Sustatu.com > erlijioa

Christopher Hitchens bizi izan da

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2011-12-16 ¦ 08:31 ¦  erlijioa

Ingelesezko idazle kontenporaneo handienetakoa hil da, Christopher Hitchens. Ez zen eleberrigilea; kazetari, saiogile eta polemista baizik. Ateismoaren defendatzaile eta erlijioen etsai, haren lumaren zorrotza dastatu daiteke Ama Teresa Kalkutakoa biluzik uzten duen saiakera honetan, adibidez. Minbizi latz batek eroan du Hitchens 62 urterekin. Gaixotasunak bueltarik ez zuela jakin arren, bere argitasun ateoa ez da zirkinik mugitu azken hilabeteotan.

Erref.: Christopher Hitchens bizi izan da (www.vanityfair.com)
# ¦ Erantzun bat

Publizitatea

Euskal Herriko surflari kristauen mugimendua

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-25 ¦ 09:20 ¦  erlijioa

Christian Surfers 1970. hamarkadan Australian sortutako mugimendua da, Jesusen maitasuna hedatzeko surflarien artean. Hainbat ekintza egiten dituzte urtero, eta munduko herrialde askotan dauzkate taldeak. Euskal Herrian ere bai: Olatuak jarri diote izena.

Erref.: Euskal Herriko surflari kristauen mugimendua (cargocollective.com)
# ¦ Komentatu

Gaur hasi dute musulmanek ramadana

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-08-01 ¦ 12:21 ¦  erlijioa

Telebistako udako programazioarekin janaria, edaria, jaiak eta sexua erakusten dizkiguten bitartean, gaur hasi dute musulman gehienek Ramadana; nahiz eta toki batzuetan, Marokon esaterako, bihar hasiko duten. Islamdar egutegian 9. hilabetea da, 30 egunekoa, eta tarte horretan debekatua dute egunsentitik iluntzera bitartean jatea, edatea, erretzea edo sexu harremanak izatea.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Katolizismoarentzat, aro bat amaitu egin da Irlandan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-07-22 ¦ 09:15 ¦  erlijioa

Irlandako historian puntu adierazgarria izan zitekeen markatu zuen herenegun Enda Kenny lehen ministroak. Elizako Katolikoaren kontrako hitzaldi ikaragarri gogor batekin, aro baten amaiera markatu zuen neurri batean, Irlandako estatu independenteak 90 urtean ezagutu ez duena entzun zen Dublingo Dail edo Parlamentuan. "Hau ez da Erroma. Hau Irlandako errepublika da, 2011. urtea"

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Kristautasuna salbatzeko irteera bakarra dugu: Katolizismoarekin moztu

© cc-by-sa  Gorka Etxebarria  ¦  2011-05-29 ¦ 08:15 ¦  erlijioa

Astiro-astiro baina gelditu gabe kristautasunak eskuetatik egiten digu ihes. Gizadiaren balioak eraikitzeko oinarria izan dugun kristautasunak jadanik ez digu ezer esaten. Arrazoi asko egon daiteke atzean: gizarte “modernoa” eta berari dagozkion balioak, hedabideek zabaltzen dituzten “estilo” berriak, mundu mailako sistema ekonomiko desegituratzailea… ehunka aipa genitzake baina, arrazoi nagusia zein den zehaztu beharko bagenu, zalantzarik gabe, honako hau dela esango genuke: Vatikanoa eta Katolizismoa.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

A = ateoak + agnostikoak armairutik at!

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-04-20 ¦ 08:02 ¦  erlijioa

Kolore gorriko A hori ateo edo agnostikoen ikur da, Out izeneko kanpaina baten sinboloa. Richard Dawkins biologoaren fundazioak bultzatutako deia da, publikoki adierazteko jendeak ez duela erlijiorik edo beste sinesmenik izate supernaturaletan, eta horren ordez ikuspegi humanista, arrazoizko, naturalista eta zientifikoaren alde dagoela.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Eguneroko otoitzak Interneten gaztelaniaz, Jesuiten eskutik

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-03-20 ¦ 08:40 ¦  erlijioa

Espainiako Jesuitek webgune bat egin dute egunero otoitz bat proposatzeko. Ingelesezko Pray-as-you-go webgunean oinarrituta rezandovoy (otoitz eginez noa) egin dute. Euren prentsa ohar batek zera dio:

Jesusen konpainia, antzindari eguneroko otoitzentzat teknologia berriak erabiltzen.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Aralarko misterioa: aingeruaren aurpegia agertu da elizako horman

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-01-05 ¦ 13:13 ¦  erlijioa

Aralarreko San Migelen aingerua agertu da hormako orban batean, eta albiste bilakatu da: El Diario Vascok dakar gaur albistea, baina lehenago Iker Jimenezen Cuarto Milenio saioan ere agertu da misterioa. Programako irudi hau ikusita, aingerua baino, Ghostbusters edo Mamu Harrapariak marrazki bizidunen logoa ere ikus daiteke.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Santification Party Bartzelonan, fake bat Aita Santuaren bisita dela eta

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-11-07 ¦ 07:13 ¦  erlijioa

Galizian izan zen atzo Aita Santua eta Bartzelonara bisita dauka programatuta gaurko. Ekimen ugari egin dituzte bisita honen harira, eta besteak beste, honako bideo hau aurkitu dugu Youtuben (katalanez):

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Musukatze jendetsurako deialdia Bartzelonan, Aita Santuaren bisita dela-eta

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-10-28 ¦ 09:45 ¦  erlijioa

Benedikto Aita Santuak Bartzelona bisitatuko du datorren azaroaren 7an, eta bisita horren aurrean musukatze homosexual jendetsua egiteko deialdia zabaldu dute sarean. Queer Kissing Flashmob deitu diote.

Gure atsekabea adierazi nahi dugu baina ez biolentziaren bidetik, baizik eta pasioaren, sentsualitatearen eta maitasunaren bidetik.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Grekoen jaialdi erlijiosoa, Aresek emandako egurra omentzeko

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-09-30 ¦ 13:03 ¦  erlijioa

Herodotoren Historia liburuan Egiptori eskainitako atalean, Herodotok sei jai erlijioso berezi aipatzen ditu, toki zehatz batzuetara lotua. Horietatik azkena Papremis hirian ospatzen zuten, Aresen omenez. Aresek herrian izandako gertakizun bat oroituz, Papremiseko jai hau krudela eta gordina zen.

Bastoikadazko borroka bortitza pizten da eta kaskezurrak apurtzen dituzte.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

"Neu ere hitzaren eske nator" elkarretaratzea

© cc-by-sa  Aitor  ¦  2010-07-07 ¦ 11:27 ¦  erlijioa

Azkenaldian Eliza Katolikoan ematen ari diren Giza Eskubideen urraketa kasuen aurrean eta urraketa hauek eragiten dituzten agintekeriazko jarrerak salatzeko; eta urraketok zuzenean pairatzen dituztenei (azkena eta nabarmenetarikoa Joxe Arregi) babesa adierazteko elkarretaratzea antolatu dute Bizkaiko hainbat kristau-elkartek. Elkarretaratzea uztailaren 8an, osteguna, Bilbon 20.00etan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Jesukristoren aurpegia Google Maps irudietan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-07-07 ¦ 09:18 ¦  erlijioa

The Sun eta Telegraph bezalako egunkariek zekarten astelehenean berria: Jesukristoren aurpegia azaldu dela Google Mapsen. Beste blog batzuetan apiriletik dago hor. Hona, aipatzen pareidolia kasua zuzenean mapatik ekarrita:


Jesukristoren aurpegia map

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Pagola eta Jesus, hurbilketa patetikoa

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2010-05-07 ¦ 08:14 ¦  erlijioa

Duela gutxi Bibliako pasarte absurdoez jardun nuen hemen, eta baten batzuek kritikatu zuten neure ikuspegi katxondoa, bereziki aipatuz Itun Zaharra eta Berria desberdinak direla, eta interpretazio literaletan inor ez dabilela jada gure artean, agian bai protestantismoan. Tira, heldu diezaiogun gaiari, Itun Berriari, eta interpretazio modernoenei: Jose Antonio Pagola Donostiako apaiz eta bikarioak idatzitako Jesus, Hurbilketa historikoa best-seller horri. Irakurri dut. Eta zer, esango dizuet bada, barregura edo tristura, horra nire zalantza orain.

Guztia irakurri ¦ 31 erantzun

Bibliako pasarterik katxondoenak

© cc-by-sa  Luistxo Fernandez  ¦  2010-04-14 ¦ 10:04 ¦  erlijioa

Aste Santuan ikusi nuen Galder Gonzalez Theklan-ek Zabaldun jarritakoa, Bibliako 10 kontakizun arraroenen bilduma. Benetan barregarria iruditu zitzaidan, zer nolako astakeriak dakartzan liburu famatu horrek. Nola Biblia osoa Interneten dagoen euskaraz, pasarte katxondo horietako batzuk dokumentatu ditut.


David berak hildakoen zakilmuturrak kontatzen

Guztia irakurri ¦ 12 erantzun

Munilla: Geure materialismoa Haitiko errugabeen sufrimendua baino gaitz larriagoa da

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-01-15 ¦ 11:07 ¦  erlijioa

Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpiku berriak esan du, eta sortu da eskandalua.

Badira gaitz larriagoak Haitiko gaixo horiek sufritzen dutena baino (...) Geugatik ere egin beharko genuke negar, gure egoera espiritual pobreagatik, bizitzaren ikuspegi materialistagatik; beharbada gauza handiagoa da geuk sufritzen duguna, errugabe horiek sufritzen dutena baino.

Hitz testual hauek honela ateratzeari manipulazioa iritzi dio jada Munillak. Gauzak argitzeko, gotzainak dio SER kateko elkarrizketa horretan teologiaz ari zela.

Erref.: Munilla: Geure materialismoa Haitiko errugabeen sufrimendua baino gaitz larriagoa da (www.cadenaser.com)
# ¦ 8 erantzun

Munillaren ordenagailuak bazekien nortzuk ez ziren bere taldean egongo

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-01-12 ¦ 07:43 ¦  erlijioa

Gipuzkoako elizbarrutiko goi-kargudunek dimititu egin dute, eta orain Munilla Donostiako gotzain berriak talde berria izendatzeko lana hartu beharko du. Lan hori errazteko ez dakigu bere konfidantzako jendeaz osatutako zerrendarik ote duen Munillak, baina lehen behintzat bere ordenagailuan ba omen zeukan euskal apaizen zerrenda beltz bat; horiek seguru ez dituela bere taldera gonbidatuko.

Erref.: Munillaren ordenagailuak bazekien nortzuk ez ziren bere taldean egongo (www.publico.es)
# ¦ Erantzun bat

Benedikto XVI.a lurrera bota dute meza hasterakoan San Pedro basilikan

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-12-25 ¦ 09:44 ¦  erlijioa

Joseph Ratzinger (Benedikto XVI.a Aita Santua) lurrera bota zuen eraso batean emakume batek bart gaueko 22.00etan Gabon Gaueko meza hastera zihoala, San Pedro elizan sartzerakoan Vatikanoan. Eguneraketa, 11.30: Erantzunetan jakinarazi digute Le Monde egunkariak dioela gertakari berean Roger Etxegarai kardinal lapurtarra (87 urte) zauritu dutela, eta ospitalean dagoela.

Bideoan ikusiko duzuen gorriz jantzitako emakume bat da erasotzaileaa.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Gipuzkoako apaizek Munillagatik protestan idatzi duten agiria

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2009-12-16 ¦ 17:23 ¦  erlijioa

Jose Ignacio Munillaren Gipuzkoako gotzain berriaren izendapenaren aurkako agiria sinatu dute 131 apaizek, tartean Gipuzkoako 14 artzipresteetatik 11k eta 85 parrokok (Gipuzkoako parrokoen %77). Gaurko Berriak dakar albistea, baina adierazpen osoa lortu eta hona ekarri dugu.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Jose Ignacio Munilla dator

© cc-by-sa  Mikel Iturria  ¦  2009-11-21 ¦ 10:20 ¦  erlijioa

Gaur eguerdian egingo omen du publiko Vaticanoak Jose Ignacio Munilla euskalduna izango dela Gipuzkoako gotzain berria. Eta zuek pentsatuko duzue: eta zer? Ba gu bezalakook, eliza katolikotik kanpo gaudenok, dibertituko garela eta, aldiz, eliza horretan izanda, bere korrontekoak ez direnek asko sufrituko dutela. Gaur goizean Radio Euskadin Joseba Egibarrek esan bezala, eskuinago soilik pareta baitauka Munillak (Rouco Varelak bezala, gaineratu du jeltzaleak).

Guztia irakurri ¦ 9 erantzun

Artikulu zaharragoak »»