Itzuli orri nagusira Bidali hau

Frantzia eta Espainia arteko gerla.... Marca.com webguneko komentarioetan

© cc-by-sa  Joseba Erremundeguy ¦ 2012-02-08 ¦ 12:04 ¦ kirola

Banekien Marca aldizkariak kirola zuela aipagai. Ez nekien ordea hain sentsazio zaleak zirenik: frantziar umorezko bideo bat Espainiar kirolaren aurkako eraso bat bezala aurkeztu dute otsailaren zazpian. Hala ere eskerrak eman behar dizkiet, hiru lerroko artikulu honen azpian irakurri ditudan komentario batzuei esker (3000 baino gehiago ziren) asko irri egin dudalako.

Publizitatea

Hemen dago ika-mikaren funtsa: Marca.com: 2012ko otsailak 7: Los franceses atacan al deporte español: "No ganan por casualidad". "Les Guignols de l'info" Txotxongiloek aurkeztutako gezurrezko informatibo satirikoa da (1995 eta 2008 artean Espainiar estatuan emititzen zen Las noticias del Giñolen aurrekaria). Markak ordea saioaren alderdi satirikoa ez du aipatzen bere hiru lerroko artikuluan.

Lerro gutxi horietan polemika hazten duten hainbat termino erabiltzen dira ordea “atacar” eta “insinuar” aditzak, “polémico vídeo” esamoldea... Hau idatzi dutenek aski ongi badakite bideo honek ez duela inolako garrantzirik, baina haien helburua da jendearengan erreakzioak sortzea.

Helburu hori lortu dute, berria Nadalen kotxea bezain laster hedatu delako sare sozialetan. Bestalde, hiru lerroko artikulu horrek 3000 komentario baino gehiago eragin ditu! Eta ze nolako komentarioak!

Badakit egunero agertzen direla horrelako eztabaida sutsuak interneten, baina kasu horretan frantziar eta espainiar nazionalisten arteko liskarrak irria eragin dit. Komentarioak ez ditut komentatuko, hemen bi dauzkazue. Irakurri eta gozatu:

Espainiar batek frantses bati:

"churri tu eres el tipico GILIPOLLAS que esta en el mundo xq tiene que haber de todo iwal que los putos franceses son unos putos envidiosos de mierda que ven como un pais mas pekeño que el suyo les pega patadas en los COJONES una tras otra y eso provoca ENVIDIA en ellos y en gente como tu ME CAGO EN LA PUTA NACION FRANCESA UNA BOMBA LES METIA YO X EL CULO A TI Y A ELLOS ¡¡¡ANIMO A TODOS LOS DEPORTISTAS ESPAÑOLES ESPECIALMENTE A CONTADOR Y MARTA DOMINGUEZ Y HALA MADRID!!!!"

Frantsesak espainiar horri:

Frantziar bat: Gracias MARCA...Gracias por enseñarnos esta cara de los animales que existen en este país... Y decir que Europa está manteniendo a esta PIARA de CERDOS MESETARIOS!!! Espero que os larguen de Europa y volvais allí de donde nunca deberíais haber salido. Los que contamos en Europa y en el mundo: Alemanes, Ingleses, Franceses y Holandeses, sabemos para lo que valeis: PARA CHUPAR... FUERA DE EUROPA YA, CERDOS, PRIMATES, MUERTOS DE HAMBRE !!! Y QUE VENGAN SOLO CATALANES, VASCOS, GALLEGOS y ASTURIANOS. VIVE LA FRANCE, CATALOGNE, EUSKADI, LA GALICE, ASTURIES...

GORA EUROPA!

Post hau Joextebe blogetik dator.

Erantzunak

#1. Re: Frantzia eta Espainia arteko gerla.... Marca.com webguneko komentarioetan

indezent ¦ 2012-02-08 ¦ 12:47

"YO Y MIS PADRES NOS HEMOS DADO DE BAJA EN EL CANAL + Y TU?"

jojojo Español hauek burutik joanda daude... XD

#2. Re: Frantzia eta Espainia arteko gerla.... Marca.com webguneko komentarioetan

indezent ¦ 2012-02-08 ¦ 14:31

Mugarik ez duten bi gauza besterik ez daude: Unibertsoa eta gizakiaren ergelkeria (kasu honetan, españolena):

http://ecodiario.eleconomista.es/tenis/noticias/3730634/02/12/La-Federacion-Espanola-de-Tenis-demandara-a-Canal-Francia-por-los-guinoles.html

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Tropeltxoa Tourrean!

Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker.

Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker!

 

 Nabigatu euskaraz