Itzuli orri nagusira Bidali hau

Aramaioko Maria Izaga, Adele-ren abestia kantatzen

© cc-by-sa  Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa ¦ 2012-01-19 ¦ 08:42 ¦ musika

Aramaioko 17 urteko neska da Maria Izaga. Aurtengo gabonetan institutuan kantatu du Adele-ren Someone like you. Maria gure elkarteko partaide da, Debagoieneko Izaskun Murgia elkarte lirikokoa :) Gozatu.

Erref.: Aramaioko Maria Izaga, Adele-ren abestia kantatzen (imurgiaelkartea.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Aramaioko Maria Izaga, Adele-ren abestia kantatzen

Ehiztaria ¦ 2012-01-19 ¦ 11:20

Ondo kantatzen du neska honek, baina ez dut uste atzean duen kartelari gehiegi erreparatu dionik. Edo institutuak kantu-festa era egokian ez du planteatu, edo kantariak ez du ondo ulertu. Beno, bada hirugarren aukera bat… kartela lekuz kanpo egotearena. Bideoa ikusi ez duenarentzat: "euskaraz bizi nahi dut" dio kartelak. Eta bideoa oso-osorik ingelesez dago!

#2. Re: Aramaioko Maria Izaga, Adele-ren abestia kantatzen

lagunbat ¦ 2012-01-19 ¦ 18:17

Barkatu baina ekitaldia gabonetako jaialdia zen, ez euskeraren aldeko jaialdia, eta jakin euskeraz ere abesten duela baina abesti hori izugarri gustatu eta hori hautatu zuela abesteko.

#3. Re: Aramaioko Maria Izaga, Adele-ren abestia kantatzen

lagunbat ¦ 2012-01-19 ¦ 18:55

A! Eta ezagutu ezazu zerbait esan baino lehen!

#4. Re: Aramaioko Maria Izaga, Adele-ren abestia kantatzen

lagunbat ¦ 2012-01-19 ¦ 19:03

#1 eta gainera bertsolaria da!

#5. Re: Aramaioko Maria Izaga, Adele-ren abestia kantatzen

Ehiztaria ¦ 2012-01-20 ¦ 10:08

Irakurri berriz ere nire erantzuna!

Aukera ezberdinak planteatu ditut:

1) Neskak ez du kartela ikusi.
2) Eskolak ez du festa ondo planteatu.
3) Kartela lekuz kanpo dago.

Kasu honetan, diozuenez, 3. aukera da zuzena.

Neska ezagutu beharra al dago esan dudana esateko? Ongi kantatzen duela diot eta zuek kexaka!

Orain, ikusita eztabaidako gogoz zaude(te)la, sua piztuko dut.

1) Euskaraz abesten duela diozu, baina ingelesezko beste hau hobetsi du izugarri gustatzen zaiola-eta. Ez naiz harritzen, lasai, telebistako kantu saioen eragina da. Zerbait ongi egiten dakigula aurkezteko atzerriko hizkuntzan egiteko joera daukagu. Nik ere egin dut inoiz halakorik.

2) Ezagutu beharrik ba al da esan dudana esateko? Ez… kartelaren inguruan mintzatu naiz.

3) Bertsolaria dela diozu… zerikusirik badu gaiarekin? A, euskaraz bizi nahi dut horregatik diozu! Beno… euskaraz bizi gabe ere zaletasun bezala izan daiteke bat bertsolari ezta? Dena dela, hurrengoan gustura entzungo nuke neska hau berak egindako bertso musikatu batzuk abesten. Hori bai izango zela tumatxa!

#6. Re: Aramaioko Maria Izaga, Adele-ren abestia kantatzen

bordaberria ¦ 2012-01-20 ¦ 12:17

Zorionak Maria, zoragarri abesten duzu, halako abesti zail hau horrela eginda esukarazko abestiak, bertsoak, edo habanerak zuri entzutea gozada bat da, segi aurrera.

#7. Re: Aramaioko Maria Izaga, Adele-ren abestia kantatzen

Neoni ¦ 2012-01-21 ¦ 10:06



Azkenaldian zer pentsatu dexente izan dut ingelesez kantatzeko joerari buruz. Globalizazioa etxeko sukalderaino sartu zaigula presente izateaz gain, euskaldunon artean musika erreferente berriak sortzeko gaitasunik ezak kezkatzen nau. Baionatik Bilbora izan da azkena, baina aurretik ere izan dira halako ekimenak. Zaharberritzeak, berriak sortzeko gaitasunik ez daukagulako.Telebistako musika-saio-lehiaketak izan ditugunean ere berdin: edo erdaretako kanta modernoak, edo Adiskide bat bazen. Triste-tristea iruditzen zait. Eta euskaraz musika ona sortzen dela badakigu, baina hor badago eten bat. Saihestezina? Ez, baina ondo landu beharreko bai.
Eta hortik abiatuta, gorroto ditut nonnahi agertzen diren euskal-talibantxoak, GRISES bezalako taldeak erdaradun euskal herritarrak ia lapidatu eta Kortaturen Don Vito y la revuelta del Frenopatico txosnan eta pegatinapean ahotsgoran kantatzen dutenak.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz