Sustatu.com > hizkuntza

Aldahitz ikerketaren ondorioak

© cc-by-sa  Soziolinguistika Klusterra  ¦  2012-02-04 ¦ 09:22 ¦  hizkuntza

Soziolinguistika Klusterrak Aldahitz ikerketaren ondorioak kaleratu ditu. Ikerketa 2010 eta 2011. urteetan zehar garatu da, lan munduan, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak izan ditu aztergai: heldu zirela euskara ikasi, eta lankideekin euskaraz egiterainoko ohitura finkatu duten langileak.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Publizitatea

Hiriko ez da soilik auto bat

© cc-by-sa  Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendaria  ¦  2012-01-30 ¦ 10:16 ¦  hizkuntza

Hiriko ez da kotxe bat. Hiriko hiri barneko mugikortasunerako irtenbidea da. A new solution for the new urban mobility, Jesús Echavek, Hirikoren presidenteak adierazi duen bezala, jasangarriak izan eta pertsonengan oinarritu nahi diren hirietako mugikortasunari ekarpen berritzailea izateko helburuarekin jaio den proiektua da, Green Capital 2012 den Vitoria-Gasteizko izena munduan zehar zabaltzen ari dena.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Txillardegi jator jatorriarekin

© cc-by-sa  Arabako Iruña Argitzeko Batzordea  ¦  2012-01-29 ¦ 09:55 ¦  hizkuntza

Euskalari, euskaltzale, euskaldun bihotzeko, eta, garrantzitsuena, pertsona aske bat joan zaigu. Txillardegi, herri batek horrelako bat sortzeko hamarkada asko behar duen horietako pertsona berezi eta ezinbestekoa izan da Euskal Herrian. Ingeniaritzaren ezagutzatik euskararen normalizazioari izugarrizko laguntza eman zion, euskara batuaren aitetako bat bihurtuz. Baina, horrez gain, euskal soziolinguistikaren aitzindari nagusia ere izan zen, ikerketa mailan (gaur egun gainditu gabe dauden azterketa garrantzitsuak utziz) zein gizartearen sentsibilizazio mailan (EHEren sortzen lagunduz).

Guztia irakurri ¦ Komentatu

V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak otsailaren 24an: izen-ematea ireki ida

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2012-01-27 ¦ 09:43 ¦  hizkuntza

V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak Donostian izango dira datorren otsailaren 24an, Kulturgintza euskararen garabidean izenburupean. Dagoeneko ikusgai dago egitaraua, eta izena-emateko epea ere zabalik dago otsailaren 21 arte.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Euskara, bestela ez gara" hitzaldi-zikloa Zumaian

© cc-by-sa  Zumaiako Euskara Zerbitzua  ¦  2012-01-25 ¦ 09:46 ¦  hizkuntza

Otsailean Zumaian euskararen inguruan hausnarketa egiteko hitzaldi zikloa antolatu dugu, gure hizkuntzari hainbat ikuspuntutatik begiratzea da helburua, ahalik eta argazkirik osatuena egite aldera. Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira, Zumaiako Alondegian. Hizlarien artean, besteak beste, Jon Sarasua, Fermin Etxegoien eta Joxe Manuel Odriozola.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

EGA deialdia - Nafarroa

© cc-by-sa  EIBZ  ¦  2012-01-24 ¦ 14:30 ¦  hizkuntza

Atzo ireki zen Nafarroan EGA azterketa egiteko lehenengo deialdian izena emateko epea.

Matrikula-epea: urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra, bi egunak barne.

Prezioa: 25 € (familia ugarietako kideek legez araututako tasak dituzte).

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskarazko palindromo lehiaketa, 2. edizioa

© cc-by-sa  AED (Arrasate euskaldun dezagun)  ¦  2012-01-23 ¦ 08:45 ¦  hizkuntza

Bigarrenez, Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak (AED) Euskarazko Palindromo lehiaketa antolatu dugu. Diotenez, euskarazko palindromoen lehen lehiaketa 1923an "Kirikiño"k antolatu zuen eta 150 palindromo jaso ziren. Iazko lehiaketara aurkeztutakoak kopuru horretara heldu ez ziren arren, jasotako uzta oparoa izan zen. Ea aurtengoan gehiago lortzen ditugun!

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulua 2tzuL-en: "Legeen izenez", Patxi Petrirena

© cc-by-sa  EIZIE  ¦  2012-01-12 ¦ 08:05 ¦  hizkuntza

EIZIEren ItzuL posta-zerrendan behin baino gehiagotan eztabaidatu/galdetu izan da legeak izendatzeko moduaz. Horren haritik, Patxi Petrirena itzultzaileak gainbegiratu bat eman nahi izan dio egungo batez besteko erabilerari, eta oharren bat edo beste tartekatu 2tzuL blogean argitaratu dugun Legeen izenez artikuluan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

"Euskaraz seguru" gidaliburua argitaratu du UPV/EHUk

© cc-by-sa  UPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetza  ¦  2012-01-10 ¦ 08:45 ¦  hizkuntza

UPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzak Euskaraz Seguru gidaliburua argitaratu berri du. Liburua ezinbesteko lagungarria izango da idazkaritzetako, sailetako, dekanotzako eta bestelako bulegoetan lanean ari diren administrazio eta zerbitzuetako langileentzat. Haren helburu nagusia da euskaraz lan egiteko eta aritzeko autonomia ematea erabiltzaileei.


Argazkiak.org | E-posta mezua, oker © cc-by-sa: herri.admin

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Vascuencearen Legeak 25 urte: urte gehiegi euskararen normalizazioa oztopatzen

© cc-by-sa  Kontseilua  ¦  2011-12-14 ¦ 17:37 ¦  hizkuntza

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Nafarroako euskalgintzako ordezkariekin batera agerraldia egin du Iruñean. Vascuencearen Legea indarrean sartu zela 25 urte beteko dira bihar eta urteurrena aintzat hartuta, honen inguruko irakurketa plazaratu du Kontseiluak. Horretarako, dokumental bat ekoiztu du Kontseiluak, prentsaurrekoan aurkeztu dena. Paul Bilbaok, idazkari nagusiak 25 urteotako balantzea egin du agerraldian.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Sukaldaritzako tekniken eta tresnen oinarrizko lexikoa kaleratu du UZEIk

© cc-by-sa  UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa  ¦  2011-12-04 ¦ 11:56 ¦  hizkuntza

UZEIk erabiltzaileen eskura jarri du bere webgunean Sukaldaritzako Lexikoa, pdf formatuan jaisteko aukerarekin (www.uzei.com).

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskaldun izatearen (des)grazia

© cc-by-sa  beste bat  ¦  2011-12-03 ¦ 12:36 ¦  hizkuntza

Euskal Herriko tokiren batean jaioko zara eta zure gurasoek ezingo zaituzte euskaraz erregistratu.

Espainiako edo Frantziako nortasun agiria egingo dizute, nahi edo nahi ez, eta hori egiteko ez zaituzte euskaraz hartuko.

Guztia irakurri ¦ 9 erantzun

Beyond the horizon…. Etorkinak eta Euskalgintzak, zer dute elkar ikusirik?

© cc-by-sa  Petra Elser, Banaiz Bagara elkarteko koordinatzailea  ¦  2011-12-03 ¦ 09:50 ¦  hizkuntza

"Duela 40 urte, euskal gizarteak, euskal hiztunen komunitatea, ez zen gai izan immigrazio bolada erraldoiari erantzuteko. Ez zeukan baliabiderik, ez ordezkaritzarik, ezta mugitzeko askatasunik ere. Baina garai hartan egin gabe utzi zenak eta garai hartan bizi izan ziren pertsonen testigantzek pistak ematen dizkigute, gaur egun nora jo asmatzeko."

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Abenduaren 3an, gure eguzkiaren bila

© cc-by-sa  OrdiziakoAhotsa.net  ¦  2011-12-03 ¦ 08:38 ¦  hizkuntza

Abenduaren 3a heldu den honetan nere burura hainbat galdera eta buruhauste datorzkit. Ez, ez naiz egutegira begira ari zubia izango ote dudan edo ez dudan galdezka, oporretara Jakara edo Tenerifera joango naizen galdezka edota Durangoko azokara joan etorriren bat egingo dudan duda-mudan…
Gure eguzkiaren bila nabil…

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ahize-AEK-k hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi du

© cc-by-sa  Ahize-AEK  ¦  2011-11-30 ¦ 07:56 ¦  hizkuntza

Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak pertsonal beharrak asetzeko hizkuntza teknikarien lan poltsa osatu nahi du.


Guztia irakurri ¦ Komentatu

Jon Sarasuarekin solasean Saran: Euskararen berreskurapena; biziberritzeko gako batzuk

© cc-by-sa  Sarako ikastola  ¦  2011-11-29 ¦ 11:48 ¦  hizkuntza

Olhain ikastolak (Sara, Lapurdi) abenduaren 2an bideo/hitzaldi/eztabaida bat antolatuko du Jon Sarasuarekin eta Garabide elkarteak egin dokumental baten emanaldia abiapuntu hartuta. UNESCOren arabera egun 6700 hizkuntza dira munduan, mende honen bukaera aitzin erdiak galduko dira... Euskara ere bai? Dokumentala (Euskararen biziberritzeko gako batzuk), hitzaldia Jon Sarasuaren eskutik, eta eztabaida irekia deneri: Euskalgintzaz eta euskararen normalizazioaz. Noiz-non: abenduaren 2an, 20.00etan, Lurberri gelan, Saran.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

25 azatz euskarazko kulturgintzaren soloan

© cc-by-sa  Txerra Rodriguez (Garaigoikoa)  ¦  2011-11-24 ¦ 08:50 ¦  hizkuntza

Orain dela urtebete hasi nintzen Garaigoikoa blogean hilean birritan (gutxi gorabehera) azatzak batzen. Eta zer dira azatzak ba? Hiztegian begiratuta, azatzak dira haziak non bota diren gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Gure kasuan euskarazko kulturgintzaren lagin txiki bat izan gura dute. Urtebetean batu ditudan 25 azatz hauek euskarari zentralitatea ematen duten euskarazko kultur jarduerak dira. Eta zergatik zentralitatea eman euskarari? Ba, txosten honen arabera, euskararen garapenerako gakoak izan diren kultur jarduerak euskarari erdigunea eman diotenak izan direlako. Eta bide horretan neure harritxoa jarri gura nuelako.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Berbodromoa eta Sendijaia Getxon

© cc-by-sa  Egizu elkartea  ¦  2011-11-23 ¦ 08:02 ¦  hizkuntza

Getxoko euskaldunok elkar ezagutzeko hitzordu garrantzitsu bi ditugu: ostiralean Berbodromoa eta larunbatean Sendijaia egun osoan zehar. Berbodromoaren bidez euskararen erabilera aldarrikatu nahi dugu eta Sendijaia familia guztientzako topaleku izango da, euskararen bidez.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Parte hartu Euskararen Ginkanan!

© cc-by-sa  Kutxa Ekogunea  ¦  2011-11-16 ¦ 10:30 ¦  hizkuntza

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Kutxa Ekoguneak Euskararen Ginkana antolatu du, Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren laguntzaz. Lehiaketan 1996 edo lehenago jaiotakoek parte har dezakete eta banaka jokatuko da. Parte hartzeko ezinbestekoa da www.euskararenginkana.net webgunean sartu eta izen emateko formularioa ongi betetzea. Lehiakideek euskarari buruzko hainbat galdera erantzun beharko dituzte, azaroaren 30a baino lehen.

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

"Ahoa bete hots" jardunaldiak Mintzolan

© cc-by-sa  Ahotsak.com  ¦  2011-11-09 ¦ 08:06 ¦  hizkuntza

Mintzola Fundazioaren zentroan, Villabonan, ahozkotasunarekin lotutako jardunaldiak egin berri dituzte. Ahoa bete hots, azaroaren 2tik 4ra. Ahozkoaren eta idatziaren arteko harremana izan da aztergai, eta Ahotsak-eko kideak ere bertan izan gara. Hona hemen laburpen txiki bat.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Artikulu zaharragoak »»