide kasu.

[aldatu] Udalerri mugakideak

Errenteria udalerriak hurrengo mugakideak ditu:

[aldatu] Historia

1210an Oreretaren lehen aipamen idatziak agertu ziren[erreferentzia behar].

Alfontso XI.a Gaztelakoak sortu zuen 1320. urtean, Donostiako Forua eman ziola. Herriaren sorketa-agirian "Villanueva de Oiarso" izenez agertzen baldin bada ere, "(Er)renteria" deitzen hasi zitzaion berehala, bertan egiten ziren itsas-merkataritza jarduerak zirela eta. 1491an Villanueva de Oiarso, Renteria deitzera pasatu zen.

1533 eta 1638an sute handiak gertatu ziren. 1860an industrializazioaren hasi zen. 1974an Musikaste Errenteriako musika klasikoko astea sortu zen. 1977ko Amnistiaren Aldeko Astearen baitan, istilu larriak gertatu ziren Errenterian, hildakoak ere izan ziren. 1979an Espainiako polizia batek Vicente Vadillo Santamaria, Francis, herriko trabestia hil zuen Iztietako diskoteka baten inguruan. Hilketa horri erantzuteko mobilizazioetan, EHGAM sortu zen Errenterian, horren ondoren mugimendu hori Euskal Herri osora zabaldu zen.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Herriko plaza eta udaletxea

Errenteriako hirigune historikoak Erdi Aroko morfologiari eusten dio kaleen trazaketan, lur zatiketan eta etxadiak osatzeko moduan. Hirigune horretan sartzen dira antzinako herria zena eta baita ere XV. mendeko zabalkundea. Hirigune historikoaren bide nagusia Maddalen kalea da, Herriko Plaza osatuz zabaltzen den antzinako izkina.

Goiko kaleak, Eliz kaleak, Erdiko kaleak eta Beheko kaleak osatzen dute garai bateko harresiz inguratutako hiribildua. Hirigune hori handitu egin behar izan zen XV. mendean biztanlegoa handitu zelako, Kapitanenea, Andra Mari eta Santsotena kaleek osatzen zuten hirukiaren bidez. Orduan beste harresi bat egin zuten herriko espazio berri horren inguruan. Apenas gelditzen da harresien arrastorik, baina Goiko kalean Torrekoa eta Morrontxo dorretxeek zutik diraute oraindik ere. Bi dorretxe horiek harresiaren zati ziren eta Nafarroako ateko sarrera zaintzen zuten.

Eraikinen tipologia era askotakoa da baina hiru eta lau solairutako mehelindun etxeak nagusitzen dira. Badira aurreko aldeak harrizko kontrahorma artean dituzten etxeak ere, garaieran aurreratzen direnak beheko solairuarekiko eta erremate gisa harburu landuzko teilategalak dituztenak. Aipatzekoak dira oinetxe armarridunak, bereziki, Zubiaurre Jauregia, Arranbide etxea eta Kapitanenea etxea. Hiriguneko eraikin aipagarriak dira, era berean, Jasokundeko Andre Mariaren Parroki Eliza, euskal estilo gotikokoa, eta udaletxea, XVII. mendean eraikia.

1996ko maiatzaren 7an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen Errenteriako Hirigune Historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna[2].

[aldatu] Arkitektura

  • Torrekua dorretxea
  • Morrontxo dorretxea
  • San Marko gotorlekua
  • Txoritokietako gotorlekua
  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza
    • Mikelazulo
  • Maria Magdalenaren baseliza
  • Udaletxea
  • Iturrizako oinetxea
  • Urantzuko oinetxea
  • Zubiarreko jauretxea

[aldatu] Leku interesgarriak

Nafarroarekin muga egiten duen urtegi horretan Ozizpe uhartea da, Errenteriaren parte dena.

  • Aitzbitarte edo Landarbaso kobazuloak, Listorreta aldean.
  • Aldura

[aldatu] Demografia

Errenteriako erdialdearen ikuspegia, Ugarritze auzotik

Errenteriako biztanle kopuruaren igoera oso handia izan zen 1960ko hamarkadatik aurrera. Errenteria industria handiko gunea izaki (Papelera española, Niessen, Campsa...) eta ondoan industria gune garrantzitsuak edukita (Pasaiako portuaren ingurua batik bat), etorkin ugari heldu ziren herrira, sortutako lan eskaintza ugariak baliatzera. Langileotatik batzuk Gipuzkoakoak eta Nafarroakoak ziren, baina gehienak krisialdi latza zuten Espainiako lurraldeetakoak ziren: Extremadura, Gaztela eta Leon eta Andaluziakoak batik bat. Errenteriak biztanle kopuru gehiena 1975. urtean izan zuen 46.360 herritarrekin.

Etorkin horientzat batez ere auzune handiak eraiki ziren, ia planifikaziorik gabe. Horren adibidea Beraun da. Horrek guztiak Errenteriaren itxura eta gizarte antolaketa guztiz aldatu zuen, hirigintza arloan hainbat gatazka sortuz. Errenteriako egungo hiri antolaketa kaotikoa (auzo berrietan zuzentzen ari dena) 1960 inguruko eraikitze horren ondorio da.

1980ko hamarkadatik aurrera eta, batez ere, 1990ekoan zehar, biztanleriak behera egin zuen Errenterian, pixkaka-pixkaka. 2006. urtean, berriz, beheranzko joera amaitu eta biztanleriak gora egin zuen, auzo berriak (Markola, Fanderia, etab.) eraikitzearekin batera.

[aldatu] Biztanleriaren bilakaera

[aldatu] Administrazioa eta politika

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
2011 Julen Mendoza (Bildu)
2007 Juan Carlos Merino (PSE-EE)
2003 Juan Carlos Merino (PSE-EE)
1999 Miguel Buen Lacambra (PSE-EE)
1995 Miguel Buen Lacambra (PSE-EE)
1991 Miguel Buen Lacambra (PSE)
1987 Miguel Buen Lacambra (PSE)
1983 Jose Maria Gurrutxaga Zapirain (PSE)
1979 Xabin Olaizola Lasa[3] (Herri Batasuna)

[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22an udal hauteskundeak izan ziren. Egun hartan, 31.276 hautesle zeuden Errenterian erroldatuta (%100), eta 17802k bozkatu zuten (%56.91). Alderdien botoak horrela banatu ziren[4]:

alderdia botoak zinegotziak
Bildu 6.301 8
PSE-EE 4.970 7
EAJ 2.232 3
PP 1.579 2
Ezker Batua 952 1
Zuriak 395
Baliogabekoak 205
Abstentzioa 13.474

[aldatu] 2007ko udal hauteskundeak

2007ko maiatzaren 25ean udal hauteskundeak izan ziren. Egun hartan, 31.995 hautesle zeuden Errenterian erroldatuta (%100), eta 17.425ek bozkatu zuten (%54,46). Alderdien botoak horrela banatu ziren[5]:

alderdia botoak zinegotziak
PSE-EE 6.412 8
EAE-ANV 4.296 6
EAJ 2.101 2
Ezker Batua[6] 1.877 2
PP 1.439 2
EA 885 1
Zuriak 306
Baliogabekoak 109
Abstentzioa 14.570

[aldatu] Zerbitzuak

[aldatu] Ikastetxeak

Errenteriak ondoko ikastetxe hauek ditu:

  • Beraun Berri
  • Bihotz Sakratua/Telleri-Alde
  • Cristobal Gamon
  • Don Bosco BHI
  • Gurutzearen Alabak
  • Koldo Mitxelena
  • Langaitz Ikastola
  • Oiartzo Batxilergo Ikastola
  • Orereta Ikastola

[aldatu] Garraioak

Errenteriak EuskoTrenen trenbide sareko hiru geltoki ditu, Fanderian, Galtzarabordan eta Gaztaño-Erdialdean. Trenbide hau Topo izenaz ezagutzen da. Renferen sareak, halaber, geldigunea du Errenterian, Lezo-Errenteria deitutakoa. Sare horretatik aldirikoak (Donostia eta Gipuzkoako hainbat herritara) eta eskualdekoak (Gasteizera doazenak) pasatzen dira, besteak beste.

Autobus zerbitzu publikoari dagokionez, Errenteriak ondoko linea hauek ditu, beste batzuen artean:

[aldatu] Kirola

Errenterian ondoko kirol elkarteak daude, besteak beste[7][8]:

[aldatu] Kirol federatuak

Areto Futbola:

  • Gamon Kirol Elkartea

Arraunketa:

Atletismoa:

  • Errenteriako Atletismo Taldea (CAR)

Billar:

  • Salones Madison

Boxeoa:

  • Boxing Club Pako Bueno

Eskubaloia:

  • Ereintza Eskubaloia

Futbola:

Herri Kirolak:

  • Auzolan Soka-Tira Taldea

Igeriketa:

  • Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkartea

Judoa:

  • Club Judo Sayoa

Mendizaletasuna:

  • Urdaburu Mendizale Elkartea

Pilota:

  • Errenteriako Pilota Eskola (EPLE)
  • SCDR Beraun Bera Elkartea

Saskibaloia:

  • Oiarso Saski Baloi Taldea

Txakurkrosa:

  • Txakurkrosa Oarsoaldean elkartea

Txirrindularitza:

  • Club Ciclista Laguntasuna
  • Club Deportivo Ciclismo Biteri

Xakea:

  • Asociacion Fomento Cultural

[aldatu] Eskolako Kirolak

  • Koldo Mitxelena - LHI
  • Kolde Mitxelena - DBH Institutoa
  • Langaitz Ikastola
  • Orereta Ikastola
  • Gurutzearen Alabak
  • Beraun Berri Ikastetxea
  • Cristobal Gamon LHI
  • Bihotz Sakratua/Telleri-Alde

[aldatu] Jaiak

2007ko Madalenak, herriko plazan

[aldatu] Errenteriar ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: Errenteriar ezagunen zerrenda

Errenteriar ospetsuen artean, Juan Frantzisko Petrirena "Xenpelar" bertsolaria, Koldobika Jauregi "Jautarkol" eta Mariasun Landa idazleak, Koldo Mitxelena hizkuntzalaria eta Jesus Maria Zamora futbolaria ditugu, besteak beste.

[aldatu] Herri senidetuak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Errenteria
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak