Lapurdi

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lapurdi

Lapurdiko bandera
Bandera
Lapurdiko armarria
armarria
Hiriburua Baiona
Herritarra lapurtar
Lapurdi Euskal Herrian.png
Antolaketa
Estatua
Eskualdea
Departamendua

Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak
Eremua 858 km²
Biztanleria 205.000
Dentsitatea 238,9 bizt/km²
-
-
Lapurdiren mapa fisikoa
Miarritzeko hondartzako ikuspegia

Lapurdi (frantsesez Labourd) Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) zati da. Ez du inolako lurralde ofizialtasunik Frantziako administrazioan.

Hiriburua Baiona dela diote, nahiz eta hori, euskal antolaketa politikoak deuseztatuak izan direnetik izendatu duten. Baiona, Pirinio Atlantikoetako departamenduko suprefetura baita; Ipar Euskal Herriko jendetsuena.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Kokapena

Pirinioak, Aturri ibaia eta Kantauri Itsasoa (Bizkaiko Golkoa) dira bere muga naturalak. Euskal Herriaren ipar-ekialdean kokatzen da, Frantziaren hego-mendebaldean.

Iparraldean Landekin du muga, ekialdean Nafarroa Beherearekin eta Hegoaldean Gipuzkoa eta Nafarroarekin.

Lapurdiko hiri nagusitzat hartzen dena Baiona da. Alta, Iraultza burges frantsesaren ondorioz foruak kenduak izan zirenetik baizik ez da. Onarpen instituzionalik gabe geratu ziren Euskal 3 lurraldeen hiri nagusia bihurtu da Baiona, hots "iparralde" baten hiriburua. Historikoki Lapurdiko jauntxoen bilgunea, Lapurtarren Biltzarra (Foruak), Uztaritzen kokatua izan da, herrialdearen erdialdean. Beste hiri inportanteak: Biarritz, Hendaia, Hazparne, Ziburu eta Donibane Lohizune dira. Herrialdea Baionako jaiengatik, kostaldeagatik eta Ezpeletako piperrengatik, bertzeak bertze, frantsesen folklorizazioaren ondorioz.

Kostaldearen jarduera nagusia turismo masiboarekin lotua da, bereziki Miarritzen, Donibane Lohizunen eta Hendaian. Barnealdean oraindik muino berdeak eta herri txikiak dira nagusi, Sara eta Ainhoa herri politenen zerrendan sartzekoak direlarik. Bertan nekazal turismo eta naturari lotutakoa ere garrantzia hartuz doa.

[aldatu] Kostaldea

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Lapurdiko kostaldea

Lapurdiko kostaldea laua da Bizkaikoa edota Gipuzkoakoarekin alderatuta. Hondartza luzeak daude eta hegiak altuera txikikoak dira. Bidasoa eta Atturri ibaiek bere urak bertan isurtzen dituzte.


[aldatu] Barnealdea

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Lapurdiko mendien zerrenda

Lurraldeko hegoaldean Mendebaldeko Piriniotako lehendabiziko tontorrak daude, guztiak 1.000 metrotik beherakoak eta Artzamendi eta Larrun mendi nagusiak izanda.

Halaber Sarako lezeak ere aipagarriak dira, bertzaldeko Urdazubi eta Zugarramurdikoekin batera multzo nabarmena osatzen dutenak.

Udalerriei dagokienez, azkenik, Hazparne dugu gaur egun populatuena.

[aldatu] Historia

[aldatu] Antzinaroa eta Klasizismoa

Antzinaroan Tarbelarrak bizi ziren gaur egungo Lapurdin. Antza Lapurdum izeneko portua euren lurraldean zegoen, etorkizunean Baiona bilakatuko litzatekeena. Ondoren erromatarrek okupatu zuten, baina ez zen okupazio luzea izan.

[aldatu] Erdi Aroa

Erdi Aroan Waskoniako dukerriaren parte izan zen, batzuetan Baskonia edo Gaskonia deitzen zena. 844. urtean bikingoek Baiona konkistatu zuten eta bertan euren inkurtsioetarako base bat ezarri zuten. 986n bertatik kanporatu zituzten, baina bai Lapurdin bai euskal kostalde osoan nabigazio ezagutza handiak utzi zituzten.

1020an Antso VI.a Dukeak Lapurdiren gaineko jurisdikzioa aldatu eta Nafarroa Beherea izena eman zion, Antso III.a Nagusia, Nafarroako Erregearen esku geratu zelarik. 1023an bizkonterri bilakatu zuen, Lupo Sancho izendatuz bizkonde, Gaskoniako Dukearen azpian. Lurraldeak gaur egungo Lapurdi gehiena hartzen zuen eta agian gaur egungo Nafarroako lur batzuk Bidasoatik iparraldean.

1125 Baiona Gilen IX.a Akitaniakoari eman zioten. 1130 eta 1131an Alfontso I.ak Baiona erasotu eta Gilen X.a Santuarekin jurisdikzio gatazkak sortu ziren.

1169tik 1199ra Rikardo Lehoibihotzek zuzenean agindu zuen Lapurdin, 1774tik 1175ra karta eman zion berriro Baionari Poitou, Akitania eta Gaskonian kobratzen zitzaizkien zergak birjasotzeko asmoz. Honek gaskoien eta euskaldunen altxamenduak ekarri zituen, baina erregeak mendean hartu zituen.

Rikardok Nafarroako printzea zen Berengaria ezkondu zuen 1191an eta honek Nafarroa eta Baionaren arteko merkataritza erraztu zuen, eta horrekin batera Ingalaterrarekin. Ezkontza honekin Nafarroa Beherea Nafarroa Garaiarekin anexionatu zen eta Lapurdi eta Zuberoa Akitaniarekin. 1193an Lapurdiko bizkondeak bere eskubideak saldu zituen Ustaritzen. Momentu horretatik Ustaritze bilakatu zen Lapurdiko hiriburua 1798ra arte.

Joanes I.a Ingalaterrakoak Baionari lege Munizipala eman zion eta alkatea, 12 juratu, 12 kontseilari eta 75 aholkulari izendatu zituzten.

1451an Lapurdi Frantziarren eskuetara igaro zen Ehun Urteko Gerra amaitu aurretik. Hortik eta Frantziako Iraultzararte autonomia handiarekin burujabe izan zen Lapurdi.

[aldatu] Aro Modernoa

Aro Modernoan aurretik esan bezala autogobernu handia izan zuen Lapurdik Frantziaren barnean. 1610ean Lapurdik sorgin-ehiza handia izan zuen Pierre de Lancre jujearen eskutik. Guztira 70 ustezko sorgin erre zituzten.

[aldatu] Aro Garaikidea

1798an jaio berria zen Frantziar Errepublikak eta bere ideia zentralista Jakobinoek, euskal probintziak ezabatu zituzten, eurekin Lapurdi, eta Pirinio Atlantikoak sortu zituzten Biarnorekin batera.

1854tik 1870ra eskualdean zeuden hika-mikak zirela eta Napoleon III.ak eta Eugenia enperatrizak Miarritzek eskaintzen zituen aukerak ikusita Parisko goi gizartearentzako leku turistiko bilakatu zuten.

[aldatu] XX. mendea

II. Mundu Gerran naziek Lapurdi okupatu zuten. Bertan Franco eta Hitlerren arteko bilkura egin zen.

Azken hamarkadetan eskaerak geroz eta ugariagoak dira Instituzio propio (Autonomia) bat sortzeko Zuberoa eta Nafarroa Beherea berarekin batera.

[aldatu] Banaketa administratiboa

[aldatu] Lapurdiko eskualdeak

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Lapurdiko eskualdeen zerrenda

LapurdiUdalerriak.png

Lapurdi honako eskualdetan banatua dago:

Administratiboki 12 kantonamendutan banatzen da, nahiz eta horietako batzuek Nafarroa Behereko herriak hartzen dituzten barnean.

  1. Angelu Hegoaldea
  2. Angelu Iparraldea
  3. Baiona
  4. Bastida
  5. Bidaxune
  6. Donibane Lohizune
  7. Ezpeleta
  8. Hazparne
  9. Hendaia
  10. Miarritze
  11. Uztaritze

Termino orokorretan BAB Kantonamendua hartzen da makro-kantonamendu moduan. Horrek Baiona, Angelu eta Miarritzeko kantonamenduak hartzen ditu baitan, eta horregatik Baiona-Anglet-Biarritz siglak hartzen dira izendatzeko.

[aldatu] Lapurdiko udalerriak

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Lapurdiko udalerrien zerrenda


Lapurdik 41 udalerri ditu. Udalerririk handienak kostaldean kokatzen dira: Baiona (40.078 biztanle 1999an), Angelu (36.800), Miarritze (30.055), Donibane Lohizune (13.247), Hendaia (12.596), Urruña (7.043), Bokale (7.007) eta Ziburu (6.283).

Barnekaldean Hazparne (5.477), Uztaritze (4.984) eta Kanbo (4.416) dira handienak.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskara

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Lapurtera

Lapurdin hitz egiten den euskalkia lapurtera da. Lapurtera ez da Lapurdi osoan hitz egiten, izan ere ekialdeko hainbat herritan behenafarrera hitz egiten da. Lapurdiko mendebaldean eta Nafarroako Urdazubi eta Zugarramurdin da nagusi lapurtera.

[aldatu] Literatura

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Lapurdiko idazleak

Euskarazko idazle klasikoen artean Joannes Leizarraga eta "Axular" izen handikoak lapurtarrak izan ziren.

Garaikideen artean, Itxaro Borda, Ur Apalategi eta Eneko Bidegain bertakoak ditugu.

Frantsesezko egileen artean, Pierre Loti eta Marie Darrieussecq aipatzekoak dira.

[aldatu] Musika

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Lapurdi