Sustatu.com > irakaskuntzaGazte informazioa, bota zure galdera!© cc-by-sa Gazte Informazioa ¦ 2012-02-08 ¦ 11:35 ¦ irakaskuntzaGazte Informazioak gazteei aholkuak, orientazioa eta laguntza emateko helburua du. Bideo honetan laburbildu nahi izan dugu kaleko eta sareko gure esperientzia. Gazte informazioa 70 zerbitzutik gorako sarea da, herri-administrazioen (Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak), unibertsitatearen nahiz elkarteen mendeko erakundeek osatua. Bideoa Bermeoko GIZn grabatu genuen bertako erabiltzaile eta langileekin.
Erref.:
Gazte informazioa, bota zure galdera! (www.gazteaukera.euskadi.net)
|
Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak (EIBZ) Hezkuntzako Hiztegia argitaratu berri du, hezkuntzari dagokion legeriako terminoak jasota. Bilaketak euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara egin daitezke. |
Amerikako Estatu Batuetako Michigan-en eskola baitako bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako lege berria atera nahian zebiltzala, Errepublikarrek emendakin bat sartzea lortu dute, bertan adierazten delarik ez dela gutxiengo baten aurkako bullyina zigortu ahal izango (homosexualak, islamzaleak e.a.), baldin eta jarrera erlijioso edo moral zintzo batetik egiten bada.
Mondragon Unibertsitateak aditu titulu bat sortu du, Komunikazioa erakundeetan. 2012ko urtarriletik hasita, ostegun arratsaldero emango da, Eskoriatzan, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Zortzi hilabetean barrena, bai ikasleok eta baita irakasleok ere Google+ erabiliko dugu geure artean informazioa partekatzeko. Bertan matrikulatzeko epea azaroaren 30ean amaituko da. Prezioa: 2.800 euro.
Aurten HABEri egokitu zaio MoodleMoot Euskadi 2011ren antolaketa eta ostiral honetan bertaratzeko gogo biziz nenbilen, Euskalduntze Alfabetatzearekin, neure lanarekin, lotura zuzena zuelako eta Moodle-rekin lan egiten dudanez, ikasi nahi nuelako nik baino dexente gehiago dakitenengandik.
Baina ez naiz joango.
Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko poltsen UEUren 10. deialdira, urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean aurkeztu ahalko da dokumentazioa. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urtebetekoa izango da eta diru-zenbatekoa, 3.000 eurokoa. Jakintza-arlo guztietara irekita dagoen deialdia duzu hau.
Elhuyar Fundazioak Mugikor bidezko ikaskuntza, etorkizuneko hezkuntza mintegia antolatu du.Urriak 17an izango da mintegia Gipuzkoako Bazkundean, Donostian. Mintegia doakoa bada ere, izen-ematea beharrezkoa da.
Zabalik dago dagoeneko Moodlemoot Euskadi 2011. urteko jardunaldietanizena emateko epea Ekitaldia Moodle erabiliz hezkuntza baliabideak kudeatzen dituzten ikastetxe,erakunde, enpresa, garatzaile eta irakasleei dago zuzendua. Urriaren 21ean egingo da Gasteizko Goiuri Jauregian, eta izena emateko epea Urriaren 6ra bitartean egongo da zabalik.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien garaian bizi gara, eta garai horrek gizarte osoari ez ezik, itzulpengintzaren arloari ere bete-betean eragiten dio. Hasieran itzulpen-memorien erabilera etorri zen, eta Wordfast, Trados eta antzeko tresnak azaldu ziren. Orain, tresna horien erabilera oso zabaldua dago. Egun, tresna horiek itzulpen automatikoarekin osatu dira, lanean laguntzeko, eta eraginkortasuna handitzeko asmoz.
Artez Euskara Zerbitzuak, Plazagunearekin elkarlanean, sarean jarri du irakasle agenda digitala. Egun paperean ateratzen duen agendaren euskarri digitala dugu berau. Tresna digital hau erabiliz, irakasleak eguneroko eskolako gestioa era erraz baten eraman ahalko du, eta guztia doan.
Aurreko edizioetan izandako arrakasta ikusirik eta dagoen eskariari erantzuna emanez, Tabakalerak eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Javier Leiva Aguilerak zuzenduriko Informazioaren Kudeatzailea eta Bitartekaria ikastaroaren 3. edizioa abiarazi dute. Ikastaroa 2011ko urriaren 10ean hasi 2012ko urtarrilaren 27ra bitarte luzatuko da. Izenemate epea zabalik da dagoeneko.
Gaur hasiko dugu Donostiako Ekintza Ikastolaren Ekintza Telebista proiektuaren bigarren urtea. LHko bigarren zikloko gure ikasleen artean, euskararen erabilera sustatzeko iaz martxan jarri genuen proiektua, aurten, beste ziklo batzuetara zabaltzeko erronka hartu dugu. Ikastolan ikasi zenuten ikasle ohiei arraroa egingo zaizue, baina, gaur egun, HH eta LHko ikasleek euskaraz hitz egiten dute nagusiki.
Mondragon Unibertsitateak 2008an martxan jarritako Gradua da LEINN, Ekintzailetza eta Berrikuntzari buruz Espainian dagoen lehenengo titulua eta bakarra. Ikaskuntza metodoa Finlandiako esperientzietan oinarrituta dago, eta talde lana, egiten ikastea eta team cooperativen sorrera uztartzen ditu. Enpresa errealak sortzea sustatzen du eta, gradua martxan jarri zenetik, zortzi enpresa-proiektu sortu dira. Informazio guztia TU lankide aldizkarian irakur daiteke, erreportaia honetan.
Ekainaren 27an eta 28an, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zientzia- eta teknologia-arloko irakasleei zuzendutako mintegia egingo du Elhuyar Fundazioak , GARATU Programaren barruan. Izen-ematea doakoa da.
Berrikuntza prozesuan Jakintza Lehiakorrak dakartzan onurak ezagutzen diren arren, gaur egun informazioa jatorri eta iturri ezberdinetatik jasotzen denez, erakundeetan informazio gainkarga bat jasateko arrisku handia dago, horregatik erreminta egokiak erabiltzea komenigarria izaten da. Gure ustez informazio gainkarga mehatxu bat baino, aukera bat bezala ikusi beharko litzateke, horretarako etiketatze, iragazte eta taldekatze erreminta egokiak erabiltzen badira.