Zumaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zumaia

 Gipuzkoa
Zumaia
Zumaiako bokalearen ikuspegia.
Zumaiako bandera

Zumaiako armarria

Izen ofiziala Zumaia
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Urola Kosta
Alkatea Iñaki Agirrezabalaga Alkorta
(Bildu)
Herritarra zumaiar
Koordenatuak 43°17′N 2°15′W / 43.283°N 2.25°W / 43.283; -2.25Koordenatuak: 43°17′N 2°15′W / 43.283°N 2.25°W / 43.283; -2.25

Gipuzkoa municipalities Zumaia.JPG

Eremua 11,28 km2
Garaiera 15 m
Distantzia 30 km Donostiara
Posta kodea 20750
Biztanleria 9.461 bizt (2011)
Dentsitatea 838,74 bizt/km²
Sorrera 1347 uztailaren 4
http://www.zumaia.net

Zumaia Gipuzkoako ipar-mendebaldean dagoen udalerri euskalduna da, Urola Kosta eskualdean eta itsasertzean kokaturik.

9.461 biztanle zituen 2011n..

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Itzurun hondartza, Zumaiako flyscharen zati ezagunenetarikoa

Iparraldean Bizkaiko Golkoarekin egiten du muga, hegoaldean aldiz, Aizarnazabal eta Zestoarekin. Ekialdean Getariako Askizu auzoa dugu, non mendixka batetik Zumaiaren sarrera eta Getaria ikusten diren. Mendebaldean, Itziar auzoa eta Debarekin egiten dugu topo.

[aldatu] Inguru naturala

Urola ibaia udalerri honetan itsasoratzen da, eta kostaldean Itzurun hondartza aipatzekoa da. Baina herriaren ikur natural nagusia flyscha edo kostaldeko egitura geologiko berezi eta ikusgarria da, mundu osoan bakarrenetarikoa dena. Algorriko interpretazio gunearen bidez bisita daiteke.

[aldatu] Auzoak

Biztanle gehienak herriaren erdigunean bizi dira, nahiz eta kanpo aldean bizigune gehiago egon. Kanpo aldean direnetatik, Artadiko San Migel eta Oikia auzoak nabarmentzen dira biztanleriari dagokionez. San Migel mendixka batean dago, eta bertako elizatik Zumaiaren ikuspegi ona goza dezakegu. Leku beretik eginda, baina oraingoan hegoalderantz, Oikia auzoa dago, San Bartolome eliza eta Kondekua etxea nabarmen dituena; hirugarren auzo bat ere badago Donostiatik Bilborako errepidean (N-634), Narrondo.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
2.370 2.709 2.997 3.142 3.222 3.551 4.444 6.341 7.840 8.162 8.527 9.285

[aldatu] Politika

2011n, Bildu koalizio abertzaleak Iñaki Agirrezabalaga Alkortari eman zion alkatetza. Aurreko legealdian EArekin egon zen alkate karguan.

Udal hauteskundeetako emaitzak
Alderdiak 2011 2007
Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
Bildu 2.057 6 - -
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) 1.480 5 1.158 4
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) 512 1 602 2
Aralar 335 1 619 (+EB-B) 2 (+EB-B)
Alderdi Popularra (PP) 144 - 158 -
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) - - 1.062 3
Eusko Alkartasuna (EA) (Bildu barruan) (Bidu barruan) 763 2

[aldatu] Elkarteak

Aita Mari Arraun Elkartea, Zumaiako Futbol Taldea, Itxas-Gain Piraguaketa taldea eta Pulpo Eskubaloi taldea dira herriko kirol elkarte nabarmenak. Gainera, euskara taldeak argitaratutako "Baleike" aldizkaria aipagarria da, azken urteotan "Urola Kostako Hitza" egunkariarekin elkarlanean dabilena.

Zumaia udalerriko irudi panoramikoa. 2008ko irailaren 4a.
Zumaia udalerriko irudi panoramikoa. 2008ko irailaren 4a.
Zumaia udalerriko irudi panoramikoa.
Zumaia udalerriko irudi panoramikoa.

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Urolaldeko hizkera

[aldatu] Ondasun nabarmenak

San Telmo ermita eta kostaldea.

[aldatu] Eraikinak

[aldatu] Zumaiar ospetsuak

Zumaiaren ikuspegi orokorra.
San Juan iturria elurtuta.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zumaia
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak