Eta zuk, nola egiten duzu?

© cc-by-sa  Cristina Enea Fundazioa  ¦  2012-02-02 ¦ 13:52 ¦  ingurumena

Cristina Enea Fundazioak atal berria jarri du abian bere webgunean, Eta zuk, nola egiten duzu? deiturikoa. Bere helburua da ingurumenarekiko eta iraunkortasunarekiko errespetua sustatuko duten jarrera-ohiturak eta trikimailuak biltzea, baina bitxikeria batekin: ekarpen guztiak herritarrek egingo dituzte.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Publizitatea

Mikroipuin erotikoen masterra Lemoako gaztetxeko blogean

© cc-by-sa  Lemoako gaztetxea, Harriketarrak gazte asanblada  ¦  2012-02-02 ¦ 10:34 ¦  sexua

Proposamen berritzaile eta lizun batekin gatoz harriketarrok oraingoan. Adi lagunok! Neska, mutil, txakur zein katu (ez diogu zoofiliari muzinik egiten)! Idatzi zuen mikroipuin edo mezu erotikoak gure blogeko erantzunetan bertan. Luzeerak garrantzia du (txikitasunak egiten gaitu handi, beraz hamar lerrotik beherako testuak izan beharko dira).

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Iruñetik Europa iparraldera arrakastaren bila

© cc-by-sa  Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa  ¦  2012-02-02 ¦ 08:51 ¦  musika

Iruñeko Diabulus in Musica taldeak otsailean aurkeztuko du "The Whanderer" lana. Symphonic Metal musika mota egiten dute eta Eskandinaviako taldeen eragin handia dute. Diabulus in Musica taldeko Gorka, Zuberoa, Adrian, Alex eta Xabik otsailean aurkeztuko dute disko berria Alemanian. Momentuz, "Scenaries of hope" abestiaren bideokliparekin gozatu dezakegu.

Diabulus in Musica "Sceneries of hope" Official Video from Arteman Komunikazioa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Marmotaren Eguna da gaur... edo Hartzaren Eguna!

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-02-02 ¦ 07:37 ¦  etnografia

Gaur, otsailak 2, da Marmotaren Eguna. Punxsutawney-n, Pensilvanian, jakina. Zinetik ezagutzen dugu askok ohitura hau, eta asmakizun amerikar moderno bat dela pentsatuko duzue askok. Baina, adi, Halloween jaiaren kasuan bezala, Euskal Herrian ere baditu aurrekari edo paraleloak kontu honek. Kandelaria eguneko kontuak...

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Gaur irtengo da Facebook burtsara

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-02-01 ¦ 11:21 ¦  internet

Gaur New York-eko burtsan kotizatzen hasiko da Facebook, sare sozialetan enpresa erraldoiak. 10 mila milioi dolarreko diru-bilketa egitea espero dute akzio salmentarekin (Googlek 1,67 mila milioi lortu zituen 2004an). Eguna amaitzerako, Disney enpresaren balioa baino handiagoa izan liteke Facebook-ena. Hala ere, denek ez dute uste Googlek bezainbesteko negozioa ona duenik, bisitak izan arren, publizitateari paso egitea askoz errazagoa delako Facebook-en.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Nolaaaa? Ezagutzen al duzue besterik?

© cc-by-sa  Mikel Alvarez, The Indezents  ¦  2012-02-01 ¦ 09:36 ¦  musika

Ez dut gustoko Pablo Motos. Hori baino gehiago esango nuke, nire lista beltzean dago (hitz egingo dut beste egun batean horretaz…). Hala ere, El Hormiguero ikusten nuen garaian bazen ikaragarri gustatzen zitzaidan tarte bat. “Tenientes” zuen izena eta bertan, erderaz zerbait esaten zuela zirudien ingelesezko kantuak zituzten hizpide. Hots, Mark Knopflerrek “Queso roñoso” dioela dirudien hau, Bonok “te traigo pasta” iragartzen zuen hura edo Christopher Crossen “Pingüino Rodriguez” mitikoa. (Jatorrizkoa The Indezents blogean).

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Leizaola Fundazioak zabaldutako bideoaren inguruan

© cc-by-sa  HPS Munduoro  ¦  2012-02-01 ¦ 08:49 ¦  herri-administrazioak

Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea: Ustez euskara teknologia berrietan sustatzeko Leizaola Fundazioak zabaldu duen bideoa akats larri bat da. Erotismoa eta umorea gauza bat dira. Oso ondo iruditzen zait publizitatean erabiltzea. Sexismoa eta emakumearekiko mespretxua beste gauza bat dira.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Paulo Coelho idazlea "pirateriaren" alde

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-31 ¦ 12:31 ¦  internet

Paulo Coelho idazlea sareko deskargen alde azaldu da, eta industria handien jarreraren aurka. Bere blogean berriki idatzitako postean azaltzen duenez bere lanak The Pirate Bay webgunean jarriko ditu, jendeak bertatik jaitsi ditzan. Horrek kalteak baino onurak ekarriko dizkiola garbi dauka idazle brasildarrak.

As soon as I learned about it, I decided to participate. Several of my books are there, and as I said in a previous post, My thoughts on SOPA, the physical sales of my books are growing since my readers post them in P2P sites. Welcome to download my books for free and, if you enjoy them, buy a hard copy – the way we have to tell to the industry that greed leads to nowhere.
Love
The Pirate Coelho

Itzulpen libre eta azkar batean: "Nire hainbat liburu bertan daude, eta SOPA legeaz idaztean esan nuen bezala, nire liburuak P2P sareetan daudenetik, liburu gehiago saltzen dut. Jaitsi ezazu saretik, eta gustatzen bazaizu, erosi kopia bat. Horixe da modurik onena industriari erakusteko diru-goseak ez gaituela inora eramango. Maitasunez, Coelho Piratak".

Guztia irakurri ¦ 6 erantzun

Iraultza liburugintzan, afari eta tertulia Donostian

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-31 ¦ 10:21 ¦  liburuak

Donostiako hurrengo Pintxos & Blogs topaketa ostiral honetan izango da, otsailak 3, euskaraz, Iraultza liburugintzan goiburuarekin. Krisian murgilduta, eta teknologiaren erronka; ea nola moldatzen den liburugintza gurutzebide horretan. Zita Ni Neu jatetxean da, aldez aurretik erosi behar da txartela Interneten. Hizlariak:

Erref.: Iraultza liburugintzan, afari eta tertulia Donostian (www.pintxosandblogs.com)
# ¦ Komentatu

"Dekretuz euskalduntzea" ez da euskalduntzea

© cc-by-sa  Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea  ¦  2012-01-31 ¦ 08:25 ¦  hizkuntza-eskubideak

Eusko Jaurlaritzak iragarri zigun 2011. urtearen bukaera aldera dekretu bat aterako zuela, herritar batzuei euskara ziurtagiriak emateko: unibertsitateko ikasketak euskaraz egin dituztenei EGAren pareko maila aitortuko die, DBHren erdia euskaraz ikasi dutenei B1 maila, Batxilergoaren erdia euskaraz egin dutenei 2. hizkuntz eskakizuna... Siglen saltsa horren erdian arriskua dugu arazoaren muina zein den ez konturatzeko. Eta arazoaren muina hau da: Jaurlaritzak euskara maila bat aitortuko dio euskara mailarik ez duen jende multzo bati.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Aupa Pipol, Internet/TB/transmedia lana, mikro-saio sorta baten piloto bat

© cc-by-sa  Joseba Erremundeguy  ¦  2012-01-30 ¦ 13:11 ¦  telebista

Aupa Pipol, EITB Multimedia Komunikazio masterreko hiru ikasle gara! Post honetan aurkeztu nahi dizuegu egin dugun bideo txiki bat. Mikro-saio sorta baterako proposamena da: Pertsonaia gazte bat, 20 eta 35 urte-tartekoa, bere eguneroko berri ematen duena bizpahiru minutuko saioetan. Plano erritmotsuak, musika indartsu bat eta aurrera. Interneteko oso egokiak dira formatu hauek eta ekoizten aski merkeak. Zuen iritzien zain gaude! Joseba, Cris eta Aketz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Hiriko ez da soilik auto bat

© cc-by-sa  Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendaria  ¦  2012-01-30 ¦ 10:16 ¦  hizkuntza

Hiriko ez da kotxe bat. Hiriko hiri barneko mugikortasunerako irtenbidea da. A new solution for the new urban mobility, Jesús Echavek, Hirikoren presidenteak adierazi duen bezala, jasangarriak izan eta pertsonengan oinarritu nahi diren hirietako mugikortasunari ekarpen berritzailea izateko helburuarekin jaio den proiektua da, Green Capital 2012 den Vitoria-Gasteizko izena munduan zehar zabaltzen ari dena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Txillardegi jator jatorriarekin

© cc-by-sa  Arabako Iruña Argitzeko Batzordea  ¦  2012-01-29 ¦ 09:55 ¦  hizkuntza

Euskalari, euskaltzale, euskaldun bihotzeko, eta, garrantzitsuena, pertsona aske bat joan zaigu. Txillardegi, herri batek horrelako bat sortzeko hamarkada asko behar duen horietako pertsona berezi eta ezinbestekoa izan da Euskal Herrian. Ingeniaritzaren ezagutzatik euskararen normalizazioari izugarrizko laguntza eman zion, euskara batuaren aitetako bat bihurtuz. Baina, horrez gain, euskal soziolinguistikaren aitzindari nagusia ere izan zen, ikerketa mailan (gaur egun gainditu gabe dauden azterketa garrantzitsuak utziz) zein gizartearen sentsibilizazio mailan (EHEren sortzen lagunduz).

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Orkestra: argitaletxe berria Gurebook.com-en

© cc-by-sa  Gurebook.com  ¦  2012-01-28 ¦ 09:07 ¦  liburuak

Hemendik aurrera, Deustu Fundazioaren Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren liburu eta txostenak izango ditugu formatu digitalean eskuragarri Gurebooken.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sareko Argia Saria 2012: EITB Nahieran

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-27 ¦ 16:49 ¦  internet

EITB-ren nahieran proiektuak jaso du Sareko 2012 Argia Saria. EITBren eduki guztien biltegia da, erabiltzaileak nahi duen unean ikusteko aukera ematen duena. 2011ko ekainean argitaratu zen, Sustatun lehenago izan genuen gertutik ezagutzeko aukera eta albiste honetan jaso genuen gure iritzia. Iñako Gurrutxagak jaso du saria Nahieran ekimena hasi besterik ez dela egin esanaz.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Bost egunetan eta taldean "kode irekiko praktika kulturalen dekalogoa" idatziko da

© cc-by-sa  Tabakalera, Donostia  ¦  2012-01-27 ¦ 10:39 ¦  kultura

Gaur hasi eta urtarrilak 31 arte Tabakalera esperimentu berri batean murgilduko da: estatu mailan egingo den lehenengo Book Sprinta antolatu dugu. Eta, zer da Book Sprint bat? 3-5 egunez pertsona talde bat elkartzen duen aktibitatea da, elkarbizitza eta lan-saio intentsiboen bidez, modu kolaboratiboan eta dinamizatutako prozesu baten bitartez, liburu bat idazteko helburuarekin. Hamabi adituk osatutako lantaldeak "Kode irekiko praktika kulturalen dekalogoa" izenburuko liburua idatziko du.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak otsailaren 24an: izen-ematea ireki ida

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-27 ¦ 09:43 ¦  hizkuntza

V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak Donostian izango dira datorren otsailaren 24an, Kulturgintza euskararen garabidean izenburupean. Dagoeneko ikusgai dago egitaraua, eta izena-emateko epea ere zabalik dago otsailaren 21 arte.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskarazko film eta dokumentalen zikloa Zarautzen

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-27 ¦ 08:25 ¦  zinema

Zarauzko Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailek Zinemapean zikloa antolatu dute. Urtarrilean hasi eta ekainera bitartean hamaika film eta dokumental ikusi ahal izango dira Zarautzen, Argia Dokumentalak eta Filmazpit egitasmoekin elkarlanean. Emanaldiak igandetan izango dira, hamabostean behin, eta euskaraz sortutako dokumentalak eta filmak edota euskarazko azpidatziak dituztenak izango dira ikusgai.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gizarte segurantzak Oier Lakuntza Irigoien ikasle nafarrari 11.150€ eskatzen dizkio

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-26 ¦ 13:28 ¦  osasuna

Oier Lakuntzak ikerketarako beka bat jaso zuen, eta laster Kimika kuantikoan doktorea izango da. Elbarria denez, beste diru-laguntza bat ere jasotzen du elbarritasuna dela eta. Gizarte Segurantzak dio bi laguntzak ez direla bateragarriak eta bat itzuli egin behar duela.

Ezin elbarri eta bekadun izan?

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

"Izei txikia"

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-26 ¦ 08:40 ¦  liburuak

Batzuetan nahikoa dira imajinazioa eta pazientzia pixkat, haurrekin horrelako gauzak egiteko. "Amak lana duen igande arratsalde euritsuetan, Araitzek etxean aitarekin egiten dituen gauzak..." txiokatu zuen atzo Gari Berasaluze Kalaportuk. Joxan Ormazabalen ipuin bat hartu eta hona hemen arratsalde euritsu horretan egindako "eskulana":


Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Artikulu zaharragoak »»

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz