Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" (1929-2012)

Jose Luis Alvarez Enparantza, 'Txillardegi' gaur goizean hil da
2012-01-14

handitu txikitu

EiTBk egindako bideoa.

Gaur (urtarrilak 14) goizean hil da Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi. 1929an Donostiako Antigua auzoan jaioa, bere lana ezinbestekoa da XX. mendeko Euskal Herriko historiaren hainbat alor ulertu ahal izateko. ETAren sortzaileetako bat izan zen 1958an eta Altsasuko mahaiaren, Herri Batasunaren eta Aralarren sorreran ere parte hartu zuen. 2007ko maiatzean Aralar utzi zuen, atzera berriz ere Batasunaren ingurura itzultzeko. Euskara batuaren bultzatzaile garrantzitsua izan zen eta bera zen lehen euskal nobela modernoaren egilea ere, 1957ko Leturiaren egunkari ezkutua, alegia.

'Txillardegi' ARGIAn

- Irakurri 2007ko irailean Mikel Asurmendik eta Gorka Bereziartuak 113. Larrunen egindako elkarrizketa: "Politika konbentzionala ez da posible oraindik herri honetan".

- Irakurri Txillardegiren artikuluak ARGIA astekarian.

2007an Larrun-en esanak:

"Garai bateko Aberri Eguna: eman dezagun nik nahi nuela ospatu. Tarta bat nahi nuen, ikurriñarekin. Joan nintzen hemen konfiantzazko batengana eta egin zidan tarta bat hondo gorria eta gurutze zuriarekin. Kolore berdea aparte eramaten genuen eta etxean jartzen genuen! Pentsa!".

"Katalunian ez dago ETArik. Zer esan diete? Joan ziren parlamentuko %88ren izenean Madrilera eta esan zieten 'ya pueden ustedes volver' ('itzul zaitezkete'). Kasurik ez. Gauza bera Ibarretxe. Joan zen Madrilera, oso umil, bera den bezala, oso firme baina oso moderatua... Kasurik ez. Ez dago zereginik".

"Euskararen egoera orain dela urte batzuk baino hobeto dagoela? Bai, egia da. Baina euskararen etorkizuna garantizatuta dagoela... Hori erdaraz bizi den jendeak uste du, baina guri, euskaraz bizi garenoi, ez digute ziria sartuko".

"Nik ez dut nire burua hartzen literatur gizontzat. Atxaga, Lertxundi, Koldo Izagirre... benetan dira literatur 'piztiak'. Ni ez naiz literatur 'piztia'. Nik literatura oso gutxi irakurtzen dut eta aspaldi honetan gutxiago. Zergatik? Mila roillotan egon naizelako: ETAn, euskara batuaren prozesuan, soziolinguistikan, atzerrian 16 urte...".

"Nik uste Buda pertsonaia inportantea dela munduan. Hain zuzen horretaz idatzi dut hurrengo liburuan. Erlijioei buruz idatzi dut eta budismoa askotan aipatu dut. Bertrand Russell ere azaltzen da. Hark ere gauza bera esaten zuen: erlijio deitzen diren horien artean Buda dela salbatzen den bakarra".

Elkarrizketa horretako pasarte batzuk bideoan:

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldearen omenaldia

2011ko otsailaren 12an 'Txillardegi'ri omenaldia egin zion EHEk Donostian, Euskaldun eta burujabe lelopean egindako manifestazioa amaitzean. Ikusi egun horretako irudiak bideo honetan:

Txillardegiren lanetako batzuk (Iturria: Wikipedia)

Narrazioa

- Kosmodromo (1984, Haranburu)

Nobelak

- Leturiaren egunkari ezkutua (1957, Euskaltzaindia). Berrargitalpenak: Leopoldo Zugaza (1977) eta Elkar (1983).

- Peru Leartzako (1960, Itxaropena). Berrargitalpena: Elkar (1979)

- Exkixu (1988, Elkar)

Saiakerak

- Huntaz eta hartaz (1965, Goiztiri). Berrargitalpena: Elkar (1983).

- Hizkuntza eta pentsakera (1972, Gero-Mensajero)

- Euskal Herritik erdal herrietara (1978, egilea editore)

- Euskal gramatika (1978, UEU) - Euskal Herria helburu (1994, Txalaparta)

- Euskararen aldeko borrokan (2004, Elkar)

Hizkuntzalaritza

- Euskara batua zertan den (1974, Jakin)

- Oinarri bila (1977, egilea editore)

- Euskal fonologia (1980, egilea editore)

- Euskal dialektologia (1983, egilea editore)

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia