Donostiako hurrengo Pintxos & Blogs topaketa ostiral honetan izango da, otsailak 3, euskaraz, Iraultza liburugintzan goiburuarekin. Krisian murgilduta, eta teknologiaren erronka; ea nola moldatzen den liburugintza gurutzebide horretan. Zita Ni Neu jatetxean da, aldez aurretik erosi behar da txartela Interneten. Hizlariak:
Mikel Elorza (@MikelElorza) Abokatua. Susa argitaletxeko kidea, Armiarma proiektuko arduradunetako bat.
Andoni Munduate (@MunduJr) The Glutton Club-ek eta LeqtorUniversal-ek bultzatutako “Hecho a Mano” liburuaren argitaletxe proiektuaren arduradunetakoa, eta baita Pintxos & Blogs-en antolatzaile.
Batzuetan nahikoa dira imajinazioa eta pazientzia pixkat, haurrekin horrelako gauzak egiteko. "Amak lana duen igande arratsalde euritsuetan, Araitzek etxean aitarekin egiten dituen gauzak..." txiokatu zuen atzo Gari Berasaluze Kalaportuk. Joxan Ormazabalen ipuin bat hartu eta hona hemen arratsalde euritsu horretan egindako "eskulana":
"Ez dago argi" lanari esker lortu du garaipena Donostian bizi den Idoia Etxeberria oñatiarrak. Ohi bezala, saritutako lanaren 2.500 ale argitaratuko ditu Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak, herriko ikastetxeetako ikasleen artean banatzeko.
Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatzak, LIBURUAK MUSIKATUZ egitasmoa kaleratu du.
Proiektu honen asmoa 4-9 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin musikatuen bilduma kaleratzea da. Bildumarekin hasteko, Eva Ugalde donostiarraren Eskolopendra eta Josu Elberdin pasaitarraren Jostailugilea aurkeztuko dituzte.
Euskaraz bizitzearen aldeko dinamikaren barnean hainbat arloko jendea egiten ari da ekarpena, horien artean, gai honen harira hogeita bat idazlek eta beste hainbat ilustratzailek sortutako testuekin eta marrazkiekin osatutako liburua aurkeztu da gaur, Durangoko Ahotsenean.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin Galtzagorri elkarteak bideratzen duen liburu-bilduma da Klis-Klasikoak. Bilduma honek euskarazko haur eta gazte literaturan sumatzen zen gabezi handi bati erantzuten dio, eta bere helburu nagusia haurrentzako eta gazteentzako euskarazko liburu onak, kalitatezkoak egitea da, historian zehar ezinbestekoak bihurtu direnak gurera ekarri eta modu egokian plazaratzea.
Sarrera berria dugu Gurebook-en. Nerea, argitaletxe donostiarra da, hain zuzen, Gurebook.com-eko hamabigarrena. Hemendik aurrera, beraz, Nerea argitaletxe bereziaren argitalpen digitalak gure atarian izango dira eskuragarri, e-liburuen eskaintza aberastu eta katalogoa zabalduz.
Edurne Ormazabalek Gurebook-i eskainitako elkarrizketa. Halaxe dio Ormazabalek: Niretzat paperezko liburua bada nolabaiteko objetu erotikoa. Ikutzea, orriak pasatzea, liburutegian bere txokoan gordetzea... Liburuari lotutako hainbat ohitura eta liturgia oso gustoko ditut.
E-liburuak berriz beste abantaila batzu ditu, praktikoagoak dira, etxean ez dugu hainbeste lekurik behar, bidaiatzerakoan askoz komodoagoa da, letra tamaina egokitu dezakezu...
Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak abiarazi dugu, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, Tomas Transtromer 2011ko Literaturako Nobel saridunaren poemen bilduma euskarara ekartzeko beka-deialdia. Aurtengoarekin 25 edizio dira, arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi sariketak bete dituenak.
Iruñeko Karrikiri elkarteak duela zenbait hilabete martxan jarritako Karrisolasa ekimenaren jarraitzen du Koldo Izagirreren AUTOPSIARAKO FROGAK aztertzeko.
Euskal Liburuaren Gaua ekitaldian jasoko du saria Mariasun Landak, 2011ko azaroaren 10ean, 20:00etatik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan.
Euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek —Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak— Mariasun Landa idazleari emango diote 2011ko dabilen elea saria, Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren ospakizunean, liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu gisa.
Deustuko Unibertsitateko argitalpenak Gurebook.com-en daude jada. Sarrera berria dugu, beraz, gure atarian: hamaikagarren argitaletxea dugu Deusto. Gurebook-en helburuan, hau da, euskal produkzioaren katalogoa zabaldu eta aberasteko bidean, pauso esanguratsua dela esan dezakegu zalantzarik gabe. Hain zuzen, aurten 125. urteurrena ospatzen ari da Deustuko Unibertsitatea eta Gurebook-en sartu diren lehenengo e-liburuak, gizarte gaietarako eta gai juridikoetarako sortutako bilduma Granateko lege-testuak dira. Une honetan hamairu daude salgai, guztiak hiru eurotan. Eta hau hasiera besterik ez da. ONGI ETORRI!.
Zarauzko Hitzari esker (B. Sarasolaren bitartez Twitterren) jakin dut Susa argitaletxeak E-book formatuan bere liburuak eskainiko dituela. Ez da bere katalogoa e-book formatura egokitzen duen lehen argitaletxea izango, ezta azkena ere, baina hartu duten erabakia txalotzekoa da, duen sinpletasun eta ausardiagatik.
Galtzagorri Elkarteak, Bularretik Mintzora bere egitasmoaren baitan bm buletinaren 5. zenbakia (PDF) argitaratu berri du. Buletin hau hilero argitara ematen dugu (udako hilabeteentan ezik), egitasmoaren nondik norakoak azaltzeko, irakurketa sustatzearen inguruko bibliografia interesgarria zabaltzeko, eta egitasmoak ondo pasatzeko eskaintzen dituen aukeren berri emateko.
Egitasmoa sakonago ezagutu nahi duenarentzat gure webgunea bisitatzeko aukera hor dago.
Mikel Hernandez Abaitua egileak Narrazio Tailerra liburua aurkeztuko du urriaren 19an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Era guztietako narrazio-tailerretan eta batxilergo mailako irakaskuntzan erabilgarria izateaz gain autodidakta moduan ikasi nahi duenarentzat ere izan daiteke interesgarria liburu hau, gazte zein heldu.
Azken egunotako kinielak bete egin dira eta Tomas Tranströmer poeta suediarrak jasoko du 2011. urteko Literatura Nobel saria. Stockholmen jaio zen 1931. urtean eta gaur egungo poetarik ezagunenetakoa da.
Joan den astean ireki zen Donostian agian Euskal Herriko liburutegi handiena dena (eraikinari dagokionez bederen), EHUren Donostiako kanpuseko Carlos Santamaria liburutegia. 530.000 liburu daude jada han, eta 800.000rako tokia dago. Amaia Garciak Bookhunterblog-ean jaso duenez, 27.6 milioi euroko inbertsioa izan da lana. EHU, nonbait, mailegu zerbitzua herritar guztiei zabaltzeko pentsatzen ari da, baina oraingoz, ohi bezala, liburuak dira soilik unibertsitateko komunitatearentzat.
Gaur goizean jakinarazi da Literaturako Euskadi Saria Joseba Sarrionandiari eman diotela, Moroak gara behelaino artean? liburuagatik. Eusko Jaurlaritzak, saria ematen duenak, hala ere, ez dio sariarekin batera doazen 18.000 euroak egileari zuzenduko, ETAkoa delakoan.
Irailaren 30ean, San Jeronimo egunarekin batera, Itzultzaileen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.
Urtero bezala, aurten ere FITek (Itzultzaileen Nazioarteko Federakundea) itzulpengintzaren gaineko manifestu bat kaleratu du, Jiri Stejskal-ek idatzia: "Itzulpengintza: kulturen arteko zubiak eraikitzen".