Itzuli orri nagusira Bidali hau

Iruñetik Europa iparraldera arrakastaren bila

© cc-by-sa  Gorka Etxabe, Arteman Komunikazioa ¦ 2012-02-02 ¦ 08:51 ¦ musika

Iruñeko Diabulus in Musica taldeak otsailean aurkeztuko du "The Whanderer" lana. Symphonic Metal musika mota egiten dute eta Eskandinaviako taldeen eragin handia dute. Diabulus in Musica taldeko Gorka, Zuberoa, Adrian, Alex eta Xabik otsailean aurkeztuko dute disko berria Alemanian. Momentuz, "Scenaries of hope" abestiaren bideokliparekin gozatu dezakegu.

Diabulus in Musica "Sceneries of hope" Official Video from Arteman Komunikazioa.

Publizitatea

Egiten duten musika ez da oso ezaguna Euskal Herrian eta, horrexegatik, taldeak ez ditu jarraitzaile sutsuak gurean. Hemendik kanpo, berriz, eta batez ere Europa iparraldean, errekonozimendua askoz handiagoa da Diabulus in Musica taldearentzat. Jarraitzaile sutsuak dituzte Europan, Hego Amerikan eta munduko beste hainbat tokitan, eta horren adibide da sarean talde iruñearraren bideoklip berriak izan duen ikusle kopurua (Youtube kanalean ikusgai hainbat bideoklip).

Otsailean Alemanian aurkeztuko dute "The Whanderer" disko berria, eta dagoeneko ikusi eta entzun daiteke Sceneries of hope kantua.


Arteman Komunikazioak eginiko bideoklipa

Aretxabaletako Arteman Komunikazioa ekoizpen etxeak egin du bideoklipa, bere aurrenekoa.

Grabazioak Euskal Herriko hainbat bazter eta txoko dotoretan egin ziren. Urbasan, Urederran, Añanako Gesaltzan eta Udalatx mendiko barneko harrobian. Grabazioak uztailean eta irailean egin ziren eta emaitza orain ikus daiteke sarean.


Argazkiak.org | Diabulus © cc-by-sa: sustatu

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz