Sustatu.com > aldarrikapenak

Nahia Elizalde: "Arima makillatzeari utzi nion aurpegia makillatzen hasteko"

© cc-by-sa  Gaztezulo  ¦  2012-03-07 ¦ 12:02 ¦  aldarrikapenak

Nahiak hamazazpi urte ditu, baina bere adineko gazte gehienak baino helduagoa da. Bizitzaren kapritxo krudelak. Amaren sabelean fetu txiki bat besterik ez zenean hormona bainuan izandako akats edo desoreka baten ondorioz, Nahiaren sexu biologikoa eta bere sexu psikologikoa ez datoz bat. Mutil gorputzean harrapatutako neska da.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Publizitatea

Nazioen Munduak antolatu zuen mosaikoaren bideo editatua

© cc-by-sa  Nazioen Mundua- Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Goierriko Herri Ekimena-  ¦  2011-12-18 ¦ 08:26 ¦  aldarrikapenak

Gipuzkoako Goierriko Nazioen Mundua ekimenak bideo bat egin du uztailaren 2an Larraitzen egin zuten mosaikoarekin.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin

© cc-by-sa  OrdiziakoAhotsa.net  ¦  2011-12-09 ¦ 08:41 ¦  aldarrikapenak

Askapenak idatzitako testua: Pasa den azaroaren 29an, Palestinarrenganako Nazioarteko Elkartasun Eguna izan genuen, ia oharkabean pasatu bada ere. Ia oharkabean pasatzen dira 1948ko Nakba egunetik egunerokoan gertatzen diren palestinarren aurkako jazarpen, bazterketa, arrazakeria eta erasoak ere.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zergatik dut nik horrenbeste eta beste batzuek horren gutxi?

© cc-by-sa  Gazteaukera  ¦  2011-11-27 ¦ 10:59 ¦  aldarrikapenak

Nola bildu ditzakegu Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren baitan partaide izan diren euskal gazteen bizipenak?

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Euskal Herriko 1. Auzolan topaketa, balantzea

© cc-by-sa  Auzolan Elkartea  ¦  2011-10-06 ¦ 15:26 ¦  aldarrikapenak

Iragan asteburuan Euskal Herriko I. Auzolan Topaketak egin dira Usurbilen. Bertzelako gizarte eredu baten aldeko lana indarberritu eta ildo hortan ekimen berriak bideratzeko eta sustatzeko asmoz, Auzolan ekimenak antolatutako lehendabiziko jarduera izan da. Hiru egunetan, funtsezko hainbat gairi buruzko solasaldiak, gizarteko arloak gaika jorratu diren lantaldeak eta Auzolanaren Kultura liburuaren aurkezpena egin dira. Euskal Herriko 72 herritatik etorritako parte hartzaileak bildu dira Usurbilen. Hemen eskaintzen duguna topaketei buruzko lehendabiziko balorazio bat da.


Auzolan topaketara bilduak, bazkarian. Argazkia: Gorka Julio, Teketen

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Kukutza gaztetxearen desalojoa hasi du Ertzaintzak Bilbon

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-09-21 ¦ 08:52 ¦  aldarrikapenak

Kukutza gaztetxearen desalojoa hasi du Ertzaintzak gaur goizean. Bertatik, bloga elikatzen jarraitzen dute. Iruzkin asko halaber Twiterren: Kukutza (euskarazkoak). Eta kanpoaldean, kamera bat zuzenean.

Gaur, Irailak 21 goizeko 5:30ak aldera polizia etorri da Errekaldera, Kukutza III botatzeko bidea emango duen desalojoari ekiteko prest. Hurbildu diren auzokideen aurka bortizki jokatuz gomazko pilotak jaurtiz eta porrazoak emanez alde guztietatik. (...) Egun luzea espero dogu izatea, momentuz barruan jende pila bat dago barruan eta oso animoso.

Erref.: Kukutza gaztetxearen desalojoa hasi du Ertzaintzak Bilbon (kukutza.blogspot.com)
# ¦ 4 erantzun

Kontzertu akustikoa Arnaldo Otegiren askatasunaren alde

© cc-by-sa  Arnaldo Askatu Herri Ekimena  ¦  2011-08-11 ¦ 09:03 ¦  aldarrikapenak

Arnaldo Askatu Elgoibarko Herri Ekimenak Urriak 27rako kontzertu akustiko bat antolatu du Herri Antzokian lehen mailako 11 euskal musikarirekin. Bertan izango dira Gose, Kerobia, Ken Zazpi, Zea Mays, Napoka Iria, Mikel Urdangarin, Asier Serrano, Rafa Rueda, Ion Gurrutxaga, Oreka TX eta Esne Beltza.

Guztia irakurri ¦ 8 erantzun

Txileko ikasleak borrokan: bideoa egin dute euskaraz

© cc-by-sa  jon urdangarin  ¦  2011-07-20 ¦ 08:28 ¦  aldarrikapenak

Txileko ikasleak borrokan ari dira unibertsitate publikoa lortzeko. Bertako hezkuntza sistemak pribatizaziora jo duela eta, maileguak eskatu beharrean izaten dira asko eta asko eta, ikasketak bukatuta, horiek ordaindu ezinean ibltzen dira. Hori dela eta, greban daude aspaldian eta ekimen ederra jarri dute abian: beren aldarrikepenen berri hizkuntza askotan ematea.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Lipdub bat, Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxearen eraisketa galarazteko

© cc-by-sa  GAZTEZULO  ¦  2011-07-07 ¦ 11:31 ¦  aldarrikapenak

Zea Maysen kantu bat oinarritzat harturik, 500 lagunek hartu dute parte gaztetxean barrena egindako bidaian. Kukutzaren eraisketa galerazi nahi dute.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Aita guraso 'koofiziala' edo mito bat baztertu beharra

© cc-by-sa  iñaki kasares (guraso.com-eko kolaboratzailea)  ¦  2011-06-19 ¦ 08:41 ¦  aldarrikapenak

Behin baino gehiago adierazi dut benetako aitatasun osoari heltzeko aitok hainbat jarrera eta jokaera aldatu behar ditugula geure baitan, eta geure ardura dela, alegia gizon-aita garenona, horiek zertzea. Aiton aldakuntza horretan, ordea, badira izan hainbat eta hainbat faktore norberaren ingurukoak direnak, eta horiek ere eragin handia dutela aitok aitatasun osoaren bidea jorratzea errazten edo zailtzen. Horietako bati erreparatu nahi diot bereziki, aiton egoeraz eta honen zergatiaz argibide eta ulermen osoagoa emango digulakoan.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Bentaren esleipena bertan behera uztea eskatu du Getxoko euskalgintzak

© cc-by-sa  Getxoko Topagunea  ¦  2011-06-16 ¦ 08:34 ¦  aldarrikapenak

Udalari Getxoko Benta udal ostatu publikoaren esleipen prozesua bertan behera uztea eskatu diote Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkarteak, "UK" aldizkaria argitaratzen duen Boluntzarreta elkarteak eta UKBERRI.NET plazaratzen duen Ukberri elkarteak. Euskara Elkarteen Topaguneko kideen arabera, baldintza-pleguan "Udalak ez du beharrezkotzat jo langileak koofizialak diren bi hizkuntzetan zerbitzatzeko kapazak izan behar direnik ezartzea".

IMG_9963

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Veleia: ekainak 4, giza-katea Gasteizen

© cc-by-sa  SOS Iruña-Veleia Plataforma  ¦  2011-06-03 ¦ 16:23 ¦  aldarrikapenak

Uztailean beteko da urtea Arabako Foru Aldundiak izendatutako Julio Nuñez arkeologoak indusketak hasi zituela hondeamakina handi bat erabiliz. Leku askotan metro eta erdiraino sakondu zuen, zorua jo arte, eta zabortegira bidali harrapatu zuen guztia.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Gasteizko Aiztogileko etxe okupatuaren desalojoaren kontrako adierazpena

© cc-by-sa  OrdiziakoAhotsa.net  ¦  2011-06-01 ¦ 12:09 ¦  aldarrikapenak

Aste hontan Gasteizko Aiztogile kaleko etxe okupatuaren berehalako desalojoaren berri izan dugu. Bost urte pasa dira, hainbat gazteren artean hutsik zegoen eraikin horretan, elkarbizitzeko, proiektuak martxan jartzeko, bertan bizitzea erabaki genuenetik. Bost urte, etxebizitza eskubidea geure egin genuenetik eta Alde Zaharrean turistifikazioa eta espekulazioa salatzeko, okupazioa tresnatzat hartu genuenetik. Hori dela eta, ostegunero, Aiztogile kaleko 103.ean, kazelorakada herrikoia egingo dugu 20:00etan.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Goi tentsioko linea Durangaldean

© cc-by-sa  Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlana  ¦  2011-04-17 ¦ 11:02 ¦  aldarrikapenak

Abiadura Handiko Trenak eragingo dituen txikizioa, xahuketa ekonomikoa eta kalte soziala gutxi iruditzen zaizkie PNV-PSOEko agintari diruzaleei eta beste asmakizun bikain batekin datozkigu orain: goi tentsioko linea.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Emakumeen kontrako indakeria salatzea ere delitu?

© cc-by-sa  Iker  ¦  2011-04-08 ¦ 13:23 ¦  aldarrikapenak

Burlatan emakume bat hil dutela salatzeko elkarretaratzea deitu zuten Arrasaten ostegun arratsaldean, halakoetan ohikoa duten moduan. Ordu berean ohiko osoko bilkura zegoenez, Arrasateko alkateak zinegotziei elkarretaratzean parte hartzeko gonbidapena egin zien. Alderdi guztietako ordezkariek ondo ikusi zuten ekimena eta bertan batu ziren. Halako baten, baina, Ertzaintzaren hiru patrulla agertu eta elkarretaratzean zeuden hainbat pertsona identifikatu zituzten.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Aiton ardura

© cc-by-sa  iñaki kasares (guraso.com-eko kolaboratzailea)  ¦  2011-03-22 ¦ 17:11 ¦  aldarrikapenak

Ez naiz batere “egun seinalatuzalea”, aitaren eguna izan, euskararen aldeko, edo beste izan. Baina joan den asteburuan, martxoaren 19a batzuek “aitaren eguna” zela ziotenez, baliatu nahi izan dut egoera gogoetatxo batzuk egiteko aitatasunaren gainean.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Gu ere lakuko!

© cc-by-sa  Jabi Asurmendi Sainz - Bitarlan Informatika eta web zerbitzuak  ¦  2011-03-17 ¦ 14:11 ¦  aldarrikapenak

2011ko Herri Urratsen alde lanean dihardugun hainbat lagunek gure ekimenaren eta
nahien berri eman gura dizugu. Jakingo duzunez, joan zen urteko Herri Urrats egunaren ondotik, Iparraldeko ikastolen aldeko jaialdiak izan zituen emaitza eskasak larrituta, laguntza deia egin zuen Seaskak, eta ehunka izan ziren, zeinek bere ahalen arabera, dirua eman zuten euskaltzaleak.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Marasma Saretzen: Imajina ezazu zer nahi duzun

© cc-by-sa  Marasma Saretzen  ¦  2011-03-10 ¦ 16:34 ¦  aldarrikapenak

Euskal Herriko gazteok azaroan hasi genuen Marasma Saretzen prozesua helduen mundu paternalista honetaz nazkatuta gaudelako. Bada garaia gazteok hitza hartu eta guk gure etorkizuna gure eskuetan hartzeko. Guk baino hobeto ez baitaki inork ze kezka ditugun, nolakoak garen, zer behar dugun.

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Martxoak 8, ospatzeko bakarrik?

© cc-by-sa  Resu Abasolo eta Juana López de Munaín  ¦  2011-03-07 ¦ 09:10 ¦  aldarrikapenak

Ez gaude ospakizunen kontra, batez ere, egoera ilunak argitara ekartzeko direnean. Hauetako bat Martxoak 8a da. Hasieran emakume langileen lan baldintzak ezagutarazteko ongietorria eman geniona baina gaur egun, emakumeen aurkako jarrera baztertzaile eta sexista gutxitzea lortu ez duen ospakizuna. Aipatu dezagun datu esanguratsu bat, azpimarratzekoa da eta , 2011. urte berrian, emakumeentzat zaharrak berri, igarotako egunak beste emakume hil dira desegituratutako bikote harremanen ondorioz.

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Generoarekin bueltaka Nafarroan: astronautak, printzesak, Opus Deikoak eta Post-pornoa

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-02-07 ¦ 11:28 ¦  aldarrikapenak

A ze kontuak genero kontzeptuarekin Nafarroan! Kongresu interesgarri baten atarian, Nafarroako Hezkuntza kontseilariak bideoa aurkeztu zuen joan den astean ikastetxeetako matrikulazioak sustatzeko. Mutikoak astronautak, eta neskatoak printzesak...

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Artikulu zaharragoak »»