Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Txillardegi hil da© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-01-14 ¦ 13:07 ¦ kulturaBerriak argitaratu du Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, hil egin dela gaur. Donostiako euskalari eta politikariak 20. mendeko euskal politika eta letretan itzal handia izan zuen. ETA eta Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen. 1948an, 19 urterekin, hasi zen euskara ikasten bere kasa, Donostian, Txillardegi. Urte gutxiren buruan, nobela bat ere idatzi zuen, Leturiaren egunkari ezkutua. Erref.: Txillardegi hil da (eu.wikipedia.org) Erantzunak#1. Re: Txillardegi hil daikasares ¦ 2012-01-14 ¦ 16:51Ez adiorik, Txillardegi, eta mila esker. Betiko biziko haiz euskadun gogoan. #2. Re: Txillardegi hil daBorja ¦ 2012-01-15 ¦ 03:49Agur eta ohore. Azkenean ondo egindakoak nabarmen geratu daitezela. #3. Txillardegiren heriotzean, mezuak, iruzkinak eta artikuluakSustatu ¦ 2012-01-15 ¦ 11:16Txillardegiren heriotzean, ehundaka izan dira han eta hemen argitaratu diren artikulu, iritzi eta edonolako mezuak. Hona ekarri nahi ditugu horietako batzuk:
Gainera, gogoan izateko modukoak:
Bukatzeko, Txillardegiri egindako omenaldiaren bideoa: #4. Re: Txillardegi eta San Gil, Zaplana...Goio Arana ¦ 2012-01-16 ¦ 14:25Argazki bitxia argitaratu zuen Berriak 2008ko martxoaren 7an: Jose Eugenio Azpiroz, Maria San Gil eta Eduardo Zaplana PPko buruzagiak boto eske, Donostiako portuan, eta zeini propaganda-orria eman nahia eta Txillardegiri...
#5. Re: Txillardegi hil daEdorta Agirre ¦ 2012-01-16 ¦ 18:01Nola, ez dagoela oraino Txillardegi kalerik Euskal Herrian? Zeren zain gaude euskaltzaleok, zenbat aldiz hil behar da funtsezko gizaki bat, zor zaion aitormena jasotzeko? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|