Itzuli orri nagusira Bidali hau

Jesus Egigurenek uste du EITBk gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzkeela, euskaraz lan egiteko kalitatez

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2012-02-03 ¦ 10:20 ¦ telebista

Asteburu honetan emango duten Hitzetik Hortzera saioan Jesus Egiguren elkarrizketatu dute. Facebook-en aurrerapena atera dute programakoek, eta lotsagorritu barik hitz egiten du Egigurenek. Gomendioa ere luzatu omen dio EITBren zuzendaritzari: itxi gaztelaniazko kateak, euskarazko kalitatezkoa landu. Polemikarik eragingo ote, euskal konstituzioa eskatu izan duenean bezala? Ez dugu uste, euskaraz izan direnez... baina auskalo!

Erref.: Jesus Egigurenek uste du EITBk gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzkeela, euskaraz lan egiteko kalitatez (www.facebook.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Jesus Egigurenek uste du EITBk gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzkeela, euskaraz lan egiteko kalitatez

Amonamantangorri ¦ 2012-02-03 ¦ 13:07

Eta erdal audientzia Espainiako telebisten eskutan utzi? EHko erdaldunek ez lukete gehiago Teleberri ikusiko, TVEko telediarioa baizik. Sekulako huts egite estrategikoa litzateke.

Gure hedabide-hegemoniak EHko hizkuntza guztiak besarkatu behar ditu.

#2. Re: Jesus Egigurenek uste du EITBk gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzkeela, euskaraz lan egiteko kalitatez

Goio Arana ¦ 2012-02-03 ¦ 13:37

Amonamantangorri

ikuspuntu interesgarria da zurea, baina, nago dagoeneko, ikusle horiek guztiak "Espainiako telebisten eskutan" utzita/joanda daudela.

#3. Re: Jesus Egigurenek uste du EITBk gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzkeela, euskaraz lan egiteko kalitatez

Amonamantangorri ¦ 2012-02-03 ¦ 13:43

Goio Arana:

Audientzia-neurgailuek ez dizute arrazoi osoa ematen.

"GARA itxi behar genuke, eta ahalegin guztiak Berrian jarri". Hori txorakeria bat da.

#4. Egiguren baino lehenago, Emilio Guevara

Sustatu ¦ 2012-02-03 ¦ 13:53

EITBk funtzio publiko bakarra euskararekin betetzen duela adierazi zuen artikulu baten duela bi urte Emilio Guevarak (EAJtik PSE-EE.rako eboluzioa egin zuen politikari batek). Telebista publikoak horixe behar lukeela: euskaraz egin, horixe zioen Guevarak; eta gainerakoa, gaztelaniazkoak, pribatizatu edo ken zitezkeela.

Alberto Suriok erantzun egin zion hari. Eta era berean, argudio horiek kritikatu zituen Jose A. Del Moral ekintzaile eta komentaristak: honek ere uste du gaztelaniazko telebista publikorik ez dugula behar.

#5. Re: Jesus Egigurenek uste du EITBk gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzkeela, euskaraz lan egiteko kalitatez

Edorta Agirre ¦ 2012-02-03 ¦ 14:09

Ixtekotan, nik uste dut ikastola itxi beharko litzatekeela: ez du ezertarako balio, a) bertan euskaraz mintzatzen ikasten ez delako edo, b) euskaraz mintzatzen ikasita ere, helduarora iritsita, panorama guztia erdaldun bihurtuko dutelako erdaldunek eta, areago, ikastolan ibilitako euskaldunek ere.
Euskara ondo dago, antzina bezala, lau hankako zakurrekin eta umeekin hitz egiteko, Unibertsitatean bakar-bakarrik jakingai batzuk irakasteko, erakundeen diru-laguntza zenbait justifikatzeko (akordeonistari eman ziotena, adibidez, nahiz eta kasu hartako aitzakia etxebizitza laguntzea izan zen), eta horrela.
Euskal Telebistan polita da euskararen (edota latinaren) presentzia Mr Bean, Corellako jota txapelketa, "Segoviako ihesa" eta antzekoen bidez gorpuztea. Baina argi dagoena da telebista saio berriak espainolez ez ezik, espainiar kontzientzia hutsez sortu behar direla, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta, ahal dela, Gipuzkoa ere bazterturik.
Ez dut galdetu nahi zein proportziotan egiten diren EITBren espainolezko eta euskarazko telebistetarako aurrekontuak, noski.
Arrazoi dute, horretan ere, Gabilondok izendaturiko EITBko zuzendari xume gajoak eta polizia espainiarrek osaturiko gobernu probisionalak.
Pasa txokora!

#6. Re: Jesus Egigurenek uste du EITBk gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzkeela, euskaraz lan egiteko kalitatez

Karlott & Katherino ¦ 2012-02-03 ¦ 14:38

Agirrerekin ados, ondorioetan: ikastolen ixtearekin, horrela, Lakuak omen daukan zuloa txikituko da.

#7. Eta zergatik ez du defenditzen TVE1, TVE2 eta abar ixtea?

txu ¦ 2012-02-03 ¦ 23:36

Ez dakit zergatik ez duen defenditzen TVE1, TVE2... eta enparauak ixtea. Erdarazko kateak badira beste batzuk, bere funtzioa beste batzuk betetzen dituzte, ba ixtea eta diru guzti hori aurreratzen da.

#8. Re: Jesus Egigurenek uste du EITBk gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzkeela, euskaraz lan egiteko kalitatez

Edorta Arana ¦ 2012-02-04 ¦ 18:23

Kanalak, irratiak ala online zerbitzuak ixtea baino, nik nahiago dut denak sintonia berean jartzea. Zerbitzu publikoa, aniztasuna, euskara eta gertutasun informatiboa modu fresko eta ausartean konbinatzea posible delako.

#9. Re: Jesus Egigurenek uste du EITBk gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzkeela, euskaraz lan egiteko kalitatez

Goio Arana ¦ 2012-02-05 ¦ 16:20

Edorta Aranak bere blogean ere jorratu du gaia: Golpez ala bapez

#10. Re: Jesus Egigurenek uste du EITBk gaztelaniazko kateak itxi beharko lituzkeela, euskaraz lan egiteko kalitatez

BESTELA ¦ 2012-02-05 ¦ 21:47

Beti erdarazko Teleberriren aitzakia. Ongi da, egin dezatela erdarazko Teleberria ETB2n. Baina Teleberria eta kitto! Zer aitzakia gainerakoentzat? Zer aitzakia Vaya Semanita edo El Conquistador bezalako saioentzat? Zabarkeria eta euskaltzaletasun falta lotsagarria baino ez!!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz