Eskiula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Eskiula

Akitania
Eskiula
Eskiulako eliza.
Izen ofiziala Esquiule
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Kantonamendua
Barrutia
 Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Oloroe-Donamaria Mendebaldea
Oloroe-Donamaria
Alkatea Jean Bedecarrax
(2008-2014)
Herritarra eskiulatar
Koordenatuak 43°11′41″N 0°42′45″W / 43.19472°N 0.7125°W / 43.19472; -0.7125Koordenatuak: 43°11′41″N 0°42′45″W / 43.19472°N 0.7125°W / 43.19472; -0.7125

Eskiula kokapena.png

Eremua 28,58 km2
Posta kodea 64400
Biztanleria 542 bizt (2007)
Dentsitatea 18,96 bizt/km²
Sorrera XV. mendea
INSEE kodea 64217

Eskiula Bearnoko udalerri euskalduna da[1][2], nahiz eta hainbatetan Zuberoako udalerrien barruan sailkatzen den, batik bat bertan euskaraz mintzatzen delako. Zuberoako lurraldetzat hartzen denean, Basabürüa eskualdean kokatzen da.

Udalerriaren frantsesezko izena —eta ofiziala— Esquiule da, eta okzitanierazkoa Esquiula.

2007an 542 biztanle zituen. 2008tik alkatea Jean Bedecarrax jauna da. Herri honetako bizilagunei ipini zaizkien ezizenak "bahanka biltzailiak", "karakoil biltzailiak"[3] eta "serora bühürtekariak" dira[4].

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Eskiulako elebidun seinalea.

[aldatu] Topografia

Udalerriko gunerik baxuenak 190 m ditu; Joos ibaiaren ertzean dago, herri kaskoaren iparraldean.

Punturik garaiena Kanbillu mendia (660 m) da. Udalerriaren hego-mendebaldean dago; bere tontorretik mendebaldean Bartabürü ibarra dago, hegoaldean zein ekialdean Narbe eta ipar-ekialderantz jota mendiak berak izena ematen dion auzotik pasatuta Hegilla edo herri barnera jaisten da. Aipatu hiru auzoak 200-300 metroko altueran daude. Mendia Pierre Topet Etxahun koblakari ezagunaren bertso batean agertzen da, Ahargo eta Kanbillu[5]; Barkoxe herria aipatu bi mendien artean dago, lehena Barkoxeko lurretan eta bigarrena Eskiulakoetan.

Kanbilluren nagusitasunaz gain muino ugari dago Eskiulan; mendia eta herriaren artean dagoen muinoetako batean Khoxü-gaina izeneko gaztelu zahar motako aztarnategi protohistorikoa dago.

[aldatu] Hidrografia

Barkoxe bezala, udalerriko lurrak ez daude Zuberoako ardatza den Uhaitzandiko arroan, Oloroeko uhaitzera doazen zenbait ibaiadarri dagokielako[6]:

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Auzoak

Udalerria auzo batzuetan banatu ohi da; Hegilla izan ezik denak oso sakabanatuak dira[9].

[aldatu] Garraiobideak

[aldatu] Historia eta Zuberoa-Bearno afera

Sakontzeko, irakurri: Zuberoa-Bearno afera Eskiulan

Eskiula Zuberoako udalerrien barnean kokatu ohi da batzuetan; besteetan, berriz, Bearno barnean[2], ofizialki bearnotar udalerria baita. Udalerria sorrera erlatiboki berrikoa da, XV. mende erdialdekoa, hain zuzen ere. Herria Bearnoko lurretan sortu zen, baina biztanleak euskaldunak ziren. Eskiulan, ondorioz, euskara izan da nagusi. Erregimen zaharrean zehar, horrela, Eskiula Oloroeko administrazioaren parte izan zen; eta 1790eko berrantolaketa arte Aramitzeko kantonamendukoa zen. 1796ko urtarrilaren 23an biztanleek Barkoxeko euskal kantonamenduarekin bat egiteko eskatu zuten, erreferendum bidez. Baina ez zitzaion eskaerari jaramonik egin [10]. Hori dela eta, 1816 inguruan Eskiula Oloroe-Donamariako kantonamenduan sartu zen[11]. Ondorioz, Eskiula euskal kulturadun baina Bearnoko lurretako udalerria bilakatu zen. Abeltzaintzari dagokionez, bestalde, Eskiula ez da Zuberoako lur sindikatuko kide. Baina 1456an eta 1652an Zuberoako lurren erabilpenerako akordioak sinatu zituen udalerri honek [12].

Esan beharra dago udaletxean, frantziar banderarekin batera, ikurriña mugitzen dela gaur egun.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
1 513 1 274 1 382 1 362 1 382 1 410 1 390 1 320 1 251
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
1 281 1 236 1 221 1 169 1 117 1 089 1 057 1 012 1 030
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
966 975 918 814 836 804 808 741 639
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2004 - -
617 538 497 474 523 500 541 - -

2004ko biztanleria INSEEk eginiko behin-behineko zenbaketa da

[aldatu] Politika

[aldatu] Herri elkargoak

[aldatu] Auzapez zerrenda

Auzapezak Agintaldia
Joseph Murcuillat 1790-1791
Pierre Andère-Hagolabustan 1791-1792
Pierre Lepphaille 1792-1805
Jean Pierre Castillon 1805-1812
Joseph Poutchoue 1812-1813
Martin Castège 1813-1815
Jean Pierre Castillon 1815-1831
Jean Pierre Quintaburu 1831-1837
Alexis Castéjurry 1837-1848
Simon Etchanchu Espelet 1848-1871
Pierre Narbéburu 1871-1876
Pierre Legris 1876-1881
Jean Etchégorry 1881-1892
Pierre Narbéburu 1892-1896
Simon Augé Eyheralt 1896-1901
Pierre Berho 1901-1904
Thomas Solougaray 1904-1925
Pierre Etchart Bichar 1925-1945
Armand Berdot 1945-1949
Albert Lepphaille 1949-1959
André Orgambide 1959-1969
Jean-Pierre Rousseu 1969-1983
Jean Berdot 1983-1995
Laurent Chabalgoity 1995-2014
Jean Bedecarrax 2008-2014

[aldatu] Kultura

Eskiulan antzeztutako maskarada.

[aldatu] Hizkuntza

Sakontzeko, irakurri: Zuberera

Eskiulako herritar gehienak euskaraz mintzatzen dira, zubereraz, hain zuzen[2]. Horrez gain, frantsesa oso hedatua dago, eta bearnes hiztunak ere badira[13].

[aldatu] Mitologia

Udalerriko lurretan Kanbellu mendia dago, zenbait kontakizun mitologikoen kokalekua.

[aldatu] Kirolak

Herrian bi pala txapelketa antolatzen dira urtero: bata buruz burukoa, eta bestea binakakoa. Binakakoa martxotik uztailera izaten da, eta buruz burukoa, berriz, uztail-abuztuetan.

[aldatu] Jaiak

Eskiulako bestak abuztuaren amaiera aldera ospatzen dira, kantu, dantza, kontzertu eta abarreko programarekin. Eliza bestak, aldiz, abenduaren erdi inguruan dira.

[aldatu] Maskarada eta pastoralak

Herria oso aktiboa izan da eta da Zuberoan antolatzen diren herri-antzerkien arloan. Eskiulak antolatu dituen azken maskaradak 1983, 1992 eta 2002an izan dira.

[aldatu] Pastoralak

Dokumentatuta daudenen artean hauexek izan dira herriak taularatutako pastoralak[14]:

[aldatu] Eskiulatar ospetsuak

  • Jean Larrasket (1885 - 1953), euskalaria, euskaltzain urgazlea.
  • Martxel Tillous (1934 - 2009), apaiza, Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko euskotarren kapilaua.

[aldatu] Erreferentziak

  1. 92. araua - Zuberoako herri izendegia, Hala zehaztu du Akademiak: "Eskiula sartu dugu zerrendan, nahiz eta herri hori Zuberoatik kanpo dagoen.", Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0092.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-28 
  2. a b c Eskiula, Harluxet hiztegi entziklopedikoa, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Eskiula. Noiz kontsultatua: 2010-12-28 
  3. Julien Vinson euskalaria eta Iparraldeko herriei buruzko erran zaharrak (II), Joseba Aurkenerena, Kazeta.info, 2010eko urtarrilaren 4a. "Bahanka" = barea.
  4. Ziberoko herrien epixtola, Bertso eta olerkien hemeroteka.
  5. Ahargo eta Kanbillu Klasikoen gordailuan.
  6. Eskiula Sandre webgune ofizialean.
  7. Joos] Sandren.
  8. Vert aipatu webgunean.
  9. Jeruntze eta Eskiula, Ekialdeko webgunea, Philippe Etxegorri.
  10. Eskiularen historia laburra, 2000ko Pastorala (azken kontsula: 2007-12-28) (Frantsesez)
  11. Ekialdeko webgunea, Jeruntze eta Eskiula atala; Historia (azken kontsula: 2007-12-28) (Euskaraz)
  12. Frantziako Kultura Ministerioa - Kultur Ondasunaren Inbentario Orokorra, Sortzez Ama Birjinaren Eliza (azken kontsula: 2007-12-28) (Frantsesez)
  13. "Euskara bidaide", Nora aldizkaria, 22. alea, 2009ko azaroa
  14. Pastoralak Xiberoan Sü Aziaren webgunean.

[aldatu] Kartografia

  • IGNren 1446 ET (Tardets-Sorholus.Arette), 1445 E (Mauléon-Licharre) eta 1546 OT (Oloron-Sainte-Marie) mapak, 1:25000 eskalakoak.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Eskiula
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak