Itzuli orri nagusira Bidali hau

Manuel Fraga euskararen inguruan bideo pare batean

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-01-16 ¦ 08:37 ¦ politika

Behin baino gehiagotan esan zuen Manuel Fraga Iribarnek euskara hizkuntza hila dela, teknika modernorako gai ez dena. Azkenean, bera hil da (atzo), eta gu euskaraz ari gara Interneten, ematen duenez. Pare bat bideo itsatsi ditugu hemen.

Publizitatea

Goiko bideo hori 2006koa da. Literalki pasartea bertatik:

Pues es muy simpático etcetera pero no será posible convertirlo en euskera de uso diario porque es imposible construir toda la terminología actual con un idioma prehistórico en la que la raíz básica es haitz, es piedra, entonces claro, eh.

Bigarren bideoa 2010ekoa dela uste dugu (testuan 2009 dioen arren), eta bertan dio bere amak (Iribarne zuen izena) ondo egin zuela seme-alabei frantsesez irakasten eta ez euskaraz, euskara hizkuntza hila delako.

Euskararen inguruan egindako adierazpen solte hauez gain, Manuel Fragaren biografia markatzen du bere ibilbide politikoa: Franco diktadorearekin ministro, eta baita hura hil ondoren erregimen post-frankistak etorkizunerako egokitu nahi izan zuenean. Bigarren ministro fase horretan gertatu ziren Gasteizko gertakariak (1976), poliziek bost langile hil zituzteneko hura.

Alianza Popular eta haren ondorengo Partidu Popularraren sortzaile ere izan zen Manuel Fraga.

Erantzunak

#1. Re: Manuel Fraga euskararen inguruan bideo pare batean

Juan Martin Elexpuru ¦ 2012-01-16 ¦ 15:26

Beharbada entzuna izango duzue anekdota: Fraga Ministro de Información y Turismo zela, Urbiara igo zen guardia zibilez inguratuta. Helburua, parajea ezagutzea, Parador Nacional bat egiteko begiz jota zeukan eta. Aita Lasa Arantzazuko fraileak ematen zuen domekero meza ermitan eta Urbiako artzainak izaten zituen entzule. Domeka hartan bisitari famatu bat ere bazuen lehenengo ilaran. Horrela hasi zuen sermoia aita Lasak:
"Ilustrísimos pastores, Ilustrísimo señor ministro"

#2. Re: Manuel Fraga euskararen inguruan bideo pare batean

Juan Martin Elexpuru ¦ 2012-01-16 ¦ 16:14

Barkatu. Zuzentzen didatenez, zera esan zuen aita Lasak: "excelentísimos pastores, excelentísimo señor ministro".

#3. Re: Manuel Fraga euskararen inguruan bideo pare batean

Fermin Etxegoien ¦ 2012-01-17 ¦ 15:43

Are hobea izan zen, nik entzuna dudanaren arabera, Aita Lasaren sermoiaren hasiera, faktoreen ordenak emaitza aldatzen baitu, bai horixe:

Lehenengo:

-Excelentísimo señor ministro...

(inor ez zen harritu)

Segidan:

-Excelentísimos señores pastores de Urbia...

(to, inork espero ez zuen bukaera jeniala; KOz irabazi zuen aita Lasak!)

#4. Re: Manuel Fraga euskararen inguruan bideo pare batean

din-dan-DON ¦ 2012-01-17 ¦ 17:23

Astelehen iluntzeko Teleberrian, kazetari gazte eta euskaldun batek ohorezko/errespetuzko titulua jarri zion ministro frankistari: "DON Manuel Fraga Iribarne". Xehetasun txikia agian, baina xehetasun txiki bezain lotsagarria.

Zuzeneko konexioan, 6:23an:

#5. Re: Manuel Fraga euskararen inguruan bideo pare batean

Juan Martin Elexpuru ¦ 2012-01-18 ¦ 15:50

Eskerrik asko, Fermin. Bai, horrela izango zen, bai.

#6. Re: Manuel Fraga euskararen inguruan bideo pare batean

Fermin Etxegoien ¦ 2012-01-18 ¦ 16:30

Juan Martin, eta... se non è vero, è ben trovato!

Agur bero bat

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz