Urola Kosta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Urola Kosta

 Gipuzkoa
Gipuzkoa - Urola Kostaren kokapena.gif
Azalera 108,31 km²
Biztanleria 42.526 (2010)
Dentsitatea 392,6 bizt / km²
Udalerriak Aizarnazabal, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia
Herririk handiena Zarautz (22.652 biztanle)
http://www.urolakosta.org/

Urola Kosta Gipuzkoako iparraldeko erdialdean dagoen eskualdea da, kostaldekoa. Eskualdean itsasoratzen den Urola ibaiak ematen dio izena. Udalerri hauek hartzen ditu bere baitan: Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia (antzina Azpeitia, Azkoitia, Beizama, Errezil eta Zestoa ere bai, baina gaur egun Urola Erdia osatzen dute). Urola Kostak 108,31 km2ko ditu (Gipuzkoaren % 16,5), eta 42.526 biztanle zituen guztira 2010ean (Gipuzkoaren % 5,7 baino ez). Udalerririk jendetsuena Zarautz da, 22.652 biztanlerekin, eta bertan kokatzen da Urola Kostako Udal Elkartea. Barrualdeko bi udalerriak jende gutxikoak izanik, kostaldekoen artean Zumaia nabarmen daiteke Zarautzen ondotik, 9.327 biztanlerekin, eta itsasertzean daude bilduta eskualde honetako biztanle gehienak. Hizkuntzari dagokionez, euskara da argi eta garbi nagusi Urola Kostan.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Mugakideak

Urola Kostak mugakide ditu iparraldean Kantauri itsasoa, hegoaldean Urola Erdia, ekialdean Donostialdea eta mendebaldean Debabarrena.

[aldatu] Udalerriak

Udalerria Alkatea Alkatearen
alderdi politikoa
Biztanleak (2010) Biztanleen ehunekoa,
Urola Kostako guztizkoan
Lur eremua
(km²)
1 Zarautz Juan Luis Illarramendi Roteta Bildu 22.652 53,3 14,80
2 Zumaia Iñaki Agirrezabalaga Alkorta Bildu 9.327 21,9 11,28
3 Orio Beñat Solabarrieta Albizu Bildu 5.149 12,1 9,81
4 Getaria Nika Lertxundi Bildu 2.688 6,3 10,6
5 Aia Igor Iturain Ibarguren EAJ 1.999 4,7 55,27
6 Aizarnazabal Alvaro Villar Bildu 711 1,7 6,55
Urola Kosta 42.526 100 108,31

[aldatu] Natura ingurunea

Pagoetako gaina eta gurutzea, Pagoetako natura parkearen erdigunea.

Morfoegituraren aldetik ikusita, bi gune daude. Iparraldean, Tertziarioko itsasaldeko mendi saila, hau da, Igeldo-Mendizorrotzeko mendebaleko muturra; Oria ibaiak itsasoratzean sortzen duen adarrak eteten du. Handik aurrera, mendi sailak ozta-ozta jarraitzen du, Orioko gainetik, berriz ere Getariako sektore deritzanean agertzeko, hots, San Anton mendian (Getariako arratoia). Sektore hori Urola ibaiaren itsasoratzeak eteten du, eta handik aurrera Mariantongo muturrean eta San Telmoko hondartzan jarraitzen du. Itsasaldeko mendikatearen hegoaldean, sakonune bat osatzen dute kanpoaldeko igarobideak (Oriako sektorea) eta Zarauzko apalguneak. Litologiaren aldetik ikusita, kanpoaldeko igarobidea tuparriz eta kare harri nahasiz dago osatua. Hemen sartzen da, hain zuzen ere, sektore hori itsasoan; horrela zabaltzen da, hondar pilaketa batek lagundurik, Zarauzko hondartza. Alderdi horretan dago baita ere Zarauzko diapiroa.

Urola ibaia Aizkorriko mendilerroaren iparraldeko isurialdean (Urola Garaia eskualdean) sortzen da, karstetako ur jarioen indarrez. Altzolaraz, Ibaieder (urtegia dauka), Errezil eta Urrestilla erreken urak jasotzen baditu ere, isuria batez beste ez du oso ugaria: 8,5 metro kubiko segundoko. Urola Kostan itsasoratzen da, lehenik Aizarnazabal eta gero Zumaia zeharkatuta, eta hondar multzo handiak utzirik. Eskualdeko ipar-ekialdea Oria ibaiak zeharkatzen du. Itsasoratzean alubioizko ordoki bat osatzen du; oraindik padura txiki batzuk gelditzen dira alderdi horretan.

Moila luze baten babesean, Orioko hondartza dago. Iparraldean eta alderdi lauetan belardiak dira nagusi eskualde honetan. Gainerakoan, pinudiak, larreak eta hariztiak dira. Interes naturalistiko berezia du Pagoetako natura parkeak.

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Urolaldeko gipuzkera

Erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaera bat eskualdeko hizkera da, eta hizkuntzaren erabilera maila oso altua daukate. Zarautzen bi ikastola, Salbadore Mitxelena eta Oteitza Lizeoa, eta Orion bat, eta bertso-eskola bana, Aizarnazabalen eta Zumaian,daude eskualde honetan.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak