Itzuli orri nagusira Bidali hau

Leizaola Fundazioak zabaldutako bideoaren inguruan

© cc-by-sa  HPS Munduoro ¦ 2012-02-01 ¦ 08:49 ¦ herri-administrazioak

Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea: Ustez euskara teknologia berrietan sustatzeko Leizaola Fundazioak zabaldu duen bideoa akats larri bat da. Erotismoa eta umorea gauza bat dira. Oso ondo iruditzen zait publizitatean erabiltzea. Sexismoa eta emakumearekiko mespretxua beste gauza bat dira.

Publizitatea

Emakumea objektu sexual huts bezala tratatzea ezin da onartu, ez euskaraz, ez beste edozein hizkuntzatan. Ez dakit nori bururatu zaion aldrebeskeria hau, baina Leizaola Fundazioak izan du azken hitza; harixe dagokio, beraz, erantzukizun guztia.

Kontu hau akats larri bat dela esan dut. Eta Vocento taldeko egunkarien eta azken orduetan horien bide beretik jo duten besteena Leizaola Fundazioarena bezain larria edo are larriagoa da. Izan ere, El Correo eta El Diario Vasco egunkariek Fundazioarekiko linka argitaratu izan ez balute, inork gutxik ikusiko zuen. Oso bitxia da Eusko Jaurlaritzak finantzaturiko bideo baten aurrean eskandalizatuarena egiten duten bi egunkari horiek egunero “relax” orrialdeetan prostituzioaren zabalkundea egitea, dirudienez, hortik etekin handia ateratzen dute eta. Beraz, ona litzateke hipokresiak alde batera uztea. Akatsak pagatu egiten dira. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zerbitzu teknikoak aztertzen ari dira Leizaola Fundazioak araurik hautsi ote duen, eta, hala balitz neurriak hartuko dira, noski. Diru publikoa ez dago gordinkeria horiek finantzatzeko.

Erantzunak

#1. Re: Leizaola Fundazioak zabaldutako bideoaren inguruan

Sustatu ¦ 2012-02-01 ¦ 09:09

Esteka batzuk honen inguruan:

#2. Re: Leizaola Fundazioak zabaldutako bideoaren inguruan

Joxe Rojas ¦ 2012-02-01 ¦ 09:20

Beste lotura bat (erdara hutsean): Leizaola Fundazioaren presidentea, bere blogean.

#3. Re: Leizaola Fundazioak zabaldutako bideoaren inguruan

Edorta Agirre ¦ 2012-02-01 ¦ 10:37

Hau amorrazioa!
Euskaraz ez ikasteko salbokonduktudun jaio eta bizi izan direnak, euskaraz ikastetik deshauziatuak daudenak, euskaraz ikastiko ez dutela egunero-egunero determinatuz etorri direnak... sermoilari!
Zabal dezagun euskara Valparaison, Hanburgen, Singapurren baina sar dezagun Amezketan espainiera, behartu dezagun frantsesa Larresoron, Legeak horixe agintzen duelako.
Eta guk, segi dezagun erdaraz: euskara agertzeak negozioari kalte egiten dionez, justifikatua dago: ez deportisten adierazpenek, ez etiketek, ez prospektuek, ez hedabideek...
Are eta okerragoa: horien gerra gure patrikatik finantzatu behar dugu; geurea, asteburuan gauzatu.
Euskarak balio du Kilometroak, Nafarroa Oinez eta horrelakoetan luzitzeko, karitatea betearazteko, herri diruetatik limosnak banatzeko, hamasei urte arte egin behar dela predikatzeko, negozioa egiteko (arduradun, arduradun ordezko, aholkulari, viceidazkari eta antzekoak izendatuz eta karguan mantenduz), (sasi)aldekotasunak lortzeko...
Eta, besteengan, euskararen erabilera suspertzeko, jaimitada hori.
Zer espero genuen, bestela?

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz