literaturaren zubitegia

841 idazle / 3.944 idazlan
6.000 esteka / 3.914 kritika / 1.828 aipamen / 4.707 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

ostirala, martxoak 9

HITZORDUAK

Martxoak 12: Harkaitz Canoren Twist nobelaz berba egingo dute martxoaren 12an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

Martxoak 13: Harkaitz Canok eta Beñat Barandiaranek Sidecar arima emanaldia eskainiko dute martxoaren 13an (asteartea) 20:00etan Bilboko Arriagan.

Martxoak 14: Iñaki Irasizabalek Orbe auziaren ingurukoak nobela aurkeztuko du martxoaren 14an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Martxoak 14: Ixiar Rozasen Edo zu edo ni liburua aztertuko dute martxoaren 14an (asteazkena) 19:00etan Errenteriako Xenpelar Etxean. Gidatzailea: Ane Mayoz.

Martxoak 14: Sonia Gonzalezen Ugerra eta kedarra nobelaz solas egingo dute martxoaren 14an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Martxoak 14: Harkaitz Canoren Twist nobela aztertuko dute martxoaren 14an (asteazkena) 19:00etan Bediako irakurle txokoan.

Martxoak 15: Leire Bilbaoren Scanner poema liburuaz ariko dira martxoaren 15ean (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrietan.

Martxoak 15: Nancy Hustonen Jaiotze markak liburua izango dute hizpide martxoaren 15ean (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegia.

Martxoak 16: Harkaitz Canoren Twist nobelaz solas egingo dute martxoaren 16an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

[hitzordu guztiak ikusi]

EMAILUA

Lau milioiren ebasleak
Krimenen ikerketa kontakizunak gure literaturan Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen eleberriko Martin Garaidi detektibearekin abiatu ziren (1955, Itxaropena). Bigarren polizia-nobela Mariano Izetari zor diogu: Dirua galgarri (1962an, Auspoa), orain dela 50 urte plazaratua. Leblanc enpresako burdinkutxan lau milioi gordeta daude, biharamunean langileei soldatak ordaintzeko. Diruok ebasteko asmoa dute Beltzak, Piztik eta Mainkerrak: "uste dut hamaikak aldera izanen dela ordurik hoberena. (...) Aise sartuko gara leiho ttipi batetik eta behar den bezala eginen dugu gure lana". Lapurreta ikertzera Claudet komisarioa etorriko da, baina lapurretaz gainera hilketaz ere arduratu beharko du. Klasikoen Gordailuan jasoa duzun nobela hau ebook moldean ere irakur dezakezu, eta faksimilea Euskaltzaindiak emana du sarean. Genero honetako hirugarren eta laugarren nobelak 1964an idatzi eta 1967an argitaratu ziren: Txomin Peillenen Gauez ibiltzen dena eta Oskillasoren Akatsbako gizonaren heriotza.

SOLASEAN

MARKOS ZAPIAIN: «Ez dut ahazteko Azurmendiren aholkua: idatzi jendearentzat, ez akademiakoentzat»
Argia, 2012-03-04

ASEL LUZARRAGA: «Literaturak eginkizun bat izan behar du, alde estetikotik edo atsegin intelektualetik harago»
Hitzen uberan, 2012-02-24

KOLDO IZAGIRRE: «Zertarako idatzi, zer edo zer berri ez saiatzekotan?»
Berria, 2012-02-18

IDAZLEEZ ARI

Ramon Saizarbitoria

Gai berritzearekin batera teknika berritze handi bat ekarri zuen Saizarbitoriak, Europako literaturan indarrean zebiltzan joera berrien eraginez; teknika berritze hau ez da baliabideen erakuspen hutsa, baizik eta belaunaldi berri baten kezkak bere modu literario egokienean emateko ahalegina.      

Iñigo Aranbarri

Elipsiaren erabilera neurrizkoa, hiztegiaren aukeraketa zorrotza, esaldiaren antolaketa milimetrikoa... guztiak dira Iñigo Aranbarriren prosaren ezaugarri ezagun.      

Harkaitz Cano

Canoren narratiba errealitateaz elikatzen da, eta itxuraz orekatua den errealitate horretan pitzadurak antzematen ditu, egunerokotasunaren alderdi asaldagarria azaleratzen duten pitzadurak hain justu.      

Gaurko gomendioa

Ezinezko maletak
Juanjo Olasagarre

Efemerideak

1533: Esteban Garibai jaio zen

1859: Jean Pierre Duvoisinen Bible saindua argitaratzen hasi zen Londresen

1952: Jon Andoni Irazusta hil zen

1963: Juanjo Olasagarre jaio zen

1981: Telesforo Monzon hil zen

 

1533: Esteban Garibai jaio zen

1814: Taras Shevchenko jaio zen

1903: Frano Kral jaio zen

1918: Frank Wedekind hil zen

1918: Mickey Spillane jaio zen

1931: Gilles Perrault jaio zen

1947: Keri Hulme jaio zen

1952: Gilberto Owen hil zen

1954: Bobby Sands jaio zen

1986: Michael Strunge hil zen

1994: Charles Bukowski hil zen

Bilaketa

Azken kritikak

Zentauro-hankak
Jon Gerediaga

Leire Lopez Ziluaga

Zaharrak ez zuen hil nahi
Gaizka Zabarte

Gema Lasarte

Twist
Harkaitz Cano

Javier Rojo

Hizkien eskalea
Mikel Alberdi

Igor Estankona

Azken emailuak

2012 Martxoa

Lau milioiren ebasleak

2012 Otsaila

Txillardegiren irakurraldi bat

Miranderen eta Peillenen Igela duela 50 urte

2012 Urtarrila

11.500 zubi baino gehiago

Txillardegiren artikuluak

Etxahun hil zela 150 urte

Txillardegiren ipuinak

Pernando Amezketarra dominio publikoan

2011 Abendua

Abeletxeren antzezlan bat

127 klasiko gehiago liburu elektronikoetan

[emailu guztiak ikusi]