GERNIKA-BIZKAIA 1937-2012. 75 urte gogoan" proiektuaren grabaketearen harrera-ekitaldia

Erakundeetako ordezkariak grabaketearen kutxagaz.

Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak, Foru Jauregian izandako ekitaldian, Bizkaiko Ahaldun Nagusiarengandik jaso eban "GERNIKA-BIZKAIA 1937-2012. 75 urte gogoan" egitasmoaren grabaketan zehar ataratako materiala. Ekitaldi horretan izan ziran be Eusko Legebiltzarreko ordezkariak, Sabino Arana Fundaziokoak, Eusko Ikaskuntzakoak eta Euskal Filmotekakoak, ekimen horretako partaideak danak. Proiektu horren barruan dago "ZERUTIK SUA DATOR" dokumentala be. Dokumental horretan jasorik dago Bizkaiko 37 herrik orain dala 75 urte, Gerra Zibilean, jasan ebezan bonbaketen lekukotzarik handiena.

Kideentzako bakarrik