IRRINTZI IKASTAROA
Egilea aed, noiz 2012-01-03 12:11 Atala :

Urtarrilaren 21erako aurreikusita geneukan irrintzi ikastaroa

otsailaren 11ra atzeratu dugu. 

Rakel Murgiondoren gidaritzapean, ikastaroak 2orduko iraupena

izango du, goizeko 11:00etan hasi eta eguerdiko 13:00ak arte.

Prezioa  5€koa izango da pertsonako eta "ELKARTrUk" egitasmoko

ikastaro guztien amtzera, dirua elkarteko jardunera bideratuko da.

Izen ematea aurrez 943 77 12 28 telefonora deituz edo

aed@aedelkartea.com helbidera idaztiz.

Gehiago irakurri...

 
EUSKARAZKO PALINDROMO LEHIAKETA, 2. EDIZIOA
Egilea aed, noiz 2011-12-27 16:07 Atala :

  

 

 

 

Bigarrenez, AED elkartetik Euskarazko Palindromo lehiaketa antolatu

dugu. Diotenez,  euskarazko palindromoen lehen lehiaketa 1923an

“Kirikiño”k antolatu zuen eta 150 palindromo jaso ziren. Iazko lehiaketara

aurkeztutakoak kopuru horretara heldu ez ziren arren,

jasotako uzta oparoa izan zen.

 

Hona hemen lehenengo edizioko irabazleak:

Euskal Herriko palindromo onena:  

         UTZI PENAK ANE; PIZTU! Juan Mari Agirreurreta Aretxabaletarrak egina.

Arrasateko palindromo onena:

         ATZO, AROTZA, ZERUAK ERREKA UREZ AZTORA OZTA  Aitor Bengoa Malbadirena.

 

Aurtengoan ere uzta polita jasoko dugulakoan, otsailaren 15a bitartean izango da lehiaketara

aurkezteko aukera.

Lanak epaitzerako orduan ondorengoa  baloratuko da: palindromoaren balio literarioa eta artistikoa,

luzera,  eta aberastasun semantikoa. Irabazleak Otsailaren 29an emango dira ezagutzera.

Sariak, iz bezala bi izango dira:

Euskal Herriko onenari  Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo

-sagardotegian bi lagunentzako sagardotegi afaria, logela eta

gosaria.

http://www.txindurri.com/

 

Arrasateko onenari, Txondorra erretegian bi pertsonentzako etxeko menu berezia.

http://txondorra-sagardotegi.com/

OINARRIAK

Gehiago irakurri...

 
IRRATI TAILERRA
Egilea aed, noiz 2011-12-20 11:54 Atala :


Gehiago irakurri...

 
Palindromo eta literatur lehiaketak, sortuz gozatzeko oporretan
Egilea aed, noiz 2011-12-19 16:52 Atala :

Datozen opor egunetarako proposamen bikoitza dakarkizuegu: 25. Arrasate literatur lehiaketak eta 2. Euskal Herriko Palindromo lehiaketa. Animatu, gozatu eta irabazi sari ederrak!!


25. ARRASATE LITERATUR LEHIAKETAK: IPUINA, POESIA ETA BERTSO-PAPERAK

• Lehiaketa hauetan Leintz bailaran bizi, lan egin edo ikasten duen edonork parte har dezake, banaka zein taldeka, DBH4 mailara arte.

• Batxilergokoen mailan Debagoiena osora zabaltzen da parte hartzea.

• Euskarazko obra originalak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke

• Gaia librea da lehiaketa guztietan

• Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake

• Idazlanak tarte bikoitzez eta orrialde bakar batetik ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.

• Lelo guztiak lelo batez sinatuko dira.

• Lanak aurkezteko bi modu egongo dira aukeran:

o Posta elektronikoz bidalita. Bi dokumentu bidali beharko dira helbide honetara: aed@aedelkartea.com. Dokumentu batean, lehiaketara aurkeztutako idazlana joango da, egilearen izenik gabe. Bestean, berriz, idazlanak daraman leloa, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia azalduko dira.

o Paperean inprimaturik bidalita. Idazlanaren hiru kopia aurkeztu behar dira, lelo berarekin sinatuta hiruak. Horrekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa adieraziz Lanak AED elkartearen egoitzara bidali edo eraman behar dira: AED elkartea. Pablo Uranga 4, behea. 20500 Arrasate.

• Lanak aurkezteko epea martxoaren 30ean bukatuko da.

• Epaimahaia AED elkarteak aukeratutako pertsona kualifikatuek osatuko dute

• Finalisten zerrenda maiatzaren 4an kaleratuko du epaimahaiak AED elkartearen web gunean (www.aedelkartea.com) eta Goienako hedabideetan

• Behin betiko irabazleen izenak maiatzaren 10ean egingo den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.

• Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har dezake epaimahaiak.

Hona hemen lehiaketa bakoitzaren mailaketa, baldintzak eta sariak:

IPUINA

MAILA

LANEN LUZERA

SARI NAGUSIA

2. SARIA

LH5-LH6

1-2 orrialde

100 €

Oparia

DBH1-DBH2

1-2 orrialde

125 €

Oparia

DBH3-DBH4

2-4 orrialde

150 €

Oparia

Batxilergoa eta 1995 baino lehen jaioak

3-5 orrialde

200 €

Oparia

POESIA

MAILA

LANEN LUZERA

SARI NAGUSIA

2. SARIA

LH5-LH6

20 lerrotik gora

100 €

Oparia

DBH1-DBH2

25 lerrotik gora

125 €

Oparia

DBH3-DBH4

30 lerrotik gora

150 €

Oparia

Batxilergoa eta 1995 baino lehen jaioak

35 lerrotik gora

200 €

Oparia

BERTSO PAPERAK

MAILA

LANEN LUZERA

SARI NAGUSIA

2. SARIA

LH5-LH6

Hiru bertso

100 €

Oparia

DBH1-DBH2

Lau bertso

125 €

Oparia

DBH3-DBH4

Bost bertso

150 €

Oparia

Batxilergoa eta 1995 baino lehen jaioak

Sei bertso

200 €

Oparia

Bestalde, horra hor 2. Euskal Herriko Palindromo lehiaketaren oinarriak: 

      • Lehiaketa honetara aurkez daiteke bertan parte hartu nahi duen pertsona oro.
      • Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
      • Lanak ulergarriak eta hizkuntza aldetik zuzenak izan beharko dira ezinbestean eta aurretik argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabeak. Palindromoak , otsailaren  15a baino lehen mezu bidez bidali beharko dira AED elkartera, aed@aedelkartea.com helbidera.
      • Dokumentu bi igorri behar dira mezuaren barruan: batean, palindromoa aurkeztuko da, ezizen batekin; bestean, erabilitako ezizen bera eta egilearen datuak.
      • Epaimahaia Marcos Gimeno palindromogilea, Oskar Elizburu Erdu-AEK euskaltegiko zuzendaria eta Amaia Arana Arrasateko Udal Euskaltegiko zuzendariak osatuko dute.
      • Lanak epaitzerako orduan ondorengoa baloratuko da: palindromoaren balio literarioa eta artistikoa, luzera, eta aberastasun semantikoa.Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitatea ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har lezake epaimahaiak
      • Irabazleak, otsailak 29ean, emango dira ezagutzera AED Elkartearen web gunean: www.aedelkartea.com eta sare sozialetan.
      • Saritutako lanak, AED elkartearenak izango dira eta lanok ustiatzeko eskubidea AEDren esku utziko du egileak.
      • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea suposatzen du.
      • Sariak:
      1. Euskal Herriko onenari Debako Txindurri-Iturri nekazalturismo-sagardotegian bi lagunentzako sagardotegi afaria, logela eta gosaria.
      2. Arrasateko onenari, Txondorra erretegian bi pertsonentzako etxeko menu berezia.


Gehiago irakurri...

 
SAPEROKERIXAK 3. ALEA
Egilea aed, noiz 2011-11-25 19:56 Atala :

Gehiago irakurri...

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 15