ARETXA
Beste Batzar-Leku batzuetan lez, Gerediagan be Foru-Aretxa egoan. Durango-Eibar errepidea egin (1789) eta urte gitxigarrenera, desagertu egin zan Aretxa, errepidearen ezpondatik hur egoan eta. Gaur egun dagoan Aretxa Gerediagan, bertako zugaztitxo baten, hazitakoa da, eta beharbada Aretx zahar haren ezkurretatik ernetakoa izango da.
