Itzuli orri nagusira Bidali hau

Blogari bat oso hasarre BBVA banketxearen jarrerarekin

© cc-by-sa  Garagoittiko Orakulua ¦ 2012-02-16 ¦ 12:25 ¦ ekonomia

Orain egun batzuk Eibartarrak zerrendan adierazi zuen bere hasarrea eta gaur bere blogean kontatu du gertatutakoa. Oier Gorosabel blogaria da bera, eta BBVA banketxearekin izandako liskarra plazaratu du Garagoittiko Orakulua blogean. Jokabide mafiosoa leporatzen dio banketxeari:

"Banko asko ezagutu dittudaz urtietan. Orokorrian ez naiz pozik egon euretako batekin bez: dirua nunbaitten euki biharra dago, eta halabeharrez sartu bihar izan dot batian edo bestian, gehixenetan bizileku aldaketak dirazela-eta, eta BBVA-n kasuan, hipoteka bat bihar izan nebala 1999 aldian. Enpresa honen aurrian erreparuak nittuan: entzunda nekan dirua irabazteko eta inbertitzeko forma ez oso etikuak zittuezela; baiña diru premiñan nenguan eta eskaintzarik onena eurena suertau... Ordutik nabil sufritzen enpresa honen jokabide mikro-mafiosua. Izan be, ulergarrixa begittandu jata banku bat dirua irabaztera juatia; baiña ezagutu dittudazen jokamolde guztien artian, zittalena BBVA-kuena da, zatixa gaiñera. Osorik irakurtzeko, Garagoittiko Orakuluan

Erref.: Blogari bat oso hasarre BBVA banketxearen jarrerarekin (eibar.org)

Publizitatea

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz