Tag Archives: software libre

Datorren 2010-10-10

Datorren 2010-10-10 data biribilean Ubunturen hurrengo bertsioa: 10.10 Maverick Meerkat.

Lagun batzuk esaten didate haiek ere Linux instalatuko luketela baina astirik ez…

Aukera ona prestatzen ari dira Bilboko Plaza Barrian irailerako. Ubunturen azken bertsioa, 10.04 Lucid Lynx, instalatzeko aukera ona. Hori instalatuta hurrengo bertsiora jauzia egitea ia berez. Aspaldidanik esan izan da 10.10 bertsioa mugarria izango dela, ilargian egin zen urrats haren pareko… Laster ikusiko dugu.

Zergatik erabili software librea?

+ Merkeagoa delako.

+ Gaur egun erabiltzeko errazagoa delako. (caeteris paribus; ez bazara aurretik beste software batekin ohitu).
+ Seguruagoa delako (birus gutxiago, esate baterako, erasoengatik babestuago).
+ Azkarragoa delako. (Antiburusen beharrik ez horrek, esaterako, berez lastertasun hobea dakar).
+ Gure hizkuntzan lokalizatuago dagoelako. (Azkarrago euskaratzen dira software libreko lanabesak, merkeago, hobeto).
+ Formatu estandarrekin lan egitea errazagoa da. Formatu batzuk (.doc, .docx, xls, xlsx, ppt EZ DIRA FORMATU ESTANDARRAK!) Administrazioan eta hezkuntzan, hizkuntza ofizialekin eta formatu estandarrekin ere ibili beharko ginateke.
+ Instalatzea eta desinstalatzea oso erraza delako. Berriztatzea are errazago. Esateko moduan ia berez berriztatzen da.
+ Software librea egonkorragoa da. Denborarekin berriztatu egiten da zaharkitu beharrean.
+ Artxiboek leku gutxiago erabili izaten dute memorian. Hobeto antolatuta gordetzen dira. Ez da desfragmentatu behar izaten.
+ Software librearekin ez gaude atzerriko enpresa baten menpe. Libreago senti gaitezke. Ez dugu “pirateatu” edo “crackeatu” behar.
+ Software libreko nazioarteko komunitateak informazio gehiago elkarbanatzen du. Enpresa pribatuetan sekretu askorekin ibiltzen dira

Arrazoi gehiago bururatzen zaizkizu?

Android euskaraz (preAlpha)

Zuoi, ene ikasle maite horiei, goiko bideo hori eskaini nahi izan dizuet zuetako baten batek ea bere hitzekin ikasgelan azaltzen digun. (Ahozko aurkezpenak egin behar izan dituzuen nirekin egunero eta batzuetan oso gai arraroak aukeratzen dituzue!)

Bideoaren estekaren berri, euskal sarean oso ezaguna den assar horren bidez izan dut eta Librezale.org banatze-zerrendan utzitako mezu batean esteka hauxe erakutsi digu.

Zer iruditzen zaizue bideoan ikusten den telefonoa? Ze software erabiltzen du?  Ze abantaila dauzka software horrek? Zenbat balio du (eurotan) software horrek? Nola lor daiteke? Ze hizkuntzatan lor dezakegu? Nola?

Zuen galderak, izatekotan, adituei, ez niri. (Zutagu sare sozial horretan izena eman, eta aurrera)

Android euskaraz

Android. Telefonoetarako software librea, lokalizatzen ari dira. (Euskaratzen eta gure kulturako ñabarduretara egokitzen ari dira).

Hona hemen Albisteak2.0-koek honi buruz egindako bideoa

Erantzun edo iruzkinak, hortxe behean. Add a comment!

Diapositiba aurkezpenak

Aurreko batean diapositiba aurkezpenekin egindako jardunaldi batean egon nintzen:

Hizlariek erabili zituzten diapositiba aurkezpenak hona ekarri ditut, egileen deituren alfabetoari begira ordenatu ditut.

Hizlari bakoitzari 20 minutu eskaini zioten. Bukaeran entzuleriaren txanda izan zen, iruzkinak eta galderak egiteko txanda.

Guk ere gure eskoletan horrelako diapositibekin ahozko aurkezpenak egin ditugu.

Zein iruditzen zaizu, diapositibei begira, aurkezpenik argiena? Zein izango zen hiru ahozko aurkezpenetatik argiena? Zergatik?

Ikasketa birtuala; etorkizuna gau

Jolausi harrapatu diot bideo hau:

(Ikasle hori, bideoa ikusteko lana hartu baduzu, ea zure hitzekin azaltzen duzun zer ulertu duzun).


  • Argazkiak.org | 2009-uztaila
  • Wordle: Bihardaberandu1