JAUNAREN ZIN EGITEA

Foru-Baimena eta Jaunen Zin Egitea ziran Foruak osotasunean gordeko zirala bermatzeko tresnarik oinarrizkoenak. Zin egitea zan Jaunak egiten eban lehenengo gobernu-ekintza, bizkaitarren legeak gorde egingo ebazala agirian eta beren-beregi aldarrikatu behar eban-eta Bizkaiko Jauntzat onartua izateko.

Batzarretxeko Batzar-Aretoan ikusi leiteke zeintzuk ziran zin egiteko esaten ebezan berbak.

Zin-egitea
Nik, Bizkaiko Jaunak, zin egiten dot
zintzoro ta egitan zaindu,
gorde eta gordeazo egingo dodazala
Bizkaitarren askatasun,
eskubide, usario eta ohiturak,
bardin Lur-Edegikoak
zein uri eta uribilduetakoak,
zein Enkarterri eta Durangaldekoak,
orain arte lez izan dabezan moduan,
euren borondatea horixe da-ta.
Bizkaiko Jaunaren Zin Egitea

Bizkaiko Jaunaren Zin Egitea

Fernando Katolikoaren esku-musua, Foruak zin egin ondoren (1476)

Fernando Katolikoaren esku-musua, Foruak zin egin ondoren (1476)





BIZKAIKO JAUNAK

Nafarroako monarkiaren XI. mendeko krisialdiari esker, Bizkaiko jaunek menpekotasun-loturak gainditu eta lurraldearen ganeko agintea sendotu eben, eta oinordetza izaerako Jaurerri Jurisdikzionala eratu eben.

Erretratuak
Genealogía
Legea

ZIN-BIDEA

Zin bidea

XIII eta XIV. mendeetatik aurrera, legegintza-zereginagaz batera, Batzar Nagusien egitekoen artean egozan Jaunaren onarpena, gorazarrea eta zin egitea.

Jaunak "berak etorri behar dau Bizkaira eta berton sendestu behar ditu lege berezi, foru, usario eta ohitura eta lurrak eta beragandik dituen mesedeak eta frankeza eta herri-eskubide guztiak" (1452. urteko Forua).

Bizkaiko Jaunak Foruak zaindu egingo zituala zin egin behar izaten eban hatakotzat onartua izan aurretik, eta Foruaren II. Legearen 1go Atalean esaten zanaren moduan egin behar eban hori, Bilboko Uribilduaren ateetan, Larrabetzuko San Emeterio eta San Zeledonioren eleizan, Gernikan bertako Zugazpean eta Bermeoko Santa Eufemia eleizan.