EGUNA: irailaren 20a
ORDUA: 19:00
TOKIA: Donibane Lohizuneko Ravel Entzutegian
Jada 9 urte lehen Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu zirela Iparraldean. Geroztik, anitz izan dira proiektuarekin bat egin dutenak eta Ziurtagiria eskuratu dutenak. Une honetan sektore guztietako 251 entitatek dute Bai Euskarari Ziurtagiria (1500 Euskal Herri osoan), euskararen aldeko urratsak egiten ari diren erakundeak identifikatzen dituen ikurra da. Bai Euskarari Ziurtagiriak entitate horiek guztiak errekonozituko ditu ekitaldian. Bertan, Donibaneko eragile ezberdinei ziurtagiria banatzeaz gain, Bai Euskarari Saria emango da.